1. Hasi
  2. Hiria
  3. Ezagutu Iruña
  4. Kokapen geografikoa

Kokapen geografikoa

Iruñeko Alde Zaharraren ikuspegia

Iruña Nafarroaren erdigunean dago kokaturik, goi-ordoki batean, 449 metrora itsas-mailaren gainetik. 23,55 kilometro koadro ditu, luze-zabal.

Mendiak

Iruñeak eta Iruñerriak mendi-gerriko baten erdian dute kokapena. Hona Iruñetik hurbilenak: Ezkaba (892 metro), Campamento (528), Badostain (590), Taxoare (668), Gazolaz (534), Errakobide (466), Santa Luzia (470) eta El Cascajo (450).

Ibaiak

Arga, Elorz eta Sadar dira Iruñeko ibaiak, baina baditu, baita ere, hainbat errekatxo, esaterako, Santa Luzia, San Makai, Lezkairu, Garitón de Ripalda edo Udalaren mintegietakoa.

Distantzia, hiri nagusiekin

  • Hurbilenak:
    • Donostia, 87 kilometrora
    • Logroño, 92 kilometrora
    • Gasteiz, 94 kilometrora
  • Urrunenak
    • Cádiz, 1.065 kilometrora
    • Huelva, 1.047 kilometrora
    • Málaga eta Sevilla, 953 kilometrora
  • Hiri nagusiak
    • Madril, 411 kilometrora
    • Bartzelona, 434 kilometrora

turismoa

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI