1. Hasi
  2. Udala
  3. Udalaren gobernua

Udalaren gobernua

Reloj de la Casa Consistorial

Udalaren gobernuari dagozkion organoek izaera erabakitzailea eta betearazlea duten funtzioak dituzte, eta baita izaera informatibo eta kontsultarakoa dutenak ere.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko legeak dioenarekin bat, herritar asko dituzten udalerrietan udal gobernuak behar dituen organoak ondokoak dira:

  • Udalbatza
  • Batzordeak
  • Udalbatzako idazkari nagusia
  • Alkatea
  • Alkateordeak
  • Tokiko Gobernu Batzarra
  • Tokiko Gobernu Batzarreko Idazkaritza
  • Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko Organoa
  • Barrutiak
  • Aholkularitza Juridikoa
  • Hiriko Gizarte Kontseilua
  • Iradokizun eta Erreklamazioen Batzorde Berezia

Iruñeak, gainera, Kontuen Batzorde Berezia eta Erosketa Batzordea ere baditu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Lege horrek berak goi mailako eta zuzendaritza organoak izendatzen ditu:

  • Goi mailako organoak alkatea eta Tokiko Gobernu Batzordeko kideak dira.
  • Zuzendaritza organoak, aldiz, ondokoak: alor edo zinegotzigo bakoitzeko koordinatzaile nagusiak, alor nagusi bakoitzaren barruko administrazio antolamenduaren gorenean dauden zuzendari nagusiak, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Batzarreko idazkari-zinegotziari laguntzeko organoaren titularra, Aholkularitza Juridikoaren titularra, Udalbatzako idazkari nagusia, kontu-hartzaile nagusia eta, hala balegokio, zerga kudeaketarako organoaren titularra.

Halaber, erakunde autonomoen zuzendaritza organo gorenetako zein tokiko enpresa entitate publikoetako titularrak ere hartuko dira zuzendaritza organotzat.

Ondokoak, aldiz, organo osagarriak dira: Zinegotzi delegatuak eta Bozeramaleen Batzordea.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Araudia

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI