1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateko campusa

Nafarroako Unibertsitateak -zeina 1952. urtean Opus Dei korporazioak sortu baitzuen- Espainia osoko 15.000 ikasle biltzen ditu urtero, ia 30 espezialitatetan banaturik. Ospe handia dauka Espainiako komunitate akademikoan, bertan eskaintzen den irakaskuntzagatik eta egiten diren ikerlanengatik. Ikastetxe gisara duen ospeaz gain, bere xarma nagusienetakoa campus paregabea da; ia milioi bat metro koadro dauka eta irekita dago.

Nafarroako Unibertsitatea fakultatetan banatzen da. Gainera, campusean beste hainbat eraikin daude: liburutegiak, ikastetxe nagusiak eta Unibertsitatearen jantokia. Guztira, 24 eraikin dira.

1960. urtean eraikitako Eraikin Nagusia campuseko antzinakoena eta enblematikoena da. Bertan Errektoretza, Areto Nagusia eta zerbitzu orokorrak daude. Klasikoa da, eta soiltasunez egindakoa; barneko patio beiraduna eta oin nagusia gailentzen dira. Eraikin horretako ordulariak Londresko Big Beneko erlojuaren melodia errepikatzen du 15 minutuero.

Halaber, ikustekoa da Gizarte Zientzien eraikina. Laudorioak eta sariak jasotakoa da; bere diseinu hermetikoak, porlan grisean, beste eraikinen estilo orokorra apurtzen du. Garrantzitsuena ekipamenduak dira; izan ere, irrati eta telebistako estudioak ditu.

Giza zientzien liburutegia Eraikin Nagusiaren ondoan dago; hura ere bada campuseko eraikinik antzinakoenetakoa. 752.000 liburuki ditu eta Espainiako unibertsitateetako bildumarik garrantzitsuenetakoa da. Hiru milioi liburu hartzeko edukiera duen sei solairuko eraikin modernoa gehitu diote. Multimedia teknologiez eta ikerketaguneez hornituta dago.

Campusari dagokionez, larreetako 400.000 metro koadrok, 43.000 zuhaitz eta zuhaixkak eta 37 hegazti egonkor eta migratoriok Iruñeko berdegune garrantzitsuenetakoa bihurtzen dute. Diseinuak Ameriketako unibertsitateena imitatzen du, eta Sadar ibaiak zeharkatzen du ekialdetik mendebaldera. Landareetan, hona alerik inportanteenak: sekuoia, astigarra, otsalizarra, ezkia, makal italiarra, Judeako arbola, izeia, thuya, zedroa, sahatsa, Panpako belarra eta gingko biloba.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI