1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia

Nafarroako jauregiaren fatxada-burua

Helbidea

Karlos III.aren etorbidea, 1.

25 eta 50 pertsona arteko taldeetan sar daiteke bakarrik, betiere hitzordua aurretik eskaturik

Eraikina

Gazteluko plaza ondoan dago. XIX. mendearen erdi aldeko eraikin hau Nafarroaren identitate politikoaren ikurrik behiena da egun. Eraikin multzoa José de Nagusiak proiektatu zuen, 1840. urtean; bertan dauka egoitza Gobernuaren Lehendakaritzak, bai eta hainbat administrazio-bulegok ere. Kalean, Diputazioa izenarekin ezagutzen du jendeak.

Sarasate pasealekura ematen duen fatxadak José de Nagusiak egindakoa da. 1951. urteaz geroztik horma-hobietan kokaturik dauden eskulturak Fructuoso Ordunarenak dira, eta Antso VII.a Azkarra eta Antso Nagusia irudikatzen dituzte. Horrez gain, fatxadaren burualdean eskultura-multzo bat dago -hori ere Ordunak egindakoa-; bertan, Nafarroako armarria agertzen da, eta alde banatan, bi gizon: menditar bat eta Erriberako bat.

Barnealdea

Barnean Oin Nagusia gailentzen da, hori baita eraikinaren bihotz administratibo, artistiko eta historikoa. Korridoreetan barna Gobernuaren kargu nagusiak ibiltzen dira, bertan hartzen dira erabakirik garrantzitsuenak eta ospatzen dira ekitaldi instituzionalak. Hona Oin Nagusiko tokirik inportanteenak: Tronu-aretoa -ospakizun ofizialak bertan egiten dira-, Bilkura-aretoa -Gobernu-batzak egiteko tokia-, kapera -1935. urtean eraikia- eta Presidentearen bulegoa.

1896. urtean, Jauregiaren ondoan, Nafarroako lehengo Artxibo nagusia eraiki zuten; egilea Florencio Ansoleaga izan zen. Lorategia oso atsegina da, eta bertan Iruñeko arbolik garaiena dago, 37 metro luze baino gehiago duen sekuoia bat. José María Gastón de Echeberzek Amerikatik ekarri zuen.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI