1. Hasi
  2. Udala
  3. Udalaren gobernua
  4. Udalaren alorrak
  5. Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa

Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorra

Alorreko helburuak

Hiria lurraldean sortzea, hiri-antolamendua planifikatuz eta kudeatuz, xede hartuta naturaguneen eta ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunen babesa, hiri-ingurunearen kalitatearen hobekuntza, eta ekonomia jasangarria eta gizarte-kohesioaren sustapena. Laguntzea herritarrek orok etxebizitza duin eta egokiak eduki ditzaten bermatzen. Udalaren alor guztietako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta egitea, ahal den eraginkortasunik handiena lortzeko funtsa publikoak erabiltzean. Hiriko ondarea eta azpiegiturak kontserbatu eta mantentzea, herritarrek ondasun publikoak baliatu ahal ditzaten.

Hirigintza, Etxebizitza eta Birgaitzea:

Hirigintza:

  • -Plangintza eta kudeaketa zerbitzua.
  • -Planeamendua eta hiri-antolamendua.
  • -Planeamenduaren garapena eta kudeaketa.
  • -Hirigintza-diziplinako zerbitzua.
  • -Hirigintzako lizentziak.
  • -Jarduera-lizentziak.
  • -Irekitzeko lizentziak.
  • -Eremu publikoa obrak direla-eta okupatzeko lizentziak.
  • -Aurri-egoerak eta eraikuntzako patologiak.
  • -Betearazpen-aginduak eta ordezko betetzeak, berezko dituen eskumenei dagozkien gaietan.
  • -Legezkotasunaren kontrola, aurreko gaietan.
  • -Alor honi lehen egotzitako eginkizunen segimendua eta gainbegiratua, baldin eta Udalaren erakunde autonomoen eta enpresen bidez kudeatzen badira.

Etxebizitza eta Birgaitzea:

  • -Etxebizitza Bulegoa sortzea eta gizarte-alokairuko etxebizitza-politika sustatzea.
  • -Bitartekaritza ahalbidetzea etxegabetze-kasuetan.
  • -Udalarenak diren etxebizitzen kudeaketa, herritarren zerbitzura jarrita.
  • -Udal-etxebizitzen birgaitze-, mantentze- eta kontserbazio-lanak.
  • -Jarduketa guztien koordinazioa, etxebizitza- zein birgaitze-esparruetan.
  • -Udal-ondasunak besterentzea eta behar diren desjabetzeak egitea igogailuak jartzeko bizitegi-eraikinetan.
  • -Hutsik dauden etxebizitzen udal-errolda sortu eta egunean edukitzea.
  • -Jarduketak sustatzea hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko.
  • -Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoan laguntzea Iruñean kalteturik dauden familien alde, Nafarroako Gobernuko zerbitzu baliokidearekin lankidetzan.

Proiektuak, Obrak eta Hiri Kontserbazioa:

Proiektuak eta Obrak:

  • -Azterlanak egin eta eta proiektuak erredaktatzea.
  • -Eraikitzeko zein urbanizatzeko obrak egitea.
  • -Aparkalekuen emakida eta eraikuntzaren segimendua sustatzea, funtzionatzen hasi bitartean.
  • -Hiriko ondarea eta azpiegiturak birgaitu eta zaharberritzeko obrak eta proiektuak gauzatzea, herritarrek ondasun publikoak baliatze aldera.
  • -Lankidetzan aritzea hala Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko nola Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin mugikortasun jasangarriko politikak ekarriko dituen eraldaketa fisikoak diseinatu eta egiteko orduan (autobus-erreiak, bidegorriak, oinezkoen ibilbideak…).
  • -Oztopo arkitektonikoak kentzea, beste garraiobideetarako irisgarritasuna hobetuta.
  • -Iruñeko Paisaiari buruzko Plana bultzatzea, lehentasuna emanez harresi-multzoaren inguruneari.

Hiri-kontserbazioa:

  • -Kontserbazio- eta mantentze-lanak (bide publikoak, lorategiak, harresiak, hiri-altzariak, eraikinak, igogailuak eta berokuntza). Plan bat eginen da zerbitzuak publiko bihurtzeko.
  • -Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.
  • -Ibilgailu-parkea.
  • -Hiriko argiteria (kontserbatze- eta mantentze-lanak).
  • -Hiriko garbiketa.
  • -Biltegi-parkea.
  • -Ondokoen gastuak: ur-kontsumoa, zabor-tasak, ureztatzeko urak eta elektrizitate-harguneak zein -kontsumoa.
  • -Aparkalekuen emakiden segimendua eta haien ustiapenaren kontrola.
  • -Zangak egin eta mantentzea.
  • -Pasabideak.
  • -Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen segimendua eta kontrola –esleitu aurretikoa zein ondorengoa-, eta Autobus Geltokiaren administrazio-emakidaren segimendua.

Antolaketa-egitura

Zinegotzi delegatua: Joxe Martín Abaurrea

Hiri Kontserbazioa:

Zuzendaria: Cristina Arregi

Idazkaria: Javier Barace

Hirigintza eta Etxebizitza:

Zuzendaria: Vicente Taberna

Idazkari teknikoa: Fermín Bacaicoa

Helbidea eta harremanetarako datuak

Hiri Kontserbazioa:

Armada etorbidea, 2 – 9. solairua - 31002 Iruña

Telefonoa: 948-420470 / 948-420475

Faxa: 948-420389

Hirigintza eta Etxebizitza:

Armada etorbidea, 2 – 5. solairua - 31002 Iruña

Telefonoa: 948-420380 / 948-420381

Faxa: 948-420389

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Hiria

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI