1. Hasi
  2. Hiria
  3. Kirolak
  4. Aquavox San Agustín zentroa

Aquavox San Agustín zentroa

Zer da?

Kirol-, aisia- eta osasun-instalazio berria da, 4.000 m²-koa, hiriaren erdialdean kokatua..

Zer eskaintzen du?

Aisia- eta kirol-azpiegiturak, zehatz-mehatz, bost igerileku (igerian ikastekoa, igerian egitekoa, jostetakoa, ur hotzekoa eta spa), bi muskulazio-gela eta esparru termala (sauna, bainu turkiarra, izotz-iturria...).

Aurrekoaz gain, San Agustín Aquavox zentroak ur-, muskulazio- eta areto-jarduerak eskaintzen ditu edozein adinetako personendako, hala nola igeriketa, acuaerobica, uretako stepa, fitnessa, Pilates, yoga eta tai ji.

Jarduerak::

  • Haurrendako. Aquavox San Agustín zentroak igerian hasteko eta hobetzeko ikastaroak eskaintzen ditu. Horrez gain, aukera ematen die ikastetxeei beren ikasleek bertan igeri egin dezaten; bestalde, igeriketa-eskola bat abiatuko du, eta josteta-igeriketako eskaintzak ere eginen ditu. Gazteek eskaintza propioa izanen dute: acuaerobica, uretako stepa eta areto- zein igerileku-jardueretako programa konbinatuak.
  • Helduendako. Igerian hasteko eta hobetzeko ikastaroak eta beste eskaintza espezializatuago batzuk: acuagyma, igeriketa terapeutikoa eta jaio berriendako igeriketa.
  • 65 urtetik gorakoendako. Igeriketa zuzendua, uretako gimnastika eta igeriketa terapeutikoa.
  • Aretoko jarduerak. Gazteek ondokoetan aritzeko aukera izanen dute: aerobica, aerobic konbinatua, GAP (gluteoak, abdominalak eta hankak), stepa, Body Pumpa, Cardio Boxa o aeroboxa, funkya, hip hopa, spinninga eta mantentze fisikoa. Helduendako, ondoko eskaintza dago: tonifikazioa, mantentze fisikoa, erritmo latindarrak, areto-dantzak, Pilates, stretchinga, yoga eta tai jia. 14 urtetik beherakoek ondoko areto-jarduerak egiten ahalko dituzte: haur-aerobica, dantza eta kirol aurreko jolasak. Eta zaharrek, ondokoak: yoga, Pilates, stretchinga, tai jia eta gimnasia arinak.
  • Muskulazio-jarduerak. Gazte, heldu et zaharrei zuzenduak. Jarduerak: fitness tonifikazioa, muskulazioa, estetika, sport plusa, errehabilitazioa eta osasuna.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 22:00

Larunbatetan: 8:00 – 21:00

Igande eta jaiegunetan: 9:00 – 14:00

Abenduak 24 eta 31 eta urtarrilak 5: 8:00 – 14:00

Aquavox San Agustín itxita egonen da ondoko egunetan: Sanferminetan (uztailak 6 – 14), abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an eta uztailaren 15etik 31ra (itxiera teknikoa).

Telefonoa: 948 22 32 13

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Argazki-galeria

Argibide gehiago, hemen:

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI