1. Hasi
  2. Hiria
  3. Gazteria
  4. Gazteentzako programak.

Gazteentzako programak.

Gaztediaren Etxean proposatutako jarduera guztiez gain, Iruñeko Udalak haurrentzako eta gazteentzako hainbat programa ere eskaintzen ditu.

Udako kanpaldiak

.

6tik 16 urtera bitarteko haurrei zuzenduak daude, eta uztailean eta abuztuan egiten dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Kanpaldiek astebeteko iraupena dute. Hona kanpaldien helburuak: haurrek eta gazteek bestelako lekuak ezagutzea, naturarekin harremanetan sartzea, ohikoez bestelako jarduerak egitea eta, azkenik, adin bereko haurrekin elkarbizitzen ikastea.

Asteburuko jarduerak

.

Jarduera hauek 18tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduak daude, eta irailean eta urrian egiten dira. Hona hemen zer jarduera proposatzen diren: zintzur jaitsierak, espeleologia eta rafting, kayak eta hidrospeeda.

Mendi-diapositiben emanaldia

Hona hemen programa honen helburuak: batetik, beste herrialde batzuetako bizimoduak eta solasaldiak emateaz arduratuko diren nafar mendigoizaleen bizipenak ezagutzera ematea, eta bestetik, mendizale gazteak egokiro entrenatu eta prestatu beharraz ohartaraztea, mendiko arriskuei segurtasunez hel diezaieten. Hori lortzeko, hainbat diapositiba-emanaldi eskaintzen zaizkie gazteentzako jarduerak egiten dituzten hiriko elkarteei eta erakundeei.

‘Arga bizirik’

Programa honen helburu nagusia Arga ibaiaren eta inguruen historia, landaredia eta fauna ezagutzea da; hori lortzeko, garraiobide gisa piragua erabiltzen da. Apiril, maiatz eta ekaineko asteburuetan egiten da.

Musika modernoa jotzen duten talde berrientzako laguntza

Artsaia S.L. enpresarekin egindako lankidetza-hitzarmenaren bidez, Udalak programa hau abiarazia du; programaren helburua goraka ari diren Iruñeko musika taldeak sustatzea da, nagusiki entseatzeko lekurik ez izateak dakarren arazoa arintzen saiatuz.

Tarifaren prezioa murrizten da, entseatzeko lekuetan sarrera errazte aldera, eta horrez gain, espezializazio musikalari buruzko ikastaroak ere egiten dira eta, era berean, programan parte hartzen duten taldeen zuzeneko kontzertuak ekoiztu eta koordinatzen dira.

Programan parte hartzen duten taldeetako kideek 26 urte izan behar dute, batez beste; eta gehienez taldeko hiru kidek gainditu dezakete adin hori. Taldekide gehienek, gainera, Iruñeko auzokide izan behar dute.

Txangoak elur-erraketekin

Otsaileko eta martxoko igandeetan, hainbat ibilbide antolatzen dira nafar Pirinioetan barna; baina txango bereziak dira, elur-erraketak erabiltzen direlako; izan ere, erraketek elurretan ibiltzea errazten dute. Hona programak zer hartzen duen barne: Pirinioetarako joan-etorria, gidariak, erraketak eta makilak, eta istripu-aseguru bat.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI