1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. Planetarioa

Planetarioa

Planetarioaren panela

Iruñeko Planetarioa 1993an inauguratu zuten, eta bertan dago munduko kupularik handiena -20 metroko diametroa du-. Ezinbesteko erreferentzia kultural, zientifiko, turistiko eta hezkuntzakoa bilakatu da; izan ere, 100.000 pertsona baino gehiagok bisitatzen dute urtean.

Eraikinak, non leihorik gabeko eta adreilu gorriz estalitako dorre zilindrikoa gailentzen baita, Egiptoko Erregeen Haranako hilobi-panteoi batean, Mizenasko Atreroren altxorrean eta Meknesko hilobi marrokiarretan hartu du inspirazio-iturria.

XVI. mendeko astronomo tuterarraren omenez Tornamira izenarekin bataiatutako proiekzio-aretoa dugu eraikin honetako gunerik ikusgarriena. Kupulan 220 ikusle sar daitezke.

Planetarioan bi erakusketa-areto ere badira, eta bertan ikusgai daude Iruñeko erakusketa garrantzitsuenetako batzuk. Lehen solairuan, Alberto Chuecak zodiakoaren motiboekin egindako beirate handia azpimarratu beharra dago.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI