1. Hasi
  2. Hiria
  3. Galdera ohikoenak
  4. Hezkuntza

Hezkuntza

Hezkuntza-sistema

Zein dira hezkuntza-sistemako etapak?

  • Haur Eskolak: 4 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrentzat. Haur Hezkuntzako lehen ziklo hau borondatezkoa da.
  • Eskolaurrea: 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrentzat. Haur Hezkuntzako bigarren ziklo hau borondatezkoa da.
  • Lehen Hezkuntza: 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Etapa hau derrigorrezkoa da.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua. Etapa hau derrigorrezkoa da.

Nola egiten da matrikula eskola publiko edo itaundu batean?

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen ditu araubidea, ikasleak onartzeko irizpideak eta izena aurretik emateko baldintzak. Onartua izateko eskaera-inprimakia edozein ikastetxetan eskatu eta lehen aukera gisara hautatutako ikastetxean aurkezten ahal duzu. Behin ikastetxea esleituta, matrikula egin behar da.

Nola egiten da matrikula eskola publiko batean?

Martxoan inprimakia jaso behar duzu, edozein haur-eskola publikotan. Eskabidea José Vila Marqués ikastetxe publikoan aurkeztu behar duzu, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 17:00etara.

Zer egin daiteke, behin DBH bukatuta?

DBH gainditu baduzu, ikasten jarraitzen ahal duzu, ondoko bi aukera hauetako bati helduta:

  • Batxillergoa ikasten ahal duzu, eta behin hori amaituta, goi-mailako lanbide heziketara jo dezakezu, edo, bestela, unibertsitate-ikasketak egin ditzakezu.
  • Erdi mailako lanbide-heziketara jo dezakezu, eta, behin ikasketa horiek amaituta, lanean has zaitezke, edo, bestela, sarrera-proba bat gainditu eta gero, goi-mailako lanbide heziketara jotzen ahal duzu.

Aukera duzu, baita ere, lanean hasteko, horretarako gutxieneko adina, legeekin bat, 16 urtekoa baita.

Ez dut gainditu DBH. Zer egin dezaket?

Nafarroako Gobernuak programa bat dauka, gurasoei zein ikasleei aholku emateko. Horren helburua DBH bukatuta titulurik lortu ez duten gazteek lan-mundura igarotzeko eskura dituzten ibilbideen berri ematea da. Kontsulta pertsonalei zuzenean erantzuten dizkiete, 08:30etik 14:30era. Telefonoz ere egin dezakezu kontsulta, 08:00etatik 14:30era.

Eskolako jazarpena

Nora jo dezaket aholku bila, semeak edo alabak eskolan jazarpenik pairatuz gero?

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak adituak ditu, eskolako jazarpenari buruzko argibideak, aholkuak eta laguntza emateko. Eskola Orientazioaren Zerbitzuak ( Santo Domingo kalea, zk. g.) du laguntza horren ardura. Hauek dira kontsultak eskatzeko zuzeneko telefonoak 900-481551 eta 848-426624.

Laguntzak eta bekak, erroldaturik dauden pertsonentzat

Laguntzarik eskuratzen ahal dut, seme-alaben jantoki-gastuetarako?

Ikastetxe publiko eta itaunduetan matrikulatutako ikasleek jantoki-gastuetarako bekak eskura ditzakete, familia ugarikoak badira. Laguntzak familia-unitatearen diru-sarreren arabera zehazten dira, eta ikasturtez ikasturte eskatu behar dira. Bekak eskuratzeko eskabidea semea edota alaba zein ikastetxetan matrikulaturik egon eta hor berean aurkeztu behar duzu.

Beste beka batzuk daude, zailtasun bereziak dituzten familietako ikasleentzat. Laguntzak ikasturtez ikasturte eskatzekoak dira, auzo-unitateetara joaz eta aurretik hitzordua eskatuta.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI