1. Hasi
  2. Hiria
  3. Galdera ohikoenak
  4. Herritarrendako Laguntza eta Herritarren Partaidetza

Herritarrendako Laguntza eta Herritarren Partaidetza

Herritarrendako laguntza

Zer ordutegi daukate udal-bulegoek?

Udal-alorren jendaurreko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Erregistro orokorrak luzatu egin du bere zerbitzua, eta zabalik egoten da larunbatetan eta baita bulegoak itxita dauden egun baliodunetan ere (Udaletxeko ate nagusira jo, 12:00etatik 14:30ak bitarte) .

Herritarrei laguntza emateko telefono-zerbitzua (010) astelehenetik ostiralera dago zabalik, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era (udako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00ak arte).

Udaltzaingoak laguntza emateko telefono-zerbitzua du, 24 ordukoa (092)..

Errolda eta agiriak

Zer egin behar dut nire etxe berrian erroldatzeko?

Honako agiriak aurkeztu behar dituzu, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Merkatuko k., 7-9) :

  • NAN, atzerritar txartela, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia (familia-liburua, adingabeen kasuetan).
  • Zein helbidetan erroldatu nahi eta etxebizitza horren okupazioa justifikatzen duen agiria edo fotokopia aurkeztu (etxebizitzaren jabe izanez gero, eskriturak; bestela, alokairu-kontratua, argiaren kontratua, telefonoarena, urarena, etab. Edo, beste norbaiten etxean biziz gero, jabearen edo helbidean erroldatutako pertsonaren baimena, pertsona horren nortasun agiriaren fotokopiarekin batera).
  • Adingabeen kasuan, adingabearen ordezkariek (gurasoak, tutoreak edo haren zaintza edo babesaren ardura duena) sinatutako baimena aurkeztu beharko dute, idatziz, eta nortasun agirien fotokopiak ere.

Nola lor dezaket errolda-ziurtagiri bat?

010 zenbakira deituz, edo Udalaren web orriaren bitartez (www.pamplona.es). Posta bidez bidaliko dizute, 24 ordutan, erroldan duzun helbidera.

Agiria berehala behar baduzu, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eska dezakezu (Merkatuko k., 7-9), NANa aurkeztuz.

Zein dira NAN eta pasaporteen bulegoko telefonoa eta helbidea?

NANa eta pasaportea egiteko bulegoa Bergamin kaleko 3an dago eta telefonoa 948-152677 da.

Erroldako datu bat aldatu nahi dut

Zure datu pertsonalak (izen-deiturak, jaiotze-data, NAN zenbakia, jaioterria, nazionalitatea eta titulazio akademikoa) aldatzeko, eska dezakezu Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Merkatuko k., 7-9).

Errolda eta hauteskundeak

Hauteskudeetan botoa emateko erroldan izena emana dudan jakin dezaket?

Hauteskunde garaian, botua emateko lekuei buruzko informazioa emanen dizugu, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Merkatuko k., 7-9)

Boluntariotza entitateetan

Boluntario aritu nahi dut. Zer egin behar dut?

Zer boluntario-lanetan aritu nahi eta nora jo behar duzun esanen dizugu.

Gazte boluntarioen lana Boluntarioendako Argibide Bulegoak kudeatzen du, Gaztediaren Etxean.

Gure entitateak interesa du nazioarteko kooperazioan. Non jaso dezakegu informazioa?

Garapenaren aldeko Lankidetzako Programak (Tutera k., 4-1. ezk) kudeatzen du Udalak garapenerako bidean diren herrialdeei esleitzen dien aurrekontua, eta bertan nazioarteko lankidetzari buruzko argibideak ematen dituzte.

Zer baliabide daude elkarteen eskura?

Elkarteen Etxean (San Gregorio k., 28), bilera-aretoa, ekipamendu informatikoak, kutxatilategiak eta bitarteko teknikoak (fotokopiagailua, koadernagailua, tolesteko makina...) erabil ditzakete; gainera, banan-banako aholkularitza eta neurrira egindako ikastaroak jasotzeko eta erakusketetarako panelak erabiltzeko aukera izanen dute.

Nola eratzen da elkarte bat?

Lehenik eta behin, eraketa-akta eta estatutuak egin behar dira. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko Elkarteen Bulegora (Erletokieta k., 2) jo behar da, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Bertan, ondoko agiriak emanen dizkizute:

  • Aktaren eta estatutuen eredua.
  • Eskabide orokorra eta ordainketa-gutuna.
  • Zer beste agiri aurkeztu behar den adierazten duen inprimakia

Agiriak Elkarteen Etxean ere eskatzen ahal dituzu (San Gregorio k., 28).

Bigarrenik, Elkarte-erregistroan izena eman beharko duzu, eta honako agiriak aurkeztu:

  • Elkartea eratzeko aktaren bi ale.
  • Elkartearen estatutuen bi ale.
  • Zuzendaritza-batzordea osatzen duten kideen zerrenda.
  • Elkartearen sustatzaileen nortasun-agiria.
  • Eskabidea
  • Ordainketa-gutuna (elkartea Nafarroakoa edo estatu mailakoa den kontuan hartuz).

Hirugarren urratsa Ogasun Departamentuan (Karlos III.aren etorb., 4) IFZ eskatzea izanen da. Bertan, aipatu agirien kopia bana aurkeztu beharko duzu.

Nola eman daiteke izena Udaleko Elkarteen Erregistroan?

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek, baldin eta legez eraturik badaude eta egoitza Iruñean badute, Udaleko edozein erregistrotan egin dezakete eskaria. Erregistroan izena ematea borondatezkoa da, baina derrigorrezkoa da, diru-laguntzen deialdietan parte hartu ahal izateko.

Eskatutako agiriak:

  • Elkartearen estatutuak.
  • Elkarteen erregistroan izen-ematearen zenbakia.
  • Zuzendaritza-karguak dituzten pertsonen izen-deiturak eta Zuzendaritza Batzordeko kide aukeratu zituzteneko bileraren ziurtagiria.
  • Elkartearen helbidea.
  • Urteko aurrekontua.
  • Bazkideen kopuruaren gaineko ziurtagiria.

Aldaketarik izanez gero, horiek Erregistroan jakinarazi beharko dira, hilabeteko epean. Betebehar horiek ez betetzeak elkartea erregistroan bajan ematea ekarriko du.

Estatistika-datuak

Iruñeko biztanleei buruzko datuak kontsultatu behar ditut

Soziologia Departamentuan (Descalzos k., 72, 3.a), hiriari, bertako barrutiei eta bestelako lurralde-banaketa txikiagoei buruzko estatistika-datuak jasotzen dituen agirien funtsa kontsultatzen ahalko duzu. Gainera, Udalaren web orria kontsultatzen ahalko duzu.

Dokumentazioa

Iruñeari buruzko liburuak edo argitalpenak kontsultatu edo erosi behar ditut.

Kultura Alorrean (Descalzos k., 72) Udalak argitaratutako liburu eta argitalpenei buruzko informazioa eta orientabideak emanen dizkizugu.

Udal-ordenantzak kontsultatu nahi ditut.

Alorretako bulegoetan eskatu edo Udalaren web orrian kontsultatu.

Izatezko bikoteak eta ezkontza zibilak

Izatezko bikotea osatzen dugu eta erregistroan izena eman nahi dugu.

Herritarrendako Laguntza Zerbitzura (Merkatuko k., 79) etorri beharko duzue, nortasun agiriekin, eta zinpeko aitorpena sinatu beharko duzue, ezkondu gabeko bikote egonkorren beste edozein erregistrotan izena eman ez duzuela adieraziz. Gutxienez bikotekideetako batek Iruñean erroldaturik egon eta bertan bizi behar du.

Ezkontza zibila egin nahi dugu.

Justizia Jauregiko Erregistro Zibilean (San Roke k., 4) espedientea eskatu behar duzue, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara. Espedientea Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan aurkeztu (Merkatuko k., 79) eta eguna eta ordua eskatu beharko duzue.

Deskargu-orrien aurkezpena

Non aurkez dezaket deskargu-orri bat?

Udalaren trafiko-isun batengatik alegazio bat edo deskargu-orri bat aurkeztu nahi baduzu, jakinarazpena edo salaketa jaso eta 15 egun balioduneko epean egin beharko duzu. Horretarako, instantzia orokorra edo deskargu-orriaren idazki-eredua (izapidea egiten duen unitatean bertan emanen dizute), edo beste edozein idazki, aurkeztu beharko duzu.

Alegazioa Hiritarren Babeseko Alorrean (Iratxe monasterioaren k., 2) edo Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Merkatuaren k., 7-9) aurkez dezakezu.

Auzotarren arteko harremanak

Nora jo dezaket auzo-komunitatearekin lotutako arazo bati buruzko informazioa jasotzeko?

Etxebizitzari buruzko Informazio Zerbitzura (Pio XII.a etorb., 33, esk. eskailera, solairuartea, A bulegoa). Doaneko zerbitzua da, Nafarroako Gobernuak diruz lagundutakoa. Hitzordua hartzeko telefonoa 902-117912 da, eta ordutegia, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:00etara.

Iradokizunak eta laguntza

Udalari bere eskumeneko gai bati buruz dudan iritzia helarazi nahi diot.

Jakinarazpen, kexu edo iradokizunen bat helarazi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 010 telefonora deituta edo posta elektronikoa erabiliz ((sugerencias@pamplona.es).

Gainera, Udalaren web orrian gure hiriarekin loturiko gaiei buruzko inkestetan parte hartzen ahalko duzu.

Udaletxea ikusteko bisita gidatuak

Ba al dago Udaletxea bisitatzeko aukerarik?

Protokolo Zerbitzuan taldeentzako bisita gidatuak antolatzen dituzte. Bisitek 45 minutu inguru irauten dute. Interesik izanez gero, deitu 948-420123 telefonora.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI