1. Hasi
  2. Hiria
  3. Merkataritza
  4. Merkataritza, Iruñean

Merkataritza, Iruñean

jendea erosketak egiten, Karlos III.aren etorbidean

Iruñeak merkataritzarako erakarpen handia du, batez ere hirigunean: Alde Zaharra eta Zabalguneak. Iturrama, Donibane eta Arrotxapeak bigarren mailako merkataritza-ardatzak dira, eta gainontzeko auzoetan, aldiz, ez dago azpiegitura komertzial argirik. Gainera, auzoen arteko merkataritza-mugikortasuna urria da: Norbere auzoan erosteko joera handia da.

Edonola ere, Iruñeak, merkataritzari dagokionez, kalitatea eskaintzen du. Hirian bizi direnen, Nafarroa osotik datozenen eta turisten eskariei erantzutea du helburu.

Iruñeko merkataritza-eskaria,

sektorez sektore:

Iruñeko biztanleek elikagaien, drogeriako produktuen eta arropa eta oinetakoen erosketen % 90etik gora Iruñean bertan egiten dituzte.

Etxetresna elektrikoen eta irudi eta soinuko produktuen sektoreetan zein aisialdiarenean, erosketen % 18 eta % 10, hurrenez hurren, beste herri batzuetan egiten dituzte.

Auzoka:

Iruñean egiten diren erosketak ez dira auzo jakin batzuetan bakarrik egiten, baizik eta hiri osoan barna. Auzoan bertan egiten diren erosketak oso garrantzitsuak dira, sektore guztietan.

Iruñeko erosleak, oro har, arropa eta oinetakoak erosteko bakarrik joaten dira beren auzoetatik hiriko beste auzoren batera (% 63).

Behin, eroste aldera, hiriaren barnean mugituta, Alde Zaharrera jotzen dute iruindar gehienek ekipamenduak erostera. Zehazki, auzo horretan egiten dituzte arropen eta oinetakoen erosketen % 44, aisialdirakoen % 27 eta etxetresna elektrikoen, eta irudi eta abarreko produktuen %17.

Iruñeko merkataritza-eskaintza

Iruñeak 2.726 saltoki ditu, eta 339.587 m2ko azalera komertziala. Bertako merkataritza-dentsitatea Nafarroako batez bestekoaren gainetik dago, hala saltoki kopuruari nola azalerari dagokienez.

Auzoka, Zabalgunea (% 26,7) eta Alde Zaharra (% 18) dira saltoki gehien biltzen dituzten guneak. Atzetik, Iturrama, Donibane eta Arrotxapea eta Txantrea auzoak datoz.

Pertsonendako produktuen erosketei dagokienez, are handiagoa da Alde Zaharraren eta Zabalgunearen nagusigoa; izan ere, hiriko saltokien % 67 bertan dago.

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI