1. Hasi
  2. Hiria
  3. Herritarren Partaidetza eta Teknologia Berriak
  4. Asoziazionismoa
  5. Elkarteak eratzeko pausoak

Elkarteak eratzeko pausoak

Elkarteak nola eratu

Eraketa-akta eta estatutuak egitea

Argibideak: Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko Elkarteen Bulegoan, non honako dokumentazio hau eskainiko baita:

  • Aktaren eta estatutuen eredua.
  • Eskabide orokorra eta ordainketa-gutuna.
  • Beharrezkoa den gainerako dokumentazioa adierazten duen inprimakia.

Erletokieta k. 2, 31007 - Iruña

Telefonoa: 848-426645

Posta elektronikoa:

msvillalba.bazan@cfnavarra.esvictoria.beltra.asensio@cfnavarra.esmosanzma@cfnavarra.es

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era

Dokumentazio hori Iruñeko Udaleko Elkarteen Etxean (San Gregorio k., 28) ere eskuratu daiteke.

Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan izena ematea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Elkartea eratzeko aktaren bi ale, elkartea eratu duten bazkideek azken orrialdean sinatuta.
  • Zuzendaritza-batzordearen osaera.
  • Elkartearen sustatzaileen nortasun-agiria.
  • Eskabidea
  • Ordainketa-gutuna (elkartea Nafarroakoa edo Espainia osokoa den).

IFZren eskaera

IFZ eman dieten dokumentazioaren kopia bat Nafarroako Zerga Ogasunean aurkeztea (Karlos III.aren etorbidea, 4).

Akta-liburua gaitzea

Akta-liburua -liburu bat zein orri zenbakituak izan daitezke- Nafarroako Gobernuko Erregistroan gaitzen da, Erregistroaren egoitzan. Egungo tasa 3 euro da.

Elkarteen Udal Erregistroan izena ematea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Estatutuen fotokopia.
  • Elkarte probintzial eta nazionalean izena eman duela egiaztatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Gobernuak emandakoa.
  • IFZren fotokopia.
  • Eraketa-aktaren fotokopia.
  • Gastuen eta sarreren aurrekontua.
  • Bazkide-kopurua.

Aldaketak urtero aurkeztu behar dituzte.

Dokumentazioa non aurkeztu

Erregistro orokorrean eta erregistro osagarrietan

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Udaleko erregistroak

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI