1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. San Zernin eliza

San Zernin eliza

San Zernin elizako dorreak

San Zernin eliza, zeina Dianari sagaratutako tenplu erromatar baten gainean eraiki omen zuten, antzinako San Zernin burgoaren erdigune erlijiosoa zen. San Nikolas burgoak bezala, ezinbesteko eginkizun militarra eta defentsiboa betetzen zuen bertako biztanleendako; hortik datozkio, hain zuzen, gotorleku itxura, murru sendoak eta lodiak eta altura handiko bi dorreak. XII eta XIV. mendeen artean garrantzi handia izan zuen Bolserias antzinako karrikan eraiki zuten.

San Zerningo dorreetatik Iruñeko ikuspegi eder eta berezkoenetakoa ikusten da. Oilar itxurako haize-orratz batek buru ematen dio elizaren dorre nagusiari. San Zerningo oilartxo hori Iruñeko enblemarik herrikoienetakoa da. Dorre horretan berean dagoen 1499. urteko erlojuak goizero iragartzen du, sanferminetan, entzierroari hasiera emateko bota behar den suziria.

Iparrera jotzen duen fatxada nagusian, XVI. mendeko ogiba-arkuek eta gangek osatutako eliz atari zabala eta aurrealdea gailentzen dira; azken hori XIII. mendeko gotikoaren ale ederra da, eta kapiteletan Kristoren nekaldiaren eta haurtzaroaren eszenak irudikatzen dira. Sarrera-arkuaren alde banatan Done Jakue erromesaren eta San Zerninen irudiak daude.

Barrualdean, hainbat forma gotiko ezberdin daude elkarren ondoan, Nafarroan gutxitan osatzen den oinplano batean; izan ere, nabe bakarra eta oso handia da, non ganga sexpartitoa, burualde poligonala, kontrahormen arteko kaperak eta koru jasoa baitaude.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI