1. Hasi
  2. Hiria
  3. Osasuna
  4. Osasunari buruzko argibide-gunea
  5. Zorri-kutsatzea

Zorri-kutsatzea

Ikasturtea hastearekin batera, bada zorri-infestazioa izateko arriskua, haur asko elkarrekin egoten direlako.

¿Nola jojatu behar dugu?

Zorriek ez dute ez jauzi ez hegan egiten, ileari atxiki egiten zaizkio. Haur-jolas eta -jardueretan haurrek buruak elkarren ondoan jartzea da zorriak kutsatzeko biderik ohikoena.

Izan ere, zorriek haurren buruetan bizi behar dute, elikatuko badira, eta ezin dira beste edozein tokitan bi egunez bizi.

Bartzak errazago atzeman daitezke zorriak baino. Bartzak zorriek jarritako arrautzak dira, eta ileen erroetatik hurbil eta haiei itsatsita egoten dira.

Zorriak astebete egoten dira bartzatik atera gabe; gero, hilabete inguru bizi dira eta egunero jartzen dituzte arrautzak.

¿Zer egin behar dugu, zorriak akatzeko?

Zorri helduak hainbat orduz egon daitezke urpean; hortaz, ilea garbitze hutsarekin ezin ditugu hil; zorrien kontrako txanpu edo lozio bat erabili behar da, eta ile-kalparrean dauden bartzak eskuz kendu. Komeni da produktua handik astebetera berriz ere aplikatzea, eta familiako kide guztien buruetan arretaz begiratzea, batez ere lokiaren aldean eta belarrien atzean. Ez da beharrezkoa haurrei ilea moztea, ezta prebentziozko produkturik erabiltzea ere".

Argibide zehatzagorik nahi izanez gero, Epidemiologia zerbitzura deitu.

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI