1. Hasi
  2. Hiria
  3. Galdera ohikoenak
  4. Toki Ogasuna

Toki Ogasuna

Zergak

Zer egin behar dut Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta edo baja hartzeko eta aldaketak egiteko?

Alta hartzeko, izapidetzea egiten duen unitateak emanen dizun inprimakia bete beharko duzu. Eskabidearekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:
  • Jardueraren titularraren eta izapidea egiten duenaren NAN edo IFZ (fotokopia). Eskaera egiten duena ez bada jardueraren titularra, NANekin batera, titularraren NANen fotokopia eta baimena ere aurkeztu beharko ditu.
  • Jarduera zein aretotan egiten den eta haren identifikazioa (hiri-kontribuzioaren ordainagiriarekin, esate baterako).

Baja hartzeko edo aldaketak egiteko, eskabide bat aurkeztu beharko duzu Katastroaren bulegoan (Merkatuko k., 11-2.). Jarduera profesionalak, merkataritzakoak edo industriakoak amaitutakoan, baja hartu behar da, nahi eta nahiez, zergen eta tasen ondorioetarako.

Alta edo baja hartzeko edo aldaketak egiteko eskaerak urte osoan zehar egin daitezke.

Noiz ordaindu behar da zirkulazio-zerga?

Apirileko lehendabiziko hamabostaldian (data kasuan-kasuko ordainagirian zehazten da).

Noiz ordaindu behar dira kontribuzioa eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga?

Maiatzaren 26an, lehendabiziko seihilekoa, eta azaroaren 15ean, bigarren seihilekoa.

Noiz ordaintzen da espaloietan barna igarotzeko (pasabideak) zerga, eremu publikoa okupatzeko zerga eta hiri- eta landa-lurren gaineko kontribuzioa?

Maiatzaren 26an, lehendabiziko seihilekoa, eta azaroaren 15ean, bigarren seihilekoa.

Noiz ordaindu behar dira zirkulazio-zerga, kontribuzioa eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga?

Aldizka kobratzen diren zerga gehienak helbideratu ditzakezu, zure kontu korrontean edo aurrezki libretan.

Ordainagiriak helbideraturik ez dituztenek, Udalaren web orrian (on line zerbitzuak eta izapideak) ordaintzen ahal dute, diru-bilketarako borondatezko epean, Udaleko Diruzaintzan (Merkatuko k., 7-9., 2., astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era), edo, bestela, ondoko banku-entitateetan:

  • BBVA: astelehenetik larunbatera, 8:30etik 10:00etara.
  • Banco de Vasconia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 10:30era.
  • BSC: astelehenetik larunbatera, goiz osoan zehar.
  • Euskadiko Kutxa: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 10:30era.
  • Nafarroako Kutxa: astelehenetik larunbatera, 8:30etik 10:00etara.
  • Rural Kutxa: astelehenetik ostiralera, egun osoan zehar.
  • La Caixa: astelehenetik ostiralera, egun osoan zehar.

Nola aldatu dezaket zerga-egoitza?

Eskaera urte osoan zehar egin daiteke, Udaleko edozein erregistrotan. Horretarako, izapidea egiten duen unitateak emanen dizun inprimakia bete, edo 010 telefono zenbakira deitu beharko duzu.

Eskaera egiten duena ez bada jardueraren titularra, NANekin batera, titularraren NANen fotokopia eta baimena ere aurkeztu beharko ditu. Posta bidez, faxez (948 420252) edo telefonoz ere eska daiteke aldaketa egiteko, izapideaz zein unitate arduratu eta hor bertan.

Eskaera egiten bada ordainagiri bat ordaintzeko borondatezko epea amaitu aurreko azken 10 egunetan, zerga-egoitzaren aldaketak ez du eraginik izanen, ordainagiri hori igortzeko. Bai, ordea, aurrerantzean igorriko direnentzat.

Eskatzen ahal da zergen, tasen eta prezio publikoen ordainketa geroratzea edo zatikatzea?

Edozein pertsonak -fisikoa nahiz juridikoa- eskatzen ahal du zergen, tasen eta prezio publikoen ordainketa geroratzea edo zatikatzea, zergadunaren NANen fotokopia aurkeztuz. Eskaera egiten duena ez bada jardueraren titularra, NANekin batera, titularraren NANen fotokopia eta baimena ere aurkeztu beharko ditu.

Honakoetan, ez da geroratzerik onartuko:

  • 150 euro baino gutxiagoko zorrak, salbu aparteko kasuak badira.
  • Ordainagiri edo patente bitartez ordainarazten diren zorrak.
  • Ordezkoek atxikipena dela medio ordaindu behar dituzten zorrak.
  • Urbanizazio-kuotak
  • Trafiko-isunak.
  • Zehapenak.
  • Lehenago ere ordaintzeko geroratu edo zatikatu diren zorrak.

1.500 eurotik gorako zorretarako, bermea aurkeztu beharko da.

Geroratu edo zatikatzeko eskaerak Udalari aurkeztuko zaizkio, ondoko epeetan bideratze aldera:

  • Zorrak ordaintzeko borondatezko aldian: borondatezko ordainketarako edo auto-likidazioa edo likidazio-aitorpena aurkezteko finkatutako epean.
  • Betearazteko bidean dauden zorrak: bahitu beharreko ondasunak besterentzeko erabakiaren aurreko edozein unetan.

Erabiltzen ahal dut Udalaren web orria, udal-ordainagiriak ordaintzeko?

Bai, baldin eta Iruñeko Udalak Udal Zerga edota Tasen ordainketa zein finantza-entitaterekin hitzarturik duen eta horietako baten bateko bezero bazara. Era berean, txartel bidez ere ordain dezakezu, Iruñeko Udalak onartzen dituen kreditu- edo kargu-txarteletako batekin eginez gero (Visa, Maestro eta Master Card). Sistema hau erabiliz gero, web gunetik bertatik inprimatzen ahalko duzu ordainketaren frogagiria.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI