1. Hasi
  2. Hiria
  3. Galdera ohikoenak
  4. Gazteria

Gazteria

Non eskuratzen ahal dut informazioa, gazteekin zerikusia duten gaiei buruz?

Informazioa eta aholkularitza ematen ditugu, lanbide-orientazioari, oporrei, aisialdiari, osasunari, etxebizitzari, gizarte-zerbitzuei eta abarri buruz. Informaziogune bereziak ere baditugu, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eta urtero Gazteen Turismo Erakustaldia antolatzen dugu; horretan oporrak prestatzeko behar dituzun agiri, informazio eta jarduera guztiak aurkituko dituzu.

¿Nola erreserbatu dezaket areto bat Gaztediaren Etxean?

Etor zaitez Argibide Bulegora (Zangoza k., 30), eta, fitxa bete ondoren, areto bat erreserbatzen ahalko duzu, egun eta ordu jakin batean bakarrik erabiltzeko, edo urte osoan zehar erabiltzeko, egun eta ordu finko batean.

Gazte-talde bat gara, eta etxabe bat alokatu nahi dugu.

Hona bete beharreko gutxieneko baldintzak: ur-korrontea eta bainugela izatea, komunontziarekin eta konketarekin, bai eta aireztapena, argindarra eta suteen kontrako prebentzio neurriak ere (su-itzalgailuak, larrialdi-argiak eta horma, sabai eta zoruetako estaldurak). Gainera, etxabeak ezin izanen du sukalderik edo janaria prestatzeko gailurik izan.

Gaztediaren Etxea

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI