1. Hasi
  2. Hiria
  3. Zer egin eta zer bisitatu
  4. Iruña 16 gertaeratan
  5. Oteiza museoa

Oteiza museoa

Altzuzaren eta Oteiza museoaren ikuspegia

Oteiza museoak Oteiza (Orio, 1908- Donostia, 2003) eskultore eta artista integral famatu horren bilduma gordetzen du: 1.650 eskultura, laborategi esperimentalean egindako 2.000 pieza eta marrazki zein collage ugari. Altzuza herrian dago, Iruñetik 9 kilometrora; bertan XX. mendeko eskulturan sortzaile handienetakoa izan den artista euskaldunaren lan-sorta adierazgarriena dago ikusgai.

Oteiza museoa Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoak egin zuen. Hormigoi gorrixkako kubo erraldoi bat proiektatu zuen, bertan eskultorearen arte-bilduma jasotzeko eta Jorge Oteizarena bi hamarralditan zehar izandako etxebizitza integratzeko; etxea orain lantegi-etxearen izenarekin ezagutzen da. Eraikin bitxi honen sorreran soiltasuna eta edukiaren zein edukitzailearen arteko oreka izan dira berezko xedeak. Arkitektoak berak esan zuen: "Ezin naiz kontraesanean erori, hau da, ezin dut eskulturak gordetzeko eskultura bat egin. Izan ere, eraikina zenbat eta oinarrizkoago eta soilago izan orduan eta monumentalagoak izanen dira barnean ikusgai diren eskulturak".

Lantegi-etxerako zaharberritutako museo-erakusketak ibilbide bat proposatzen du, artistak bizi izandako eta eratutako oinarrizko hiru espazioetan barna. Hona espazioak: Laborategia, artistaren sormen-prozesua eta artelanak ikusgai dituena; Etxea, artistaren bizitzaren testigantza eta intimitate zein gogoetarako tokia, eta Lantegia, non estetika-ikaskuntzazko haurrendako lantegi didaktikoak baitaude.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI