1. Hasi
  2. Hiria
  3. Kirolak
  4. Kirol-programak

Kirol-programak

Futbol zelaia

Haurren atala

Udalaren Kirol Eskolak

Udalaren Kirol Eskolek kirol-modalitate anitzeko oinarrizko teknikak irakasten dituzte. Ikastetxeetako eskola-orduetatik kanpoko ordutegian egiten dute lan. Programa honen helburua erraztasunak ematea da, Iruñeko 6tik 14 urtera arteko ikasleei, hautaturiko kirolak ikasteko eta haietan aritzeko. Urritik maiatzera bitarte izan ohi da, asteko hiru orduz, oporraldietan izan ezik.

Honako modalitateak eskaintzen dira: xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, beisbola eta sofbola, txirrindularitza, kirol egokituak, futbitoa, gimnastika erritmikoa, gimnastika artistikoa, patinajea, pilota, mahai-tenisa, water-poloa, errugbia, boleibola eta triatloia.

Igeriketako Eskola Kanpaina

Hona programaren helburua: ahal den ikasle gehienek igeriketako lau estiloetako oinarrizko ezagutza teknikoak ikastea, uretan arazorik gabe baliatu ahal izateko.

Jarduerak ikastetxeetako eskola ordutegian nahiz eskola ordutegitik kanpo egiten ahal dira, eta lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailako ikasleei dago zuzenduta.

Kanpaina urritik maiatzera bitarteko hilabeteetan egiten da.

Haurren eta gazteen atala

Arga Bizia

Programaren helburu nagusia Arga ibaiaren eta inguruen historia, landaredia eta fauna ezagutzea da, piragua garraiobide gisa erabiliz. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta apiriletik ekainera bitarte egiten da.

Udalen arteko Kirol Kanpaina

Kanpaina honetan lehiaketa-jarduerak eginen dira, batez ere aisiari begira, 8 eta 11 urte bitarteko haurren eta 18 eta 25 urte bitarteko gazteen aisialdia betetzeko. Areto-futboleko eta saskibaloiko ligak antolatuko dira.

Helduen atala

Mantentze gimnastika eta aerobika

Programa honek aukera ematen die 18 urtez gorakoei jarduera fisikoen eta kirolezko jardueren multzo bat egiteko, beren oinarrizko gaitasun fisikoak mantentzeko eta hobetzeko asmoz. Urritik maiatzera bitarte garatuko da, astean hiru egunez, ordubeteko saioetan.

Yoga eta Erlaxazioa

Programa honetan banakako muskulazio-lanak prestatzen dira, eta gero ikaslearen aurrerabideari buruzko jarraipena eta ebaluazioa egin behar dira. Urritik maiatzera bitarte eginen da, eta astean ordubeteko hiru saio izanen dira.

Patologia medikoak dituztenentzako jarduera fisikoa

Programa hau bihotz-hodietako gaitzak, nahaste metabolikoak eta hezur eta artikulazioetako arazoak dituzten herritarrei begira prestatuta dago, gaitz horien prebentzioa eta hobekuntza sustatzeko, jarduera fisikoa estalpeko barrutietan eta aire librean sistematikoki eginez. Jarduera urrian hasi eta maiatzean bukatuko da.

Helduentzako Igeriketa Kanpaina

Kanpaina hau 18 urtez gorako Iruñeko bizilagunei zuzenduta dago; helburua parte hartzen dutenek uretan ariketak egitea da, igeriketako oinarrizko teknikak menperatzen hasteko eta egoera fisikoa mantentzeko eta hobetzeko.

50 urtez gorakoei zuzenduta dago, eta haien oinarrizko gaitasun fisikoak mantentzea eta hobetzea du helburu. Urritik maiatzera bitarte garatuko da, astean bi edo hiru egunez, ordubeteko edo ordu eta erdiko saioetan.

Fitness

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI