1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. Nafarroako Parlamentua

Nafarroako Parlamentua

Nafarroako Parlamentua

2002. urteaz geroztik, Nafarroako Parlamentuak -zeina Gorteak izenarekin ere ezagutzen baita- egoitza iraunkor propioa dauka. Lehen, Nafarroako Jauregia izan zen Parlamentuaren egoitza, eta orain Julián Arteaga udal-arkitektuak diseinatu eta XIX. mendearen bukaeran egindako eraikin zaharberritu batean dago.

Aurrez aurre, Nafarroako Jauregia dauka, Sarasate pasealekuaren beste muturrean; Parlamentua Iruñeko Lehen Zabalgunea osatzen duten sei etxe-irlatako eraikin monumentalena da, eta guztietan ofizial bakarra. Jatorrian Nafarroako Lurralde Auzitegia izateko sortu zuten. 1892 eta 1897 urteen artean eraikitako erakin hau arkitektura eklektikoaren adibiderik garbienetakoa da.

Antzinako Auzitegiaren fatxada historikoari eta adreilu gorrizko eta Tafallako harrizko hormartekoari eutsi diete. Barrutik, baina, hustu egin dute eta beiraz hornitutako patio handia sortu, non Biltzar aretoa eta Ataria baitaude. Eraikinak 11.300 metro koadro ditu, lau solairutan eta garajean banatuta.

Solairu bakoitzak erabilera ezberdina du: behekoa jendeari harrera egiteko erabiltzen da; lehena presidentziarako da, eta bigarrenak talde parlamentarioak eta batzorde-aretoa hartzen ditu. Bukatzeko, erdisotoko solairuan biltzar areto eta atarirako sarbideak daude.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI