1. Hasi
  2. Hiria
  3. Galdera ohikoenak
  4. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak

Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak

Zuhaitzak et lorategiak

Nire kalean edo auzoan zuhaitzak landatzeko eskatu nahi dut.

Zuloren bat libre badago, edo lehenago zuhaitz bat bazegoen eta edozein arrazoi zela medio kendu bazuten, zuhaitzak berriro jartzeko eskatu, 010era edo Hiri Kontserbazioko Alorrera deituta.

Zuhaitzak landatzeko, halakorik inoiz izan ez duten hiriko kale edo aldeetan, idatziz eskatu behar duzu.

Kalean (edo parkean) zuhaitz bat erori da (edo hondaturik dago, edo gaixorik)

Jarri harremanetan gurekin, eta brigada berezi bat joango da eroritako zuhaitza erretiratzera edo egoera arriskutsuak sor ditzaketen adarrak moztera. Bestalde, kaleetako eta gune publikoetako zuhaitzen osasun-egoeraren mantentze-lanez ere arduratzen gara.

Hornigarri bat baldintza txarretan dago (halako) parkean.

Ur-hartuneren bat egoera txarrean dagoela erreparatuz gero, ez dabilela edo gaizki dabilela, edo ohartzen bazara pintadak edo kartelak daudela, edozein parke edo lorategitako hornigarrietan, edo beste edozein gertakari hautematen baduzu, hiriko parke eta lorategien kontserbazio-egoerari lotua dena, jarri harremanetan gurekin, eta kontuan hartuko dugu, kasuan-kasuko jarduketa gauzatze aldera.

Galtzadak eta espaloiak

Nola lortzen ahal dut agiria, nire kalearen izena edo zenbakia aldatu dela egiaztatzeko?

Idatziz eskatu behar duzu, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean (Armada etorbidea, 2, 5. sol.); egiaztagiri bat emanen dizugu, non finkaren helbidea eta zenbakia azalduko baitira, edo, hala gertatu bada, kasuan-kasuko kalearen izenaren aldaketa.

Zulo bat dago kalean.

Galtzada edo espaloietan zoru-harroketarik edo zulorik hautemanez gero, jarri harremanetan Hiri Kontserbazioko Alorrarekin (Armada etorbidea, 2, 9. sol.), edo bestela, 010era deitu.

Nire auzoko espaloiak ez daude egokiturik minusbaliatuentzat.

Idatziz eskatzen ahal duzu, Hiri Kontserbazioko Alorrean (Armada etorbidea, 2, 9. sol.), zintarriak gune batean edo gehiagotan behera egokitzeko, espaloi jakin batean, minusbaliatuen mugikortasuna errazte aldera.

Halako iturri publikoa ez dabil (edo ura galtzen du).

Iturri publiko bat gaizki badago, edo ez badabil, 010era edo Hiri Kontserbazioko Alorrera (Armada etorbidea, 2, 9. sol.) deitzea baino ez duzu, eta matxura guri jakinarazi.

Argiztapena

Nire kaleko argiak ez dira pizten (edo hondaturik daude) .

Ikusten baduzu farol bat edo gehiago ez direla pizten -edo ez direla egunez itzaltzen-, edo, bestela, beste edozein arazo hautematen baduzu, hiriko argietan, deitu Hiri Kontserbazioko Alorrera (Armada etorbidea, 2, 9. sol.) edo 010era.

Farolak garbitu edo margotzeko beharra dagoela jabetuz gero, idatziz eskatzen ahal duzu.

Farola gehiago instalatu behar dira.

Idatziz eskatu, farola berriak paratzeko, eskaera udal-erregistroetan edo Hiri Kontserbazioko Alorrean aurkeztuta

Hiri-hornigarriak

Banku bat hautsita dago.

Antzematen baduzu banku bat hautsita dagoela, deitu 010era edo Hiri Kontserbazioko Alorrera (Armada etorbidea, 2, 9. sol.), eta konponduko dugu.

Garbiketa

Pintada bat egin dute.

Deitu 010era edo Garbiketa Zerbitzura. Zerbitzu horrek ezabatuko ditu eraikin publikoetako, hiri-hornigarrietako eta gune publikoetako pintadak eta kartelak.

Nire kalea zikin dago.

Garbiketa-brigadek inguruabar jakin bat dela medio (ureztatzeko mahuka, zikinkeria, olio-orbanak, galtzadan, istripu baten hondarrak, altzariak eta trasteak eremu publikoan utziak eta abar) eremu publikoan aparteko eran jardun behar dutela uste baduzu, jo ezazu 010era edo Hiri Kontserbazioko Alorrera (Armada etorbidea, 2, 9. sol.).

Paperontzi bat (edo edukiontzi bat) gaizki dago (edo beteta)

Paperontzi bat hautsita badago 010era deitu. Zabor-edukiontzi bat zikin edo mukuru badago, Mankomunitatera deitu. Halakoen kokagunea aldatzeko edo gehiago paratzeko ere eska dezakezu.

Dorre-garabi bat jarri behar dut.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI