1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
  4. Udal obrak
  5. Amaitutako obrak

Labriteko pasabidea


Fitxa

Proiektua Iruñeko Alde Zaharraren eta Bigarren Zabalgunearen arteko irispidea hobetzea, San Bartolome Bastioia eta Labriteko bastioia-Andre Maria Erreginaren plaza lotuko dituen pasabidearen bidez. Kokalekua San Bartolome bastioiaren inguruak. Sustatzailea Iruñeko Udala - Proiektu Estrategikoetako Alorra. Proiektua Carlos Pereda, Oscar Pérez eta Ignacio Olite arkitektoak eta Boreas NT. Aurreikusitako inbertsioa 1.124.382,73 euro. Eraikuntza-enpresa Arian. Diru-laguntza FEILE. Obren hasiera (aurreikusita) 2010eko maiatza

Alde Zaharra - Bigarren Zabalgunea pasabidea

Media Luna parkea eta Labriteko bastioia komunikatuko dituen oinezkoendako pasabideak Y forma izanen du, eta, erdibidean, euskarri bat, zeinaren bidez Joan Albretekoaren kaleko beheko aldetik pasabidera sartzeko aukera izanen baita. Pasabide honen bidez, Labriteko aldapa gaindituko da. Izan ere, aldapa hori oztopoa da, Barbazan apezpikuaren ingurabidea, Labriteko bastioia eta Santa Maria plaza Iruñeko Bigarren Zabalgunearekin lotzea eragozten duena, halako toki batean non Media Luna parkea, zezen-plaza eta, etorkizunean, Entzierroaren eta Sanferminen erakustokia egonen baitira.

Inguru horretan bertan, Iruñeko Udala lanetan ari da, Caparrosoren Errota eta Media Luna parkea lotuko dituen igogailua eraikitzen. Horrela, Udala oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta hirian oinezkoendako komunikazioa hobetzeko lanean jarraitzen ari da, betiere garrantzia emanez, bereziki, hiriko ondare historiko eta naturaleko guneei.

Sarbide zuzena Txantreatik

Pasabiderako sarbidea, San Bartolome gotorleku txikiaren aldean, etorkizunean Entzierroaren eta Sanferminen erakustokia izanen den eraikinaren atzeko partearen ondoan dagoen ibilbidea babesten duen metalezko barandaren ondoan eginen da, 448 metrotan. Kontrako aldean, pasabidearen amaiera izanen da, Labrit pilotalekuaren azken zaharberritzean egindako terrazan, 444 metrotan.

Hirugarren euskarria Juan Albretekoaren kaleko aldapan izanen da, Txantrea auzotik etorrita, bidearen ezkerreko aldean. Oinezkoak sarbide horretatik sartzen ahalko dira, arrapala baten bidez, pasabidearen eskuineko erdiraino. San Bartolome gotorleku txikiaren eta Labrit pilotalekuaren arteko distantzia 70 metrokoa da. Hala ere, pasabideak 73,5 metro luze izanen ditu, maldak direla-eta (% 5 eta % 6 bitartekoak dira).

Aurreproiektuan gaur egun pilotalekuko aldagelen hormaren ondoan dagoen eskailera kentzea ere aurreikusi da. Bertan pasabiderako bi sarrera proiektatu dira. Sarbide bat egungo eskaileren goiko partean egonen da, eta zuzenekoa izanen da, batere maldarik gabea. Bigarren sarrera gaur egun eskaileren beheko partea dagoen lekuan izanen da. Eskailera-maila berriak eraikiko dituzte, pasabidera sartzeko. Planteamendu horri esker ez dira bi eskailera elkarren hurbilegi izanen, eta pasabidera hobeki iritsiko da.

Hartutako irtenbideak, harresiarekin bat egiten duen diseinuaren alde egin da, batetik, eta, bestetik, abantaila egiturazkoak eta ekonomikoak lortu ditu, beste aukera batzuen ordez.

Pasabidearen argiztapena

Diseinua egiterakoan, eskudeletan led motako argiztapen lineala ezarri da, oinezkoei pasabidearen zorua hobeki ikusteko aukera emanez. Egituraren azpiko partean ere luminariak ezarriko dira, eta horien azpitik autoak pasako dira Joan Albretekoaren kalean zehar ibiltzen direnean. Bi argiztapen horietan argia ahula izanen da, ingurumenaren kutsaduran eraginik egin gabe, eta mantentze-kostu gutxikoa.

Pasabidea eraikitzeko korten altzairua erabiliko da, hainbat lodiera ezberdinetakoa. Material horrek ez du ez mantentze lanik ez herdoiltzetik babesteko azaleko tratamendurik behar. Gainera, zahar-itxura du, eta, beraz, harresiekin bat datorren estetika du. Pasabidearen zorua ipe egurrezko oholekin eginen da.

Obren egoera, 2010eko abuztuan

Obren gunea

Obrak amaituta (simulazioa)

Obrak amaituta (simulazioa)

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI