1. Hasi
  2. Hiria
  3. Kultura
  4. Udalaren erakusketa aretoak

Udalaren erakusketa aretoak

 ziudadelako erakustokiak

Armen aretoa. Ziudadela

Helbidea eta ordutegia

Armada etorbidea, Ziudadela zk.g.

Ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera, 18:30etik 21:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Ezaugarriak

Hiru solairu ditu, eta bertan formatu handiko erakusketetarako aretoak daude. Lehenbiziko solairuan, arte proposamen garaikideak jartzen dira ikusgai. Izan ere, hainbat bilduma publiko garrantzitsuren erakusketak aurkeztu dira bertan, ARCOrena eta Gasteizko Arte Ederren Museoarena kasu, bai eta bilduma pribatu batzuk ere, hala nola Coca Cola Fundazioarena eta Helga de Alvearrena. Beheko solairuan zein bigarrenean, eta aldi baterako, gaikako erakusketak jartzen dira ikusgai, ondare, historia, arkitektura eta literatura arlokoak.

Bolborategiko erakusketa-aretoa. Ziudadela

Helbidea eta ordutegia

Armada etorbidea, zk.g. Ziudadela

Ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera, 18:30etik 21:00etara
  • Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Ezaugarriak

Areto hau ibilbide profesional nabarmena duten tokiko egileen erakusketa-eskaerak asetzera bideratua dago, eta hizkuntza formalik errealistenek eta figuratiboenek dute lehentasuna. Aldian-aldian Espainiako erreferentziazko egileen lanak ere -hala pinturak nola eskulturak eta argazkiak- paratzen dira jendeaurrean, formatu ertainetan.

Mistoen Eraikineko aretoa. Ziudadela

Helbidea eta ordutegia

Armada etorbidea, zk.g.. Ziudadela

Ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera, 18:30etik 21:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Ezaugarriak:

Eraikin honek bi solairu ditu. Beheko solairuaarte proposamenik egungoenak sustatzera bideratzen da, banakako erakusketa kolektiboen bidez; goiko solairuan , bestalde, zabalkunde-, heziketa-izaera eta izaera didaktikoa duten gaikako erakusketak jartzen dira, lehenego eta behin. Era berean, beste erakunde batzuekin trukaketa sareak sortu eta horren ondorioz egiten diren erakusketak biltzen ditu, bai eta tokiko arterik kualifikatuenaren erakusketa kolektiboak ere.

Labea. Ziudadela

Helbidea eta ordutegia

Armada etorbidea, zk.g.. Ziudadela

Ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera, 18:30etik 21:00etara
  • Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Ezaugarriak

Leku honetan berrikuntzaren garapena sustatzen da, eta eta sormen lanean erabiltzen diren teknologia berriak erakusten dira. Instalazio artistikoak eskaintzen ditu, bai tokiko egileenak bai proposamen nazionalak nahiz nazioartekoak, betiere leku honetarako diseinatuak eta jendeak abangoardiako arte sormena ikustera bideratuak.

Descalzos 72ko aretoa

Helbidea eta ordutegia

Descalzos k. 72, beheko solairua

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.
  • Igandeetan itxita

Ezaugarriak

Areto honek hirian kultur jarduerak egiten dituzten erakunde eta taldeen proposamenak eskaintzen ditu, bai eta tokiko artisten banakako erakusketak ere; betiere, formatu txikian, marrazkiak, grabatuak eta argazkiak kasu, eta artelanak sortzeko tekniken osagai didaktikoa dutenak.

Rodezno kondearen plazako erakustokia

Helbidea eta ordutegia

Askatasun Plaza zk.g., beheko solairua

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 18:30 - 21:00
  • Larunbatetan: 11:00 - 14:00 eta 18:30 - 21:00
  • Igande eta jaiegunetan: 12:00 - 14:00

Ezaugarriak

Noizbehinkako erakustokia da; ez da iraunkorra. Bere garrantziari edo gaiari begira bereziak diren erakusketak biltzen ditu.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI