1. Hasi
  2. Hiria
  3. Galdera ohikoenak
  4. Kirola

Kirola

Informazioa behar dut, Iruñeko kirol-jardunari buruz.

Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorrean (Zapateria k., 40, 2.) emanen dizugu Udaleko kirol instalazio eta jardueren, hiriko kirol agendaren eta kirol elkarte eta kluben berri. Horrez gain, haurrentzako kirol-eskolei buruzko foiletoak emanen dizkizugu.

Ba al da udal-igerilekuren bat?

Bai, Arantzadiko Kirolgunea. Hona informazio-ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Zein kiroldegitan dago udal-gimnasiorik?

Arrosadia (Taxoare k., zk.g.), Arantzadi (Arantzadiko ingurunea, zk.g.) eta Arrotxapea (Carriquiri k., zk.g.). Erabiltzeko interesik izanez gero, argibideak kiroldegietan eskatu.

Zein da Udaleko kirol-instalazioetara sartzeko araubidea?

Udalak kirol-instalazioak erabiltzeko deialdi bat egiten du, kirol-federazio, enpresa, ikastetxe, areto-futboleko talde federatu eta HKA ligako taldeei zuzendua, eta haiek antolatzen dituzte kirol-jarduerak udal-instalazioetan.

Arrosadia, Arrotxapea eta Mendillorrin muskulazio-aretoa erabiltzen ahal duzu; horretarako, pabiloian berean eta egun berean egin beharko duzu eskaera, bai eta dagokion tasa ordaindu ere. Gainera, Arantzadiko kirolgunean sarrerak egun baterako, hilabeterako edo denboraldi osorako eskatzen ahal dituzu.

Talde-kirolik egin nahi izanez gero, 24 ordu lehenago deitu beharko duzu Arrosadiako kiroldegira. Bertan, edozein kiroldegitan libre dauden orduen berri emanen dizute.

Non jokatzen ahal dut trinketean?

Arantzadiko eta Mendillorriko kiroldegietan. Bi instalazio horietako bulegoetan jasotzen dira erabiltzeko eskaerak. Trinketean Lopez pilotalekuan ere aritzen ahal duzu; instalazio irekia denez, libre dagoen guztietan erabil daiteke.

Ba al da jardueraren bat, haurrak kiroletan hasteko?

Udalak federazioei diru-laguntzak ematen dizkie, eta federazioek antolatzen dituzte haurrentzako kirol-jarduerak, Udalaren Kirol Eskolak programaren baitan. Informazioa Iruñeko ikastetxe guztietara bidaltzen da.

Ba al da minusbaliatuen artean kirolak sustatzeko jarduerarik?

Udalaren Kirol Eskolen programaren baitan, Udalak Nafarroako Kirol Egokituen Federazioarekin hitzarmen bat sinatzen du, eta horrela federazioak kirola sustatzen du, minusbaliatuen artean.

Adinekoa naiz, eta kirolen batean aritzea gustatuko litzaidake.

Udalak aukera ematen du gizarte- eta kultura-etxeetan yoga, erlaxazioa eta gimnasia arina egiteko. Argibideak prentsan argitaratzen dira, irailean, eta urte osoan zehar ere informazioa eska daiteke, Gesportera (jarduerak kudeatzen dituen enpresa) edo 010 telefonora deituz.

Udalak adinekoentzako beste kirol-progama bat ere badu: helduentzako mantentze-gimnasia. Hiriko hainbat gunetako ikastetxe eta kiroldegietan eskaintzen da. Programa irailean hasi eta maiatzean amaitzen da. Izen-emateak irailean egiten dira, jarduera non den eta zentro horietako bakoitzean. Argibide gehiago jasotzeko, deitu Aefisport enpresara, edo 010era.

Halaber, Udalak igeriketa-ikastaroak antolatzen ditu, hiruhilabetekoak, hastapen-, hobekuntza- eta mantentze-mailetan. Nafarroako Igeriketa Federazioak du ikastaro horiek antolatzeko ardura. Izena Gaztediaren Etxean eman behar da, irail, abendu eta martxoan. Argibide gehiago jaso nahi izanez gero, deitu 010era edo Federaziora.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI