1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. Baluarte

Baluarte

Baluarte Biltzar Jauregia. Ikuspegi orokorra

Kokapena

Baluarte, Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa, zientziak, ikaskuntzak, arteak eta kulturak bat egiten duten espazio handia sortzeko borondatetik jaio zen. Biltzarretarako eta kulturako eginkizunak batera eskaintzen dituenez, Espainiako auditorio eta biltzar jauregirik handienetakoa da; 63.000 metro koadroko azalera dauka. Nafarroako Gobernuak eraiki zuen eta Francisco J. Mangado arkitektoak diseinatu.

Baluarte Iruñearen erdi-erdian dago, Armada etorbidearen eta Yanguas y Miranda, Chinchilla jeneralaren eta Aita Moret kaleen artean. Tokia pribilejiatua da, bidegurutzea, non Iruñeko merkataritza eta aisia alderik dinamikoenak Ziudadelako monumentaltasunarekin bat egiten baitu. Bestalde, eraikinaren konfigurazioa "L" bat osatuz proiektatu egiten da, hirira irekita dagoen eta oinezkoendako den 10.000 metro koadroko plaza zabal baterantz.

Arkitektura eta argiztapena

Ustekabea dugu Baluarteren lengoaia arkitektonikoaren elementuetako bat, erakinaren barruko aldearen eta kanpoaren arteko kontrasteetan adierazia: kanpoko iluntasuna eta horizontaltasuna, batetik, eta barneko argitasuna, espazioen bertikaltasuna eta aberastasuna, bestetik. Horrela, bada, kanpo aldeko gris koloreko granitoarekin kontrastean, barruan kolore argietako materialak gailentzen dira, konparaziora, Auditorio Nagusiko, Ganbera-aretoko eta jatetxeetako kanpoko hormak estaltzen dituzten altzairu herdoilgaitzeko eta padouc (zuhaitza afrikarra, gorri kolorean oxidatzen duena, ñabardura askokoa) egurrezko zurgintza lanak. Barneko hormak eta lurzoruak pago polimerizatuan enpanelaturik daude, eta atarietako zein erakustokietako murruak pintura txuriko akaberak dituzte.

Eraikin hau, azken finean, ezin da antzeman lehen begi kolpean; izan ere, hainbat enkoadraketatatik begiratu behar zaio. Ustekabea, azken buruan, arkitektura-elementu batzuek iradokitzeko duten gaitasunetik dator: Izan ere, Auditorioko sabaiak itsasontzi baten belak dakartza gogora; eskailera handiak eskultura bat dirudi, eta fokuek, argi-tutuak.

Arkitektoak espazioen argiztasuna hartu zuen bereziki aintzat; hori horrela, ederki jaso zuen elementu natural hori, eta ahalegin handia egin zuen bonbillaren argi artifizial estatiko eta mekanikoaren ordez masa erradiatzailearen efektua eragiten duten beirazko luminariak jartzeko. Eguneko argia hobeki aprobetxatze aldera, 30 metroko sabaileiho handi batek bereizten ditu, inpaktu handiz bereizi ere, Biltzar eta Ganbera aretoak, batetik, eta komunetakoa den hormarte osoa, bestetik, eta sabaileiho zirkularren multzoak goitik behera argitzen dute atari nagusia.

Aretoak

Hona Baluarteren guneak: areto nagusia, ganbera-aretoa, bi biltzar-areto, mintzaldi-areto bat, erabilera anitzeko areto bat, bi erakusketa-areto, taberna-jatetxea eta 900 ibilgailuendako aparkalekua. Auditorioak 1.552 ikuslerendako edukiera dauka, 1.242,8 metro koadroko azalera eta 520 metro koadroko agertokia. Ezin hobeki hornituta dago, ondoko ikuskizunak eskaintzeko: kontzertu sinfonikoak abesbatzarekin, ganbera-kontzertuak, errezitaldiak, formatu bereziko operak, balletak orkestrarekin, musikalak eta barietateak, biltzarrak eta formatu handiko antzezlanak.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI