1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
  4. Udal obrak
  5. Amaitutako obrak
  6. Udal-obrak. Sanduzelaiko Kirol Hiria

Sanduzelaiko Kirol Hiria

Planoak (PDF)[1][2][3][4][5][6]

Eraikiko den Kirol Hiriaren irudikapena. Eraikinaren eta igerilekuaren ikuspegia

Fitxa

Proiektua: Sanduzelaiko Kirol Hiria, I. Fasea Kokapena: Beritxitu GS3./XI unitate integratua (Sanduzelai) Sustatzailea: Iruñeko Udala. Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorra. Proiektuaren egileak: TyM asociados S. L. Arkitektoak: Carmelo Fernández Militino, Fco. Javier Tellechea, Alfonso Orueta eta Jaime Suescun. Aurreikusitako inbertsioa: 5.368.053 (urbanizaziorako, 975.350,98 euro eta, eraikinetarako, 4.392.702,75 euro). Obrak bukatzeko aurreikuspena: 2007ko ekaina

Sanduzelaiko kirol hiria. I. Fasea

Aurkeztutako proposamena Sanduzelaiko Kirol Hiriaren lehen faseari dagokio; urbanizazioaz, azpiegiturez eta sarbideez gain, udako igerilekuak eraikitzea ere aurreikusten du (1, helduendako, eta 1, haurrendako), bai eta berdegune zabal bat antolatzea ere, esparru osagarri guztiekin batera, igerilekuek ongi funtzionatzeko: sarrerako eraikina, aldagelak, instalazioak, biltegiak... Beharrak ikusita, bi eremu nagusi eraikitzea proposatzen da:

Igerilekuetarako eta aisialdirako eremua

Hainbat girotan antolatuko da, ura gozatzeko eta erabiltzeko hainbat modu asetzen saiatzeko. Eremu hori instalazio eta esparru hauez hornituta egonen da:

  • 50x25 metroko igerilekua (sakonera: 1,10 m - 1,80 m), helduendako, jarduera arautuak egiteko. Sakonera horrek aukera emanen du water-poloan aritzeko.
  • Haurrendako igerilekua (plisti-plastakoa), hainbat jokoz eta dibertimenduz hornitua.
  • Jolaserako igerilekua, honela hornitua: zorrotadak, zerbikalen kanoia, zorrotada-sortak,...
  • Inguruetan, hondartza zolatuetarako eremu bat, igerilekuetatik hurbil.

Aisialdirako eremuetan eguzkia ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatuko da; eremuok ur-xaflen inguruan orientatuko dira. Modu organikoan antolatuko dira, haiek berek sortzen dituzten erabilera-dentsitateak era orekatuan banatzeko. Halaber, modu organikoan, zuhaitzak, jokoak eta bestelako ekipamenduak tartekatuko dira.

Sarrerako eraikina eta aldagelak

Sarrerako eremua halako moduz diseinatu da, non kontrola pertsona bakar batek egin ahal izatea ahalbidetuko duen, betiere tornuek, txartel-irakurgailuek eta kamerek lagundurik. Sarrerako eraikinaren diseinua ibilbide publikoak eta pribatuak, hau da, sarrera librekoak eta sarrera kontrolatukoak bereizten saiatzen da.

Sarbidearen ondoan, aldagelak, botikina eta igerilekuko biltegia kokatuko dira:

  • Aldagelen antolaerak aukera ematen du inguru hezeak eta lehorrak erraz bereizteko, eta trantsizio egokiak sortzen ditu jantzita dauden oinendako eremutik udako igerilekua erabiltzeko moduan jantzita dauden oinendako eremura; edo jantzita dauden oinendako eremutik bigarren fasean gauzatu beharreko igerileku estalirako oin oinutsendako eremura.
  • Botikina, soroslearendako toki eta guzti, leku estrategikoan jarriko da, handik igerileku osoa ikusteko moduan; esku-ohe batez hornitua izanen da, eta instalazioan instantean sartu eta ateratzeko bidea ere izanen du.
  • Igerilekuko biltegia kanpoaldearekin lotuta egonen da; halaber, ibilbide komunak izanen ditu barnealdean, tresna hauek guztiak haraino iristea ahalbidetzeko: barrederak, kortxo-ilarak, garbiketa-robotak, taulak, koltxonetak eta igerilekuetako beste osagarri batzuk, eta ur-jokoak.

Inguruneari dagokionez, kontratutako proiektuak errepidearen urbanizazioa moldatu egiten du; errepide horrek hilerriko egungo iparraldeko sarbidea lotuko du eraikiko diren kirol instalazioetako sarrerarekin. Era berean, aparkalekuetarako plana izanen du eta behar diren azpiegiturak diseinatuko ditu Sanduzelaiko Kirol Hiriaren funtzionamendurako.

Honela laburbil daiteke lehen jarduketa-fase honetako azalera eraikia:

  • Sarrerako eraikina eta aldagelak (gizarte-eraikina): 1.119,09 m².
  • Udako igerilekuak: 2.519,42 m².
  • Eremu librea: 10.473,10 m².
  • Guztira: 14.111,61 m².

Irizpideak

Diseinurako irizpideak

Arkitektoek idatzitako aurre-proiektuaren txostenean jasota dagoenez, jarduketak esparru atsegina eskaini nahi du, lasaitasuna, gizarte harremanak eta kirola egitea sustatze aldera, horiek pertsonen osasunerako eta ongizaterako funtsa direlako; era berean, ikusizko harreman atsegina ezarri nahi du kanpoaldearekin.

Irizpide funtzionalez gain, irizpide hauek ere hartu dira kontuan proposamenak baliosterakoan: energia berriztagarriak aplikatzea, diseinuan ingurumeneko irizpideak eta eraikuntza iraunkorraren aldekoak aintzat hartu izana.

Irizpide funtzionalak

Kontrola eta kudeaketa zentralizatuak daude kirol eremu osorako. Horrek gastuak murriztu egiten ditu, eta bidenabar gainbegiraketa hobetu.

Kirol-eremu guztiak erraz erabili daitezke eta beste erabiltzaileen erosotasunari kalte egin gabe; aukera ematen du, gainera, bestelako ordutegietan funtzionamendu arautua izateko eta ikuskizunak egiteko, gainerako jarduerekin nahasi gabe, betiere.

Planifikazioaren arabera, orain eraikiko diren aldagelak bateragarri izanen dira hurrengo fasean eraikiko den igerileku estaliarekin erabiltzeko.

Sarrerako eraikina eta aldageletako estalkia gozatzeko eta eguzkia hartzeko eremu pribatiboago gisara antolatukol dira, halako moduz non etorkizunean eraikiko den Gizarte Klubak bere egitea ahalbidetuko duen.

Lotura pribatigoagoa egonen da igerilekuetako belardiaren eta aldagela-multzoaren artean, atondo-eremua ez oztopatzeko.

Ingurumeneko eta iraunkortasuneko irizpideak

Instalazioen antolaerak eguzkia ahalik eta hobekien aprobetxatzen du eta aire zabaleko ibilbide zabalak nahiz esparruak sortzea errazten du, bai eta ikuspegi luzeak ere; den-denak aisialdi lasaia eragiteko. Aplikazio pasiboko baliabideak bultzatzen dira; bereziki, fatxada aireztatuak, pergolak eta parasolak, eguzki-kontroleko beirak eta aireztapen gurutzatuak.

Era berean, aplikazio aktibo gisa, eguzki-energia termikorako eta fotovoltaikorako instalazioak jarriko dira, bai eta arazketa-sistema berriak ere, ahalik eta ur-berrikuntzarik gutxienak izateko (beraz, ura ahalik eta gutxien kontsumitzeko); era berean, igerileku-ontziak berritzeko ura (behin kloroa kenduta) berreskuratzeko sistemak jarriko dira, bai eta euri-urak berreskuratzeko sistemak ere, ureztaketan erabiltzeko. Eraikina forma-faktore baxuarekin diseinatu da; egokia, beraz, energia eraginkortasunez erabiltzeko.

Udal planeamenduaren erabakiak

Behin hiriko kirol instalazioen egoera aztertuta, eta ase gabeko eskaria ikusi ondoren, Iruñeko Udal Planak bi kirolgune handi proposatzen ditu Beritxitun eta Lezkairun.

Kirolgune handiek holako instalazioak biltzen dituzte: era guztietako igerilekuak, pilotalekuak, kirol anitzerako kantxak, saunak, esparru irekiak, berdegune zabalak, etab. Kirolgune handiak hirigune handietarako pentsatuta daude; esaterako, hurbil dauden bizpahiru auzo edo unitate integratutarako. Auzo edo unitate horiek nola halako irisgarritasun maila dute, eta 50.000 mila lagun inguru bizi dira bertan.

Beritxiturako proposatu den kirolguneak (Sanduzelaiko kirol hiria) programa orokor honen araberakoa izan beharko du:

  • Igerilekuak: udakoa eta negukoa, aldagelak, haurrentzako igerilekua, saunak, hidromasajerako bainuontziak eta biltegia
  • Kirol anitzerako pistak: saskibaloia, boleibola, gimnasioak, padel, squash, eta biltegiak, aldagelak eta instalazioak
  • Tenis-pistak: bat estalia eta bestea estali gabea
  • Pilotalekuak: bat estalia eta bestea estali gabea, gehi aldagelak
  • Gizarte-eraikina: taberna, kafetegia, egongelak, bulegoak eta bilera-gelak
  • Berdegunea: haur jokoetarako eremua eta errelekuetarako eremua
  • Patinaje-pista
  • Erabilera askotarako pabilioia

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziak GS3 / XI Sistema Orokorraren Plan Berezia onetsi zuen; plan horrek, sarrerak eta aparkaleku eremuak antolatzen ditu. Halaber, Udalaren Hirigintza Gerentziak Iruñeko Udal Planaren GS1 / XI Xehetasun Azterlana onetsi zuen, Sanduzelaiko Kirol Hiria izeneko dotazio eremu berria antolatzen duena. Kirolgunea fasez fase gauzatu nahi da.

Igerilekuen eta instalazioen ikuspegi orokorra. 2007ko uztaila

Sanduzelaiko Kirol Hiriko instalazioen alboko ikuspegia. 2007ko uztaila.

Igerilekuen ikuspegia, 2007ko uztailean

Irudian Sanduzelaiko Kirol Hiriaren kanpoaldea. 2007ko uztaila.

Irudian Sanduzelaiko Kirol Hiriaren instalazioak. 2007ko uztaila.

Sanduzelaiko Kirol Hiria, airetik ikusita. 2007ko ekaina

Sanduzelaiko Kirol Hiria, airetik ikusita, 2007ko ekainean

Igerilekuaren ikuspegi orokorra, 2007ko ekainean.

Kirol hiriaren eraikina, 2007ko ekainean

Igerilekua eraikitzeko lanak. 2007ko maiatza

Etorkizuneko haur igerilekuak. 2007ko maiatza.

Obrak, 2007ko maiatzean

Igerilekuak eraikitzeko lanen ikuspegi orokorra. 2007ko martxoa

Eraikitzen ari den eraikin baten barnealdea. 2007ko martxoa

Ikuspegi orokorra. 2007ko urtarrila

Hondeamakina etorkizuneko Kirol Hirian. 2006ko azaroa.

Igerilekuaren irudikapena

Bizikleta-aparkalekua. Irudikapena.

Bizikleta-aparkalekua. Irudikapena.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI