1. Hasi
  2. Hiria
  3. Ingurumena
  4. Energia Agentzia
  5. Informazioa eta sentsibilizazioa

Informazioa eta sentsibilizazioa

Gizartearen kontzientziazioa eta engaiamendua informazio-, sentsibilizazio- eta hedapen-kanpainen bidez lor daitezke. Hona egindako kanpainetan azpimarratu beharrekoak:

Display de Energie-Citès programa (2006-2007ko urtea)

Eraikinak energia-kontsumitzaile handiak dira, eta, horrenbestez, negutegi efektuko gasak kopuru handitan isurtzen dituzte. Kontuan harturik udal-eraikinek eredugarri izan behar dutela energia eraginkortasunez baliatzean, 2005. urtean beharrezko tramiteak egin ziren Iruñeko Udala Energie-Citések antolatutako Display izeneko klima-kanpaina europarrari atxiki zekion.

Aipatu kanpainan Udalaren 20 eraikinetako energia- eta ur-kontsumoak aztertu ziren. Behin datuak eskuratuta, kalkulu birtualeko tresna batean sartu ziren, eta horrek eskala bateko kalifikazio bat (Atik Gra) eman zion eraikin bakoitzari, energia- eta ur-kontsumoaz zein CO2ren isurketez bezainbatean.

Kalifikazio hori, informazio orokor kuantifikatzailearekin eta erabiltzaileendako hainbat iradokizunekin batera, poster batean txertatu zen. Poster bakoitza zegokion eraikinean eta jende asko dabilen tokietan paratu zen ikusgai, eraikinen erabiltzaileak informatu eta kontzientziatzeko asmoz. Halaber, posterra jartzeaz gain, erabiltzaileendako informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina gehigarri bat egin behar da.

Egindako lana, bestalde, argitara eman da Display kanpaina europarraren web gunean.

Hona, 2006. urtean egin ziren jarduketak: 20 eraikinak hautatu, horietako bakoitzaren erabiltzaile eta arduradunekin haremanetan jarri, kontsumoei, banaketari eta alorrei buruzko datu historikoak bildu eta aztertu, Iruñeko azken 7 urteetako metereologia-datuak eta mix energetikoa aztertu, eraikinak banan-banan bisitatu eta aztertu, kalifikazio energetikoa emateko kalkuluak egin eta kontsumo handiena sortzen duten tokiak aztertu. Hori dena, energia-hobekuntza gauzatzeko neurriak zehazte aldera egin zen. Orobat, eraikinetan banatzekoak ziren hainbat agiri egin ziren. 2007ko urtarrilaz geroztik hainbat neurri ezartzen ari dira, energia kopuru handitan aurrezte aldera.

Egutegiak (2006. urtea)

Aurreko urteetan bezala, Agentziak mahaiko egutegi bat argitaratu zuen 2006. urtearen hondarrean, ura nola aurreztu gai harturik.

Egutegiaren lehen orrian sarrera-testu bat txertatu zuten, ur-kontsumoari buruz. Jarraian, eta urteko hilabete bakoitzerako, aholku praktiko batzuk ematen ziren. Aholku horiei jarraituta, herritarrek ura aurrezteaz gain, dirua aurreztu eta CO2ren isurketak murriztea ere lortzen ahal dute.

Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu zen egutegia, eta bertan ingurumena babestearekin zerikusia duten hainbat dataren zerrenda agertzen da, zein bere egunean ere adierazita.

Egutegiaren 3.925 ale egin ziren, eta horiek jendearen eskura jarri ziren, doan, Energia Agentziaren bulegoetan.

Orriak kartoi mehe birziklatuan inprimatu ziren, eta CDak biltzeko erabiltzen diren tamaina bereko plastikozko kutxatila baten barruan sartu ziren; horrenbestez, kutxak berriz ere erabil daitezke 2008. urteko egutegiarekin. Gainera, inguruneko tenperatura neurtzeko kristal likidoko gailu bat daukate kutxek.

Aurreko urtean bezalaxe, egutegiaren orri aldagarriak egin ziren (3.925etatik 1.800), halako moduz non lehenagotik kutxa zeukatenek berriz ere hori erabiltzen ahal baitzuten. Udal-zerbitzuetara, zehazki, ordezko orri aldagarriak bakarrik igorri ziren.

Europako Mugikortasunaren Astea (2006. urtea)

Zazpigarren urtez jarraian Udalak bat egin zuen Europak sustatutako “Hirian, autoa gabe!” ekimenarekin, eta aurten ere Europako Mugikortasunaren Asteari gehitu zion atxikimendua.

Aurreko urteetan nola, aurten ere programan zeuden jarduerak Energia Agentziak eta Agenda 21-ek gauzatu zituzten elkarlanean. Halaber, Udalaren beste hainbat alorrek ere parte hartu zuten -Hiritarren Babesa eta Udaltzaingoa kasu-, bai eta beste hainbat erakunde publikok zein pribatuk -Iruñerriko Mankomunitatea eta E. Lecrec, esaterako-.

2006ko Europako Mugikortasunaren Astearen gai nagusia Klima Aldaketa izan zen, eta herritarrei zuzenduta zegoen, helburua herritarrek klima aldaketaren kontra egiten ahal dutena azpimarratzea baitzen.

Euopako astea ospatzeko, hainbat material eman ziren argitara eta jarduera sorta asko egin ziren, hala irailaren 22an nola aurreko egunetan.

Irailak 16, larunbata

Merkataritzak hiria egiten du

Ikuskizunak, haur eta helduentzat

Eguzki-energiaz elikatutako tren txikia; karst-pista eta ziklo-busak -pedalei eraginda-, looping bike...

Jaso zure oparia!

Opari bat jasoko duzu, Europako Mugikortasunaren Astearen bereizgarria duten dendetan erosiz gero.

Irailak 17, igandea

Zure hiria oinez ezagutu

Bisita gidatuak Iruñean barna

Bisita gidatua, gune historikoan eta Donejakue Bidean barna.

Turismoari buruz argibideak emateko karpa

Iruñeari buruzko turismo-gida eta turismo-agirien banaketa.

Irailak 18, astelehena

Lanera, autoa gabe protokoloa

Lanera, autoa gabe protokoloaren emaitzen aurkezpena

Informazioa eta Heziketa

Bisita gidatuak Iruñean barna

Bisita gidatua Iruñeko parke eta lorategietan barna (Takonera).

Bide-heziketa

Bide-Heziketa eskoletako haurrendako, udaltzainen eskutik eta T`Ombligo Teatrok giroturik.

Autobusaren magia. Iruñerriko Mankomunitatea

Ibilbide didaktikoa hiri-autobusean, mago batek lagundurik.

Mugikortasunari buruzko lantegia.

Irailak 19, asteartea

Informazioa eta Heziketa

Bisita gidatuak Iruñean barna

Bisita gidatua Iruñeko Katedralera, Klaustrora eta Museora.

Bide-heziketa

Bide-Heziketa eskoletako haurrendako, udaltzainen eskutik eta T`Ombligo Teatrok giroturik.

Autobusaren magia. Iruñerriko Mankomunitatea

Ibilbide didaktikoa hiri-autobusean, mago batek lagundurik.

Mugikortasunari buruzko lantegia.

Irailak 20, asteazkena

Jardunaldia: ibilgailu ekologikoak

Bisita gidatuak Iruñean barna

Bisita gidatua, Ziudadela eta harresietara.

Ibilgailu ekologikoei buruzko erakusketa eta argibide-gunea

Erakusketa eta argibideak, ibilgailu hibridoei, bioerrekinei eta gidatze eraginkorrari buruz.

Bide-heziketa

Bide-Heziketa eskoletako haurrendako, udaltzainen eskutik eta T`Ombligo Teatrok giroturik.

Autobusaren magia. Iruñerriko Mankomunitatea

Ibilbide didaktikoa hiri-autobusean, mago batek lagundurik.

Mugikortasunari buruzko lantegia.

Irailak 21, osteguna

Bizikletari buruzko jardunaldia

Bisita gidatuak Iruñean barna

Bisita gidatua San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museora eta Runa parkera.

Bide-heziketa

Bide-Heziketa eskoletako haurrendako, udaltzainen eskutik eta T`Ombligo Teatrok giroturik.

Antzinako bizikleten erakusketa

Bizikletak mantentzeko eta ziklismoko segurtasunari buruzko lantegia

Irailak 22, ostirala

Hirian, autoa gabe Europako Eguna

Lehiaketa: Mugikortasunaren detektibea

Sarien zozketa, jendaurrean.

Maese Villarejoren txotxongiloak: Gorgoritoren abenturak

La Pamplonesa Musika Bandaren kontzertua

Garraio publikoari buruzko triptikoen banaketa, Iruñeko erdialdeko autobus-geltokietan, egun osoan zehar.

Irailak 16 (larunbata) - Irailak 21 (osteguna)

Mugikortasunaren detektibea izeneko lehiaketaren galderen argitalpena.

Irailak 16 (larunbata) - Irailak 22 (ostirala)

Klima aldaketari buruzko erakusketa

Modu eraginkorrean gidatzea

Modu eraginkorrean gidatzeari buruzko argibideen banaketa, gasolindegietan.

Azterlana eta ISF_RED izeneko informatika-tresna (2006. urtea)

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako irakasleen berrikuntza teknikoa xede duen prestakuntza-lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten, 2005. urteko urrian.

Hitzarmen horren karietara, Miguel Angel Hernández CIFPSER-CENIFER (Energia Berriztagarrien Ikastegi Bateratua) zentroko irakaslea asteko egun batean aritu da lanean, Energia Agentzian, 2005eko urritik 2006ko ekainera bitarte, eguzki-energiaren esparruan.

Lankidetza horren ondorioz, Udaleko eguzki-instalazio fotovoltaikoei (UEIF) buruzko azterlana egin zen, besteak beste. Hartara, ISF_RED izeneko informatika-tresna bat eratu zen, halakoak ezen posible egiten baitzuen eguzki-instalazio fotovoltaikoen (EIF) geroko ekoizpena kalkulatzea, ordukako datu klimatikoetatik abiatuta. Iruñean erregistratu ziren metereologia-datuen eta Udaleko eguzki-instalazio fotovoltaikoen ekoizpenaren bitartez balioetsi zen informatika-tresna hori.

Behin informatika-tresna balioetsita, ordurarteko ekoizpenak aztertuz emaitzak eta egindako aurreikuspenak alderatu zituzten, beste kalkulu-metodoak aplikaturik.

Horrela, bada, ordurarte zenbatetsitako ekoizpenaren eta ekoizpen errealaren artean desbideraketak zeudela egiaztatu zen, hala erabilitako erradiazio-ereduengatik nola instalazioa osatzen duten elementu ezberdinen (panelak, alderantzikagailuak...) errendimentuarengatik.

Hori dela-eta, inbertsioa berreskuratzeko aldiak orain arte uste izandakoak baino luzeagoak dira.

Azterlanaren emaitzak ISF_RED aplikazio informatikoa jasotzen duen CD batekin batera Iruñeko Udalak argitaratutako eskuliburu batean bilduta daude. Hona eskuliburuak, haren 90 orritan eskuratu nahi izan duen helburua: sareari loturiko Eguzki Instalazio Fotovoltaikoen gaineko hainbat xehetasun erakustea eta ISF_RED azterketa dinamikorako tresnaren eskuliburua izatea.

Azterlana eta haren argitalpena prestakuntza-jardunaldi batean aurkeztu zituzten, non sektoreko 40 profesional baino gehiago bildu baitziren.

Energia-teknologiak, merkataritza guneetan izenburuko kanpaina (2005. urtea)

kanpaina hori 2005. urtean gauzatu zen, Iruñeko enpresa ertain eta txikietan energia-aurrezkia eta -eraginkortasuna ahalbidetzen dituzten teknologiak zabaltze aldera.

Kanpaina -Iruñeko enpresa ertain eta txikietako merkatariei zein langileei, diseinatzileei, ingeniariei eta lokalak egiten dituzten gainerako proiektugileei zuzendua- ondoko ekintzek osatu dute: Informazio-CD eta -gida bat ekoiztu eta ematea, prestakuntza-hitzaldiak eskaintzea eta aholkularitza ematea, zeini berea, Energia Agentziaren lokaletan.

Modu eraginkorrean gidatzeeri buruzko kanpaina (2004. urtea)

Garraioa da Nafarroan energia gehien kontsumitzen duen sektoreetako bat, guztizko kontsumoaren % 30a hain zuzen. Halaber, petrolioaren % 60 baino gehiago sektore horretan kontsumitzen da, eta CO2ren isurketen % 30 eragiten du.

Horregatik, bada, duela hainbat urtetik hona Energia Agentziak jarduera batzuk antolatzen ditu, sektore horretan eragimen eta aurrezki handiagoak sustatze aldera. Jarduera horien artean, Agentziak kanpaina bat sustatu zuen, 2004. urtean, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuarekin (IDAE) batera, turismo-ibilgailuak eragimenez gidatzeko teknikak txertatze aldera.

Teknika horiek zuzenean aplikatu daitezke erabileran, eta erregaietan lortutako aurrezkiek (% 15, batez beste, EBko herrialdeetan egindako probetan) ingurumenerako isurketa kutsakorrak murriztea lortu dute, bai eta segurtasun handiagoz gidatzea ere.

Eragimen handiagoz gidatzearen gaineko sentsibilizazioa lortzeko, zuzenean jarri ginen harremanetan intereseko taldeekin: autoeskolak, taxilarien edo garraiolarien elkarteak... Halaber, behin kanpainaren garrantzia eta bere helburuak azaldutakoan, IDAEk egindako foileto bat eman genien (guztira, 7.000 triptikoa baino gehiago), non Agentziaren helbidea, telefonoa eta e-posta agertzen baitziren, erreferentzia bat izateko, eta Udaleko Energia Agentziak doan eskaintzen duen aholkularitza zerbitzuak argibide eta agiri gehiago eman ziezazkien.

Halaber, eta mugikortasunaren astearekin bat eginez (irailean), IDAEko teknikari batek hitzaldi bat eman zuen gai honi buruz, hiritarrei, ibilgailuaren erabiltzaileak diren aldetik, zuzendua. Triptikoak ere banatu zizkien.

Bestalde, urte osoan zehar, prentsako artikulu ugari kaleratu eta komunikabideetan askotan parte hartu zuten.

Ohar zaitez...eta ekin: hilabete bat, aholku bat (2004. urtea)

2004ko apiriletik abendura bitarte, sentsibilizazio kanpaina bat egin zen Udaleko langileen artean, haien lanpostuetan zenbat energia kontsumitzen duten jakinarazi eta, hainbat aztura eginerraz aplikatuta, kontsumo hori murrizte aldera.

Kanpaina ondokoan zetzan: hilabetero “pantailazo” bat bidali zitzaien Udaleko langileei, Intraneten bitartez, Udalak dituen kontsumo-atal ezberdinei buruz, hala nola papera, gailu ofimatikoak, argiak, ura, garraioa eta abar. Horrela, langileek, hiru egunez, ordenagailua piztearekin batera, "ohar zaitez" testupean kontsumoen eta horien eraginen berri izaten zuten, eta "ekin" testuaren pean, energia aurrezteko aholkuak irakurtzen ahal zituzten.

Modu horretan, langileek erantzukizuna haien gainean hartzea lortu nahi dugu, eta, hortaz, lanaldiko espazioa zaindu eta zeinek bere esparruan aplikatzen ahal dituen ohitura eginerrazak har ditzan, guztira energia gutxiago kontsumitzeko, eta, horren ondorioz, hobekuntzak lortze aldera, hala ingurumenean nola ekonomian.

Udaleko langileek begi onez hartu dute ekimen hau, eta beste hainbat erakundek, Kalagorriko Udala eta Nafarroako Volkswagen kasu, kopiatu egin dute, behin prentsan horren berri izan eta gero.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI