1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hezkuntza
  4. CATALINA DE OSCÁRIZ UDAL ESKOLA
  5. MARRAZKETA- ETA PINTURA-IKASTARO MONOGRAFIKOAK

MARRAZKETA- ETA PINTURA-IKASTARO MONOGRAFIKOAK

Irailaren 1ean hasten da aurreinskripzio- eta matrikulazio-epea, Catalina de Oscáriz Arte eta Lanbideetako Eskolako Marrazketa- eta Pintura-ikastaro monografikoetarako. Ikasketa-programa osoak 4 ikastaro hartzen ditu: lehena eta bigarrena –marrazketakoak– eta hirugarrena eta laugarrena –pinturakoak–.

MATRIKULAZIO ALDIA

1.a (Marrazketa)

Aurreinskripzioa: irailaren 2tik 10era, 010 telefonora deituta. Gaitasun-proba: irailaren 11n, Catalina de Oscáriz eskolan (José Vila ikastetxea, Milagrosan). Matrikulazioa: Hezkuntza eta Kultura Alorrean (Descalzos k., 72, 3.a) , behin onartutakoei jakinarazita.

2.a (Marrazketa) eta 1. eta 2.a (Pintura)

Matrikulazioa: irailaren 2tik 23ra, 010 telefonora deituta.

IKASTAROEN PROGRAMA

Ikastaroak 16 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Urriaren 1ean hasi eta ekainaren 22an amaituko dira. Eskolak astelehenetik ostiralera izanen dira, bi ordutegitan, 17:00etatik 19:00etara, eta 19:00etatik 21:00etara, ikasmaila zein den.

1.a (MARRAZKETA): Irakaslea: Amaia Aranguren. Marrazketa artistikorako hastapenak naturaletik, horretarako marrazketako hainbat metodo, prozedura eta teknika lehor erabilita.

2.a (MARRAZKETA): Irakaslea: Amaia Aranguren. Aurreko ikastaroaren edukietan sakondu eta horiek finkatzea du xede, bai eta teknika bustiak erabiltzen hastea zein erretratuak eta giza irudiak naturaletik egitea ere.

3.a (PINTURA): Irakaslea: Vanesa Fernández. Pintura-hastapenak eta kolorearen erabilera olio-teknikaren bidez, natura hilaren eta paisaiaren generoetan.

4.a (PINTURA): Irakaslea: Vanesa Fernández. Aurreko ikastaroaren edukietan sakondu eta horiek finkatzea du xede.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI