1. Hasi
  2. Hiria
  3. Gazteria
  4. Gazteria lehiaketak.

Gazteria lehiaketak.

Jarduerak

Iruñeko Udalak eskaintzen duen programazioaren barnean, gazteen artean arte-jarduerak sustatzeko hainbat lehiaketa daude.

Gazteentzako literatur lehiaketa

.

Hezkuntza-unitateak deitutako lehiaketaren osagarri, 14tik 18ra urte bitarteko gazteei zuzendutako literatur lehiaketaren deia egiten da narrazio labur eta poesia modalitateetan; lanak gaztelaniaz eta euskaraz aurkezten ahal dira.

Komiki-lehiaketa

14tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzendua dago eta helburu du gazteen artean sormenezko jardueren aldeko jarrerak sustatzea.

Berriemaileen lehiaketa

.

Lehiaketa hau Gazte Berriemaileen Programaren baitan dago, Gaztediaren Etxeak sustatua, eta helburu du Iruñeko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (publikoetan nahiz pribatuetan) kokaturiko Gazte Informaziorako Guneaz arduratzea.

Programan sartzea eskatzen duen ikastetxe bakoitzak bi ikaslez osaturiko talde bat aukeratuko du eta, hain zuzen ere, bi haiek arduratuko dira ikastetxeko Informazio Gunea mantentzeaz, bai eta ikaskideen informazio-eskariaz asetzeaz ere.

Talde horiek aukeratzeko, hiriko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan matrikulaturiko ikasle guztiei irekita dagoen lehiaketa ezarri da. Ikastetxe bakoitzak programa zabaldu eta, aurkezten diren proiektu guztien artean, berriemaile lanaz arduratuko den taldea aukeratuko du.

Berriemaile lana egiteko aukeratu den taldea bere ikastetxeko Gazte Informaziorako Gunea eguneratzeaz arduratzen da; horretarako, hainbat gauzari buruzko argibidea eskaintzen du: lehiaketak, ikastaroak, bekak, laguntzak, jarduerak eta lana. Horrez gain, ikaskideek eskatutako informazioa ere eman behar dute, aurrez Gaztediaren Etxean galdetuta edo beste baliabide batzuk erabilita.

Urtero, berriemaile talderik onenari sari bat ematen zaio.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI