1. Hasi
  2. Hiria
  3. Osasuna
  4. Higienea eta desinfekzioa

Higienea eta desinfekzioa

Desinfektatu, desinsektatu, arratoiak hil eta usainak kentzeko lanak egiten ditu Desinfekzio-parkeak, hala lokaletan nola eremu publikoan, herritarrek eskaturik, udal-ordenantzek agindutakoa betetzeko edo ofizioz arituta. Lehenengo eta behin, desinfekzio-parkeak etxebizitzetan, ikastetxeetan, eremu publikoan, hileta-autoetan, partikularren etxabeetan, merkatuetan, komun publikoetan eta abarretan jarduten du.

Zerbitzu honen baitan xiringak biltzeko unitatea dago, halako objektuak eremu publikotik erretiratzeaz arduratzen dena.

Zerbitzu horien kostuaz bezainbatean, aipatzekoa da arratoiak hiltzeko zerbitzua doan dela. Gainerakoetan, herritarrek eskatuak badira, dagozkien udal-tasak ordaindu behar dira.

Urtean zehar bi kanpaina egiten dira arratoiak hiltzeko, udaberrian eta udazkenean, eta horiek bereziki egiten dira kaleetako estolderia-erregistroetan eta ibaiertzeetan. Halaber, urte osoan zehar, eremu publikoan, sotoetan, etxabeetan, etxebizitzetan edo baratzetan jarduteko egiten dizkioten eskaera guztiak asetuko ditu, bai eta beharrezko ikuskapenak egin ere.

Helbidea eta harremanetarako datuak

Aralar k., 1, beheko solairua - 31002 Iruña

Telefonoak: 948-224567 / 948-271020 (xiringak jasotzeko unitatea)

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera (07:00 - 14:00).

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI