Gazteluko plaza Iruñeko erdigune neuralgikoan dago. 14.000 kilometro koadroko lau aldeko poligono inperfektua da, eta bertan jazo dira, eta jazotzen dira oraindik, Iruñeko gertakari garrantzitsuenak: zezenketak, 1844. urtera arte, batailak, torneoak, merkatua, parada militarrak, elkarretaratze politiko eta herritarrak...
Plazatik abiatzen dira Iruñeko Alde Zaharreko kalexka estuetako asko. Plaza etxeek inguratzen dute -gehienak, XVIII. mendekoak-, non balkoi korrituak, dorretxoak, atikoak eta leihateak aipatzekoak baitira.
Plazaren erdigunean dago, eta 1943ko ekainaren 28an paratu zuten, 1910eko egurrezko beste kiosko baten ordez, zeina, bestalde, XVIII. mendean Luis Paretek egindako Ongintzaren iturria ordeztu baitzuen. Aipatu iturriaren apaingarri nagusia Mariblancaren estatua zen (egun, Takonera parkean dagoena). Kioskoa berriki zaharberritu dute.
Gazteluko plaza betiko topagunea dugu iruindarrok: bertan gelditzen gara, erosketetara edo kopa batzuk hartzera joateko, edo bertan esertzen gara, irakurtzeko edo jendeari begira egoteko. "Iruindarron egongela" deitzen diote. Bertan terraza eta kafetegi asko daude, horietako batzuk enblematikoak, Iruña Kafea, Casino Principal edo Eslava Casinoa kasu.
Turismoa
© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es