1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. Nafarroako Artxibo Nagusia

Nafarroako Artxibo Nagusia

Artxibo Nagusiaren irudi panoramikoa

2003. urteaz geroztik, Nafarroako Artxibo Nagusiak egoitza berria dauka, dauden funtsak eta etorriko direnak modu egokian gorde ahal izateko. XII. mendean eraikitako Kapitania jauregia zen, eta egun zaharberrituta dago. Erdi Aroan, Iruñeko apezpikuen eta erresuma berriaren errege-erregina pribatiboen egoitza izan zen. 1530. urte inguruan errege-erreginaordeak joan ziren hara bizitzera, eta 1841az geroztik, kapitain jeneralak. Geroago, gobernu militarra izatera igaro zen.

Zaharberritze-proiektua Rafael Moneo arkitekto nafarrak egindakoa da, eta ongi bereizitako bi alde ditu. Batetik, Erdi Aroko antzinako aldearen leheneratzea; egun, kontsultagunea eta jendearentzako harrera-tokia daude bertan. Bestetik, oin berriko eraikin modernoa, zabala eta egokia eraikitzea; bertan agirien funtsa dago gordeta. Eraikinak Nafarroako dokumentazio-ondarea sailkatu, kontsultatu eta gordetzeko tresna teknologikoak dauzka. Apalategietan, 44.000 metro linealen adinako edukiera dauka, eta baditu, horrez gain, ondokoak: irakurketa eta kontsulta aretoa, Nafarroako artxibo publiko eta pribatu guztien beharrak asetzeko moduko zaharberritze-lantegi handi bat, argazkilaritza eta mikrofilmazio laborategiak, areto nagusia, liburutegi espezializatua eta bulegoak.

Eraikinak eutsi egin die antzinako eraikin gotikoaren hainbat osagairi. Eraikinaren erpinetako batean hamabi solairuko dorre bat erantsi diote; hamabi horietako hiru lurzoruaren mailatik behera daude.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI