1. Hasi
  2. Hiria
  3. Ingurumena
  4. Energia Agentzia
  5. Zerbitzuak

Zerbitzuak

Energia Aurrezteko Udal Plana garatu eta abiaraztea.

Doaneko informazioa eta aholkularitza

  • Iruñeko Udaleko Energia Agentziak dokumentazio- eta doaneko aholkularitza-zentroa dauka, eta hori partikular, profesional, enpresa eta administrazioen eskura jartzen du, ondoko gaiei buruz kontsultak egin ditzaten: energia berriztagarriak (diru-laguntzak, prestazio-sistemak, instalazio-enpresak, etab.) eta energia aurrezteko baliabideak (klimatizazio eta berokuntza-sistemak, etab.).
  • Aholkularitza, energia-proiektuetarako, teknikaren, ekonomiaren, finantzen eta administrazioaren arloetan.
  • Argibideak ematea, triptikoak, foiletoak eta informazio-koadernoak erabilita.

Prestakuntza eta sentsibilizazioa

  • Hiritarren sentsibilizazioa, horretarako dibulgazio kanpainak, hitzaldiak, solasaldiak eta jardunaldiak antolatuz.
  • Gizarte multzo jakin batzuei -ikasleei, teknikariei, merkatariei eta abarri- zuzendutako prestakuntza, ondoko gaiak aztergai hartuta: energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna, teknologia berriak eta energia berriztagarriak.
  • Xedeak eta helburuak sustatzea, komunikabideetan.

Azterlanak eta proiektuak

  • Eguzki-instalazio termikoak eta fotovoltaikoak eraikin publikoetan sustatzea.
  • Azterlanak, txostenak eta auditoretzak egitea, energiari buruz.
  • Programak eta estrategiak garatzea eraginkortasun eta kalitate energetiko handiagoak lortzeko.
  • Iruñeko eguzki-energiari buruzko Ordenantzari men egin behar dioten proiektuen azterketa, lizentziarako.
  • Lankidetza, Espainian eta nazioartean.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI