1. Hasi
  2. Udala
  3. Udalaren gobernua
  4. Udalaren alorrak
  5. Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra

Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra

Herritarrei babesa ematen die eskubideak zein askatasunak balia ditzaten, eta herritarren segurtasuna bermatzen du elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, izan daitezkeen larrialdiei aurrea hartu eta horien ondorioak ahal den arinenak izatea du helburu.

Herritarren Segurtasuna.

  • -Lankidetza Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrarekin, Iruñeko Herritarren Segurtasunari buruzko azterlana egiteko. Bertan, toki seguruak eta seguru ez direnak aztertu eta bigarrenak hobetzeko neurriak proposatuko dira auzoko autosegurtasunaren printzipioari helduta, orain arteko poliziaren presentzia handiagoari eta kamera espioien ugaltzeari eutsi beharrean.
  • -Trafikoaren diziplina kudeatzea.
  • -Ikuskizun publikoen eta aisia-jardueren diziplina kudeatzea.
  • -Gizabidez jokatzeko Ordenantzaren eta beste ordenantza batzuen diziplina kudeatzea.
  • -Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko eremuak.
  • -Ordenantzak eta bandoak betearaztea.
  • -Lizentziak egiaztatzea.
  • -Ikuskapenak eta gainerako alorren aldeko laguntza.
  • -Eremu publikoaren erabileraren kudeaketa, karpena eta aldi baterako instalazioena barne, bai eta horien funtzionamendurako baimena ere.
  • -Zirkulazioaren erregulazioa eta kontrola.
  • -Bide-segurtasunarekin zerikusia duten zereginak.
  • -Ospakizunen eta bilkuren kontrola.
  • -Ibilgailuak erretiratzeko garabi-zerbitzuaren kudeaketa.
  • -Atestatuak egin eta sorospenak ematea istripuetan.
  • -Polizia judizialaren eginkizunak.
  • -Babes zibilari dagozkion zereginak.
  • -Anbulantzien eta suhiltzaileen zerbitzuendako laguntza.
  • -Delinkuentziaren prebentzioa.
  • -Salaketak bideratzea.
  • -Objektu galduen bulegoko ardurak.
  • -Gizarte-babesa gauzatzea, poliziaren esparruan.
  • -Udal-agintarien babesa.
  • -Udal-eraikinen babesa.
  • -Zaintalde iraunkorra.
  • -Ferien, azoken eta antzekoen kontrola.
  • -Hiriko segurtasun-planak planifikatu eta gauzatzea.
  • -Aurrekoen antzeko beste edozein eskumen, herritarren segurtasunarekin eta babes zibilarekin zerikusirik izanez gero.

Bitartekaritza.

  • -Bitartekaritza-bulego bat sortzea, era ez traumatiko batean konpontzen laguntzeko partikularren arteko arazoak zein Administrazioarekikoak.
  • - Kultura berri bat sortzea polizia-jardunean, zigorrari baino gehiago prebentzioari begiratzen diona.

Mugikortasuna.

  • -Espazio publikoaren erabilera antolatu eta arautzea, ibilgailuen zein oinezkoen mugikortasuna bermatze aldera.
  • -Xedapenak eta arauak egitea, ibilgailuen zirkulazioa, trafiko-seinaleak, aparkatzeko tokiak eta bidaiarien zein salgaien garraioa arautzeko, Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorrarekin koordinatuta.
  • -Semaforoen erregulazioa kudeatzea.
  • -Zirkulazioa antolatzeko jarduketak zuzendu eta arautzea.
  • -Hiriko seinaleak.
  • -Aparkatzeko baimen bereziak ematea mugikortasun urriko pertsonei, bai eta beste edozein baimen ere, baldin eta mugikortasunarekin zerikusirik badu eta hari buruzko eskumena beste inongo organori ez bazaio egotzi.

Antolaketa-egitura

Zinegotzi ordezkaria: Itziar Gómez

Zuzendaria: Xabier Ibáñez Sagardoi

Idazkari teknikoa: Eva Echarri

Helbidea eta harremanetarako datuak

Iratxeko monasterioaren k. 2, behea - 31011 Iruña.

Telefonoa: 948-420601

Faxa: 948-420666

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI