1. Hasi
  2. Hiria
  3. Merkataritza
  4. Milagrosa Hiri Ekimena
  5. Milagrosa Hiri Ekimenaren helburuak

Milagrosa Hiri Ekimenaren helburuak

Milagrosa auzoa biziberritzeko proiektua Iruñeko Udalak gidatua da, eta FEDER-Eskualde Garapeneko Europako funtsekin . batera finantzatua

Proiektuaren helburuak

  • Esparru publikoen kalitatea eta irisgarritasuna hobetzea.
  • Erraztea hala Milagrosan jardunean ari diren merkataritza-jardueren eta zerbitzuen hobekuntza eta susperraldia nola bertan jarduera berriak ezartzea.
  • Auzoko bizilagunak egoki gizarterarik bizi daitezen sustatzea eta gizarte-baldintza egokiak bultzatzea familien eta banakoen bizitzetan.

Jarduketa-plana

Iruñeko Udaleko Merkataritza, Turismo eta Berdintasun Alorrak gidatzen ditu bigarren helburua lortzea xede duten jarduketak, hau da, hala merkataritza-jardueren hobekuntza eta susperraldia nola bertan jarduera berriak ezartzekoa. Horretarako, Jarduketa-plan bat dago.

Planaren helburuak:

  • Gaitasun maila hobetzeko jardutea epe laburrera edo ertainera eremu honetan ezarri nahi diren enpresa txikien eta sustatzaile txikien kasuan.
  • Negozioen oraingo konfigurazioan aldaketak egitea dagoen eskaintza osatze eta funtzionamendua zein presentzia fisikoa hobetze aldera.
  • Egitura bat sortzea enpresaburu txikiak elkarteetan edo erakundeetan antola daitezen.

Helburu horiek lortze aldera, ondoko ekintzak proposatzen dira, besteak beste:

  • Milagrosa auzorako Negozio ideia-lehiaketa
  • Merkataritzari zuzendutako prestakuntza-jarduerak ondoko arloetan: Merkataritza-irudia, Berrikuntza, Enpresa-kudeaketa, Finantziazioa, IKT, etab.
  • Informazioa emateko hitzaldiak laguntzei eta diru-laguntzei buruz
  • Aholkularitza eta bideragarritasun-planak egitea.
  • Merkataritza-diagnostikoak: irudia IKT gehitzea
  • Finantziazioak eta diru-laguntzak

Argibide gehiago jasotzeko Milagrosa Hiri Ekimenari buruz, jo ezazu Enpresak Sustatzeko Iruñeko Udaleko Zerbitzura (tel.: 948 382 560).

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI