1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hezkuntza
  4. CATALINA DE OSCÁRIZ UDAL ESKOLA

CATALINA DE OSCÁRIZ UDAL ESKOLA

AURKEZPENA

Catalina de Oscáriz Arte eta Lanbideetako Eskolak arte plastikoak gizartera hurbiltzea du xede. Begirada heztea eta irudimena, trebetasuna zein esku-abilezia garatzea, horra eskolaren helburu nagusiak; horretarako metodo, teknika eta prozedura batzuk irakasten dituzte.

MARRAZKETA ETA PINTURA IKASTARO MONOGRAFIKOAK. 2013-2014

Catalina de Oscáriz Eskolak aukera ematen du marrazketa eta pintura ikasteko, jarraian egiten diren lau ikastarotan, non lehenbiziko bietan marrazketa ikasten baita, eta hurrengo bietan, pintura.

HIRUHILEKO MARRAZKETA ETA PINTURA LANTEGIAK

Arte eta Lanbideetako Eskolak lantegi batzuen eskaintza egiten du ikasturtean zehar; hiru hilabete irauten dute eta haietan marrazketa, pintura eta akuarela irakasten dira. 2013-2014ko ikasturte honetan, hiru hileko bi lantegi eginen dira marrazketari buruz: Giza irudia eta erretratua eta Marrazketa teknikak tintarekin. Eta hiru pintura-lantegi: Pintura-teknikak eta kolorea, Erretratu pintatua eta Sormen-prozesuak. Esteka honetan bildu informazioa, iraupenari, ordutegiei eta matrikulazio-datei buruz.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI