1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. Takonerako lorategiak

Takonerako lorategiak

Takonerako parkeko loreak

1830. urte inguruan egin zen Takonerako parkea, eta Iruñeko antzinakoena eta ederrena da.

Hainbat tokitatik eta edozein ordutan sar daiteke Takonerara, ez baita ixten eta ez baitu ordutegirik. Nolanahi ere, sarbiderik ederrena San Nikolas portalean barnakoa da, Basotxo kalean. Portale hau garaipen-arku baten birsorkuntza barrokoa da; haren jatorrian, hiri harresidunera sartzeko zeuden sei ateetako bat izan zen, eta 1915. urtera arte egungo San Ignazio eliza ondoan egon zen. Fatxadari soilik eutsi dio. Garai berean eraitsi zuten Takonerako antzinako portalaz gorde dena Antoniutti pista ondoan dago.

Arbolen artean ezkutaturik, bisitariek Mari Blancaren irudia ikusten ahal dute Takoneran. Luis Paretek diseinatu zuen, Gazteluko plazan zegoen iturri baten burualdean kokatzeko. XVIII. mendearen bukaerakoa da, eta bera dugu Iruñeko irudirik ezagunenetakoa.

Lorategien beheko aldean, harresiz inguraturik, lubanarroek animaliendako barrutia eskaintzen diete bisitariei, non elkarrekin baitaude oreinak, ahateak, untxiak eta paumak. Navas de Tolosa kalean irekitzen den baranda edo begiratokia Iruñeko haurrei gehien gustatzen zaien tokietako bat da.

Takonerako lorategietako erdiko bidean monumentorik garrantzisuena dago, Julián Gayarrerena, 1950. urtean Fructuoso Ordunak eta Víctor Eusak tenor erronkariarraren omenez eraikia. Gayarreren irudiak buru ematen dio iturri baten inguruan alegoriazko baxuerliebeekin zizelatutako zilindro bati.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI