1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
  4. Udal obrak
  5. Amaitutako obrak
  6. Udal-obrak. Oinezkoendako zaldaina, Sanduzelain

Oinezkoentzako zaldaina, Sanduzelain

Proiektuaren marrazkia

Proiektua: Oinezkoendako zaldaina, Sanduzelain, Arga gaineanKokapena: Reparaz doktorearen kalea eta Juaristi doktorearen kalea - Hilerriko errepidea.Sustatzailea: Iruñeko Udala. Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorra. Proiektuaren egileak: Raúl Escrivá, César Nieto eta Miguel Carasusan Diru-laguntza: Europar Erkidegoa - Kohesio Funtsak (% 80)

Oinezkoendako zaldaina Sanduzelain egiteko proiektua

Ingeniari esleipendunak azaltzen duenez: “Proiektaturiko zaldainak funtzioa betetzen du, paisaian txertatzen da eta bi dimentsiotik hiru dimentsiora igarotzen da, plano bertikalean kokatzen ez delako. Esan dezakegu, gainera, laugarren dimentsioan -hau da, denboran- ere sartzen dela, ikus-lerro bakar bat ere ez datorrelako bat ezein angelutik, mugimenduak eraginik, formaz aldatzen den mugikari bat balitz bezala”.

Proiektuaren helburuak:

  • Sanduzelai auzotik datorren oinezkoendako sarbidea Sanduzelaiko Kirol Hirira doazen ezkerreko ibaiertzeko bideekin zuzenean eta bertan lotzea (Kirol Hiri horren lehenbiziko fasea une honetan gauzatzen ari da).
  • Zaldainaren bukaera ibai-parkearen oinezkoendako bide nagusiarekin egokiro uztartzea; bide hori ibaiaren eskuineko ertzean dago.
  • Egitura berriak ibaiaren ur-erregimenean eta haren uholde-eremuan ahalik eta eraginik txikiena izan dezan ahalegintzea. Hori horrela, zaldaineko sarbidea ibai-parkearen bidea baino garaiagoa da, halako moduz non zerbitzua ematen jarraituko baitu, bide hori urpean geldituta ere.
  • Mugikortasun urritua duten pertsonek zaldaina eta lotura berriak eroso erabil ditzaten bermatzea.
  • Gutxienez hiru metroko garaiera librea uztea, zaldainaren egituraren eta ibai-parkeko bidearen artean.
  • Ikusita sarbideen kokapenak eta osaerak zaldainaren hasiera -eskuineko ibaiertzean- ia erabat finkatu dutela, interes handikoa dirudi zaldainaren bukaera errekaz bestaldeko -ezkerreko ibaiertzean- toki zehaztu gabean ez egoteak. Hortik heldu da zaldainaren bukaera hori Sanduzelaiko Kirol Hiriaren eta ibaiaren artean eraikiko den ibai-parkearen eremuan kokatzea. Xehetasun horren eraginez, zehaztu gabeko toki hori leku zirraragarri bihur daiteke.

Diseinuari buruzko hainbat ohar:

Ezarpen, mugikortasun, diseinu eta eraikuntza arloko konponbideek errazak eta integratuak izan behar dute, bai eta mantendu errazak ere. Horixe da proposamenaren funtsa.

Bere eskultura-izaera dela eta, zaldainaren edertasuna zaindu behar da, eta haren diseinuak nortasunez bete behar du zaldainaren kokalekua...

Zaldainaren ingurumen-eraginak (baita zaldaina bera eraikitzeko faseak dirauen bitarte ere) txikia eta onartzeko modukoa izan behar du. Gure iritziz, proposamen orok gogoeta hori ekarri behar du berekin.

Deskribapena

Zaldainaren oinplanoa kurboa da. Bi sarreren artean, erradio eta longitude desberdineko bi bihurgune zirkular leunek osatzen dute trazatua, bi-biak tangenteak harrizko zaldain-bularraren gaineko euskarriarekiko.

Trazatuaren helburuak:

  • Eskuin ertzeko sarbide-arrapala zaldainean berean txertatzea.
  • Behar adinako ibilbide-longitudea lortzea, % 6ko aldapa gainditu gabe, gutxienez hiru metroko garaiera lortzeko, non eta ibaiko bidea eta zaldainaren beheko aurpegia gurutzatzen diren aldean.
  • Oinezkoen eta bizikleten zirkulazioa erraztea, trazatu zuzenen edo hautsien zurruntasuna saihestuta.
  • Trazatu zuzenak ekarriko lituzkeen ikuspegi monotonoak saihestea, zaldainak dituen 110 metroetan zehar ikuspegi desberdinak eratuta.

Zaldainaren altxaera-trazatua ezin hobe egokitzen da zaldainaren beraren oinplanoko trazatuak dituen beharretara. Horrela, arintasunik handiena eta ahaleginik txikiena lortuko ditugu bi ertzen artean dauden desnibeletan. Hona hemen altxaera-trazatua eragin duten mailak: ibai-parkeko bidean dagoen maila, futbol-zelaitik datorren bidean dagoen maila -zaldainean sartzeko eremuan, hain zuzen ere- (hasierako kota), zoladura bukatuaren maila ibai-parkeko bidearen gaineko zaldainaren pasabidean, eta azkenik, kirol instalazioetatik etorriko den bidearen trazatuaren maila eta aldapa.

Zaldainerako proiektaturiko argiei dagokienez, luminariak 5 metrotik 5 metrora landatuak egonen dira kurbatura-erradiorik txikieneko habearen barnealdeko alboan; horrela, bihurgunea aldatzearekin batera aldatu ere egiten den argiztapen erradiala lortuko da. Efektua behealdeko aurpegitik ikusteko aukera dago, zurezko zoladura argiarekiko iragazkorra delako.

Era berean, luminaria bat zaldainaren azpian jarriko da, harrizko zaldain-bularra monumentoak argitzen diren modu berean argitzeko, betiere parkeko biderantz bideratua dagoen aurpegian. Horrela, argiak barnealdean jartzean, ez da argi-kutsadurarik sortzen, ibai-ibilgua ahalik eta gutxien argitzen da eta, era berean, giro goxoa eta uniformea lortzen da.

Futbol-zelaiarekin paraleloan datorren bideko urak biltzea aurreikusia dago, zaldainaren eremu urbanizatuaren aurretik. Zaldaina zuzenean lurzorura drainatzen da, bere zoladura iragazkorraren bitartez.

Eraikuntza-definizioa:

Hiru puntutan bermatutako egitura bat aurreikusia dago, bi muturretan landatuak daude eta erdiko puntuan egituratua. Corten altzairuzko bi habe huts paraleloz osatua dago egitura; habe horiek sekzio laukizuzena eta trazatu kurboa dute, eta era erradialean daude zeharka lotuta corten altzairuzkoak ere badiren profilen bitartez. Hormigoi armatuzko zapatak berak osatuko du zaldainaren eta urbanizazioaren euskarri-azalera. Sarbide horien zoladura kalkarenita harrizkoa izanen da, Milutzeko Zubiko zoladuraren antzeko ezaugarriak dituena. Konpresioz lan egiten duen erdiko bermea harri landuz diseinatua dago.

Bere itxura hidronimikoak ur ibilia ahalik eta gutxien oztopatzen du. Habeak corten altzairuzkoak izanen dira, haien lan era nagusiki flexiozkoa delako. Zaldainaren zoladura altzairu herdoilezinezko profileriazko elementu aurrefabrikatuez osatua dago; tarima era erradialean torlojatua dago elementu horien gainean, eta altzairuzko grapen eta torlojuen bidez josia. Tarima ipe deritzon zur tropikala da, 30 mm-ko lodierakoa eta artekaduna (irristaketaren kontrakoa). Zurezko tarimaz estaliko dira testak eta habeen gainaldeko aurpegia; tarima horrek lurrekoaren antzeko ezaugarriak eta antolaera izanen ditu, oinezkoei laguntza emateko. Habeen barnealdearen eta zoladuraren artean, 5 cm-ko bereizketa utziko da, garbiketa errazteko eta zuraren azken errematearen akabera ona ziurtatzeko.

Berez dituzten ezaugarriak direla-eta, materialek (harria, corten altzairua, torlojuak, altzairu herdoilezinezko finkagailuak eta markoak,eta tratamendurik zein pinturarik gabeko dentsitate altuko zura) ez dute mantentzerik behar eta erabat birziklagarriak dira. Soil-soilik zurari dagokionez, eta oso epe luzera, ohol batzuk aldatu beharko dira. Material komertziala da, eta oso erraz desmuntatu eta jartzen da goialdetik; horregatik, ez dago inolako arazorik huraxe aldatzeko. Instalazio guztiak erregistragarriak eta irisgarriak dira.

Eraikuntza-prozedurari dagokionez, sarreretako bermeak margen gainean mikropilotatuak aurreikusita daude, eta zuzeneko sarrera izanen dute makinendako. Erdiko bermea zuzenean margetan zimendatua dago, eta huraxe gauzatzeko, lurrez betetako pasabide txiki bat sortuko da, euskarri gisa balioko diguna. Zimendatzeak hormigoi armatuzkoak dira eta punpa bidez isuriko dira. Zaldain-bularra han bertan eraikiko da eta ez du inolako zailtasunik. Gainerako elementuak, metalezko habeak eta zurezko gauzak, lantegitik etorriko dira, obran muntatu eta garabia bidez jarriko dira, ibaia ukitu gabe, laguntza emateko dorreren bat jarri behar ez bada; halakorik bada, zuzenean ibai-ohean bermatuko da, margak azalean daudelako.

Proiektuaren marrazkia

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI