1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
  4. Udal obrak
  5. Amaitutako obrak
  6. Lur azpiko aparkaleku berria, Iruñeko ospitale eremuan

Lur azpiko aparkaleku berria, Iruñeko ospitale eremuan


FICHA:

Proiektua: Lur azpiko aparkalekua, Iruñeko ospitale eremuan. Sustatzailea: Iruñeko Udala. Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorra. Emakida-hartzailea: Cintra Aparcamientos S. A. Proiektuaren egileak: Soler y Peralta arquitectos asociados S.L. Arkitektoak: José Miguel Soler Santos eta Iñigo Peralta Santos.Obraren gutxi gorabeherako inbertsioa: 16.200.000 euro. Gutxi gorabeherako inbertsioa, guztira: 21.300.000 euro. Eraikuntza-enpresa: UTE Sanco S.A.- Ferrovial-Agroman S.A. Obrak hasteko aurreikuspena: 2008ko martxoa - apirila. Obrak egiteko epea:18 hilabete.

Lur azpiko aparkalekua, Iruñeko ospitale eremuan

Udalak Ama Birjina Bidekoa ospitalearen eta Klinika Unibertsitarioaren artean duen lurzatian eraikiko da aparkalekua (jarduketa unitatea: ZN-1 U.I. XVII), eta guztira 1408 plaza izanen ditu (1319 plaza automobiletarako eta 89 plaza motozikletarako) bost (5) solairutan banatuta. Horietatik guztietatik, 77 plaza pertsona minusbaliatuendako gordeko dira. Era berean, aparkalekua eginen duen enpresa bera arduratuko da Nafarroa Etorbidea eta Irunlarrea kalea lotuko dituen errepide berria egiteaz, Nafarroako Ospitalearen sarrera nagusiaren inguruan; esleipendunak errotonda berria ere eraiki beharko du.

Aparkalekua eraikiko den lurzatiaren jabea Udala da eta 8230 m² inguruko azalera du. Iruñeko Udalak 1400 m² inguruko azalera gordetzea erabaki zuen, ospitale-dotazioak handitzeko; horretarako, dagokion Xehetasun Azterlana idatzi zuen (2006ko irailaren 21ean, behin betiko onetsia), zeinean zehaztu baitziren eraikuntza posible horren ezaugarri geometrikoak (lerrokadurak eta altuerak).

Gaur egun, lurzati horretan lur gaineko aparkaleku bat dago eta legezko plazak 400 inguru dira. Beraz, behin aparkaleku berria eraikita, ospitale eremuan 900 plaza gehiago izanen dira.

Horrela, inbertsioaren kostea 21.300.000 euro inguru izanen dira (16.200.000 €, hasierako inbertsioa, eta 5.100.000 €, inbertsio diferitua). Iruñeko Udalak ez du inolako diru ekarpenik egin beharko. Gogoratuko dugu emakidaren oinarrizko baldintza pleguan gehienez ere bi milioiko ekarpena ezarrita zegoela, baina lizitazioan aritutako enpresek huraxe hobetzeko (murrizteko) aukera zuten.

Arkitektura-proiektua: hirigintza-proposamena

Aukeratu den hirigintza-irtenbideak alderdi funtzionalak hartu ditu kontuan: bai ibilgailuen eta jendearen mugikortasunari dagozkionak, bai kalitatezko hiri esparruaren diseinuari dagozkionak. Gainera, irtenbideak ingurunearekiko harremana hartu behar zuen kontuan, betiere hiriko azken hirigintza jarduketekin bat.

Bestalde, alderdi funtzionaleidagokienez, abiapuntua Xehetasun Azterlanean zehaztutakoa da errepide berriari doakionean eta, era berean, Irunlarrea kaleak errepide berri horrekin bat egiten duen tokian errotonda berria sortzea. Behin errepidea eta errotonda ezarrita, eta trafiko-mugimenduak aztertuta, ibilgailuendako sarrerak eta irteerak antolatu dira. Xedea izan da hala sarrerak nola irteerak trafikoaren noranzkoan gertatzea (elkarzuteko sarrerak baztertu egin dira), zirkulazioa errazteko. Sener enpresak aurkeztutako Trafiko Azterlanak bermatutako proposamena da.

Jendearendako sarbideak moldatzeko, hiru eraikuntza txikieginen dira, hirurak lur gainean eta jendea igarotzen den tokietan. Horietako bat Ama Birjina Bidekoa ospitalea handituko den tokitik hurbil kokatuko da; beste bat, oinezkoendako sortuko den pasabide berritik hurbil, nondik oinezkoak Pio XII.aren etorbidetik eta Irunlarrea kaletik sartuko baitira, eta azkena, oinezkoendako plaza berriaren erdiko eremuan. Altzairu herdoilezinezkoak eta beirazkoak eginen dira, hainbat ehunduratakoak, eta antolamenduaren trazu geometrikoei erantzuten diete.

Proposatzen denhirigintza-diseinuak sosegurako esparru bat sortzea du xede, hiriko eremu honetako oinezkoen mugimenduak ahalbideratu eta Ama Birjina Bidekoa ospitalera sarrera erakargarria bermatze aldera. Hori diseinatzeko, oinezkoendako ibilbideez gain, ospitale multzo osoaren trazuak ere hartu dira kontuan, bai eta errepide berriak eta Irunlarrea kaleak sorrarazitakoak ere.

Horrela, berdegune handia marrazten da, eta berdegune horren mugak ospitale eraikinaren trazuekin lerrokatzen dira. Horren bidez, harreman bat ezarriko da hala egun dagoen eraikinarekin nola etorkizunean eginen den eraikin berriarekin, eta aldi berean, esparru horretarako gordeko da Xehetasun Azterlanean ezartzen den lurzatiaren % 30 baino gehiago. Ez dira sortuko mantentzeko eta jendearen gozamenerako zailak diren parterre zatikatuak. Berdegune handi horrek eta ospitalean sartzeko dagoenak zedarritu egiten dute oinezkoendako plaza berria, eta aldi berean, ongizatea eta lasaitasuna sortzen dituzten landare-elementuekiko harremana bermatzen dute.

Dotaziorako handituko den eremuarekin kontaktuan, etorkizuneko eraikuntza berriak errespetatuko duen esparru bat sortzen da, eta bere muga, hegoaldetik, Nafarroa etorbidetik berdegunea zeharkatzen duen oinezkoendako sarbidera irekitzen da. Bere erpinean oinezkoendako sarbideetako bat jarriko da.

Horrela, itxura trapezoidalekoplaza sortuko da, aipatu berdegune handi horiek eta Irunlarrea kaleak zedarritutakoa, zeina ondoko zerrendotan osatzen baita, iparraldetik hegoaldera. Landare-masarekin kontaktuan, egonleku linealeko esparru bat sortzen da, ibilbidea zedarritzen duten eserlekuz eta zuhaitzez horniturikoa. Oinezkoendako gainerako zoladuran erabiltzen den granitoaren aldean, basalto garretatua erabiliko da honetan, bere izaera estatikoa nabarmentzeko.

Hegoalderago, errotonda eta ospitaleko sarrera lotuko dituen ibilbidea eratzen da, luminaria zilindrikoen bidez argituko dena, ibilbidea bera nabarmentzeko. Gero, haur jokoen eremua dago (190 m² inguruko azalera duena); konposizio geometrikoak bezala diseinatuta daude, zoladuraren trazuak oinarritzat harturik. Irunlarrea kalera irekita dagoen eremu horretan, bizikletak aparkatzeko esparru bat eratuko da.

Azkenik, egonleku misto bat diseinatu da, nondik Irunlarrea kalera iragan baitaiteke: inguru horretako eremu batzuk zolatzeko, basaltoa erabiliko da, parterreen gaineko lore-landaketak nabarmentzeko. Lorategi eremu horrek hiri izaera handiagoa izanen du eta plaza irekitzen du, oinezkoak Irunlarrea kaletik eta kalez bestaldean dagoen ospitale eremutik sar daitezen.

Irtenbidea egokitua dago egun dagoen desnibel txikira; hau da, % 2 inguruko igoera dago Nafarroa etorbidera. Aldapa hori baliatuko da zeharkako estolda-zuloak jartzeko. Beste aldapa txiki batzuk ere izanen dira halako puntu jakin batzuetan, euri-urak biltzeko, baina nagusiki, toki zelaia da, leku guztietatik irisgarria.

Emakida hartu duen enpresak Faustino Aizkorberen eskultura bat jartzea eskaintzen du, hiri esparru berria eduki kulturalaz eta adierazgarriaz hornitzeko. Proposamenaren arabera, Irunlarrea kaleko errotonda berriaren barnealdean jarriko da eskultura. “Emakumea” eskultura 8 eta 10 metro bitarte izanen da altu, eta gorriz margotutako corten altzairuz eginen da.

Ospitalea handitzeko eremuak anbulantzien aparkalekua hartuko du bere baitan, behin-behinekoz hartu ere; legarrezko erripak eginen dira (lorategi japoniarren antzera) Nafarroa etorbidearekin eta errepide berriarekin dagoen aldea gainditzeko.

Nolanahi ere, Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorreko teknikari arduradunekin batera eginen dira azalera urbanizatzeko azken zehaztapenak.

Arkitektura-proiektua: lur azpiko aparkalekua

Lur azpiko aparkalekua, nagusiki, oinplano laukizuzen batean garatuko da, 88 x 76 metrokoa kanpoko neurriei dagokienez. Azalera eraikia 34.020 m² da guztira, bost solairutan banatua (solairu bakoitzak 6745 m² inguru izanen ditu).

Aparkalekua kanpoaldearekin lotzeko arrapalak Sener enpresak trafikoari buruz berariaz egin duen azterlanarekin bat kokatu dira. Arrapalak kokatzeak aldameneko errepideetako zirkulazioari eragin diezaioketen sarrerako eta irteerako ilarak ezabatzea lortu du. Sarrerako eta irteerako arrapalak bikoiztu dira zirkulazioa hobetzeko; hartara,bi hesi automatikoezarri dira haietako bakoitzean. Horrela, oso nabarmen murrizten da aparkalekuan sartzeko denbora.

Aparkalekuak igogailu bana izanen du oinezkoendako hiru sarreretan. Bi igogailuk zortzi lagunendako tokia izanen dute, eta hirugarrenak, berriz, hamabirendako. Era berean, sarrera horietako batek minusbaliatuendako moldatu eta berez garbitzen den komuna izanen du.

Lur azpiko lehen solairuak2,50 metroko garaiera librea izanen du, anbulantziak eta altuera handiko ibilgailuak aparkatzeko.

Irunlarrearekin paralelo kokatuta dauden barnealdeko arrapalek lehen solairutik bosgarrenera era jarraituan jaistekoaukera ematen dute, bai eta bosgarrenetik lehen solairura zuzenean igotzekoa ere, aparkaleku barrenean ibilbide luzeak egin behar izan gabe.

Hobekuntza gisa, proposamenak jarduketa-esparru minimotik kanpoko espazioak urbanizatzea aurreikusten du, Udalaren kargura joan gabe, halako moldez non eremu horretako azaleraren urbanizazioa arrazionalizatua eta homogeneizatua geratuko baita.

Aparkatzeko plazen neurriak 2.50 x 5.00 metro dira, minusbaliatuendako plazenak izan ezik: 3.75 x 5.00 m. Azken plaza horiek irteeretatik hurbil daude, irisgarriagoak izan daitezen. Neurri horiek Udal Planak minusbaliatuendako aurreikusitako neurri minimoak (2.20 x 4.50m. eta 2.90 x 4.50 m) baino hobeagoak dira.

Eraikuntza

Ferrovial Agromán S.A. eta Sanco S.A. enpresek aldi baterako osatu duten batasuna (UTE) arduratuko da aparkalekua eraikitzeaz. Lanak datorren neguan hasi eta, aurreikuspenen arabera, 18 hilabetekoiraupena izanen dute.

Eraikinaren egitura bi fasetan eginen da. Lehenbizikoa Nafarroa Etorbidetik hurbilen dagoen eremuari dagokio, beraz, etorkizunean ospitale-eraikina eginen den orubeari. Orube honetan, eta obraren egoeraren arabera, ibilgailuak aparkatzeko esparruak egokituko dira, ospitaleetako langileendako eta erabiltzaileendako eragozpenak murrizte aldera.

Obrek dirauten bitartean, halaber, Cintra enpresak, hau da, Klinika Unibertsitarioko aparkalekuaren emakida-hartzaileak, hileroko abonuak hartzeko sustapen kanpaina eginen du, ospitaleetako langileendako; abonuek % 45eko deskontua izanen dute, egun indarrean dauden tarifen aldean.

Beste hobekuntza batzuk

Enpresa esleipendunak 3 urtetan hobetu du Udalak bermerako eskatutako epea eta, guztira 6 urteko bermeaeskaini du. Era berean, epe horrekin bat, plaza publiko berria 6 urtez mantentzeko konpromisoa ageri da eskaintzan.

Halaber, proposamena egin dute, ospitale-eraikin baterako gordeta dagoen esparrua anbulantziak aparkatzeko eremu gisa egokitzeko. Aparkaleku hori eginen den plaza baino maila beheragoan eraikiko da eta aparkalekutik beretik izanen du sarrera.

Enpresa esleipendunakaparkalekuak kudeatzeko informatika sistema modernoa erabiltzen du errotazio handiko aparkalekuetan enplegatuen abonuak kontrolatzeko; gaur egun, Madrilgo Ramón y Cajal ospitaleko aparkalekuan eta Madril-Barajas aireportuko T4-an erabiltzen ari da.

Instalazioari dagokionean, hobekuntza batzuk egiten dira, eta horien artean, hauek dira nabarmengarri:

  • Argiztapen adimentsua: Aparkalekuaren solairu bakoitzean, hainbat argi-zirkuitu sortzean datza; zirkuitu horiek argi maila homogeneoa ahalbidetzen dute aparkalekua erabiltzeko maila desberdinetarako. Energiaren zentzuzko kontsumo horrek energia askoz ere hobe erabiltzea dakar berekin.
  • Plaza libreak kudeatzeko eta okupazioa kontrolatzeko sistema (ibilgailuak gidatzeko sistema). Behar den informazio guztia ematen du, aparkalekuko plaza bakoitzaren okupazio egoera kontrolatzeko. Informazio horrek hiru maila ditu: bat, plaza bakoitzean jarritako banakako detektagailuen bidez (argi berdea - libre; argi gorria - okupatua, argi urdina - minusbaliatuarendako tokia, libre); beste bat, solairu bakoitzean aurre-finkatutako azpieremu bakoitzaren okupazio-egoera adierazten duena, eta azkenik, solairu bakoitzean dagoen okupazioa adierazten duten kartelen bitartez.
  • Telebista-zirkuitu itxiko sistema, bideo-grabagailua eta guzti, aparkalekua zaintzeko eta kontrolatzeko.

Bezeroarendako arreta

Atal honetan, nabarmentzekoa da Cintra enpresak langileak prestatzeko plan osoa eskaintzen duela, bai eta zerbitzu berezi batzuk ere:

  • Organismo eskudunekin koordinaturik, haur galduak bilatu eta haiei arta egiteko kudeaketa.
  • Objektu galduen zerbitzua kudeatu eta kontrolatzea
  • Argibideak, aparkalekuaren erabiltzaileei, turismoaz eta hiriaz bezainbatean.
  • Aparkalekuan, bizikletak alokatzeko gune bat jarriko da, hiriko beste eremu batzuetan daudenekin bateragarria. Guztira, 25 bizikleta izanen ditu eskura.
  • 6 segway alokatzeko zerbitzua jartzea.
  • Gurpil-aulkiak eta makuluak doan mailegatzea. Gutxienez, 25 gurpil-aulki eta 50 pare makulu izanen dira eskura.
  • Euritakoak mailegatzea (200 ale).
  • Telefono mugikorrerako estaldura eraikineko solairu guztietan eta sakelako telefonoak kargatzeko doako zerbitzua aparkalekuko erabiltzaileendako.
  • Ibilgailuendako abiagailua eta gurpilendako puzgailua.
  • Iradokizun-postontzia eta inkestak, bezeroaren gogobetetze-maila neurtzeko .

Tarifak eta kanona

Cintra enpresak eskainitako tarifek nabarmen hobetzen dute Iruñeko Udalak lizitaziorako oinarrizko pleguan gehienez ezarritakoa. Era berean, abonu-sorta interesgarria eskaintzen dute hala ospitale eremuko langileendako nola gainerako erabiltzaileendako.

Nabarmentzekoa da langileei eskaintzen dien abonua: eguneko alokairua, hilean, 9 euro besterik ez; halaber, plaza hori 24 orduetan erabiltzeko aukera ere izanen da, hilean 15 euro ordainduta. Era berean, langileendako eguneko alokairuak 90 euro balio du urteaneta egun osoko alokairuak, berriz, 150 euro urtean.

2008ko Errotazio Tarifak (BEZa barne)
DENBORAOSPITALE EREMUKO LANGILEENDAKO ZENBATEKOAGAINERAKO ERABILTZAILEENDAKO ZENBATEKOA
0tik 15 minutura0,0247 €/minutuko0,0411 €/minutuko
16tik 60 minutura0,0176 €/minutuko0,0293 €/minutuko
61etik 120 minutura0,0137 €/minutuko0,0228 €/minutuko
121etik 600 minutura0,0082 €/minutuko0,0136 €/minutuko
601etik 1440 minutura0,0008 €/minutuko0,0013 €/minutuko
2008ko Abonuen Taula (BEZa barne)
ABONU MOTAOSPITALE EREMUKO LANGILEENDAKO ZENBATEKOAGAINERAKO ERABILTZAILEENDAKO ZENBATEKOA
Eguneko alokairua hilean.9,00 €36,00 €
Gaueko alokairua hilean.3,00 €12,00 e
Egun osoko alokairua hilean.15,00 €60,00 €
Eguneko alokairua astean6,75 €24,00 €
Gaueko alokairua astean2,25 €8,00 €
Eguneko alokairua astean6,75 €24,00 €
Egun osoko alokairua astean11,25 €40,00 €
Eguneko alokairua urtean90,00 €360,00 €
Gaueko alokairua urtean30,00 €120,00 €
Egun osoko alokairua urtean150,00 €600,00 €

Udalak 99.968 euroko zenbatekoa jasoko du urtean kanon gisa (71 euro/plaza bakoitzeko).

Ospitaleetako aparkalekua airetik ikusita. 2007ko abuztua.

Eraikiko den aparkalekuaren maketa. 2007ko abuztua.

Ospitaleetako aparkalekuaren irudikapena. 2007ko abuztua.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI