1. Hasi
  2. Udala
  3. Joseba Asiron Alkatea

Iruña, I-rekin

Joseba Asiron

Rainer María Rilke poeta austriarrak zioen gizakiaren egiazko aberria bere haurtzaroa dela. Eta arrazoi osoa zuen. Navarrería kaleko 5. zenbakian jaio nintzen , eta horregatik nire lehen oroitzapenak Zaldi Zuriaren inguruko eta katedraleko atariko haur-jolasak dira. Gainera, sanferminak izan eta 9 hilabete beranduago jaio nintzen, apirilaren 14an (Errepublikaren eguna), eta ezkertia, eta horrek guztiak ezinbestean markatzen du. Aita Jesuitak nire esku ezkertia “zuzentzeaz” arduratu ziren (garai hartan hala esaten zitzaion, zuzentzea), baina nire buruko ezkertiarekin ezin izan zuten ezer egin.

Santa María la Realen bi urtez bizi izan nintzen, eta ia 30, Iturraman, urte horietan etenaldi bat egin behar izan banuen ere, denboraldi bat Zarautzen eman bainuen –aitaren lana zela-eta–, eta beste bat, Zaragozan –ikasketak zirela medio–. Bi leku horietatik, lagun handiak ekarri nituen, oraindik ere gorde eta arretaz zaintzen ditudanak, bai eta hemendik berriro ere alde ez egiteko erabakia ere. Eta erabaki hori 12 urtez gauzatu nuen doktorego-tesi batekin izenpetu nuen. Erdi Aroko arkitekturari buruzko doktorego-tesia da, eta hura egin bitartean nire buruari betebehar bat ezarri nion: Nafarroako herri guztiak bisitatu beharra, jaurerri etaherri abandonatuak barne. Ezagutzen nautenek jakin badakite maiz agertzen naizela horretaz harro .

Nire herriko, Nafarroako, historiarekiko maitasunak argitalpen ugari idaztera eraman nauetaNafarroari buruzko komiki baten gidoia ere. Eta hainbat biltzarretan parte hartzera eta zuzentzera, batez ere, Nafarroako konkistaren V. mendeurrenaren aurreko urteetan. Halaber, hainbat plataforma eta gizarte-mugimendutan parte hartu dut, hala nola Itoitzeko urtegiaren eta Gazteluko plazako aparkalekuaren kontrakoetan, eta beste zenbait ekimenetan lagundu izan dut, halakoak non sufritzen ikasi baikenuen... eta, ia beti, galtzen ere. 2009az geroztik, atal bat daukat tokiko egunkari batean, Adiós Pamplona...? izenekoa, non igandero erakusten baitut, poztasun eta nahigabe ororen gainetik, hiri honengatik sentitzen dudan maitasun sakona eta baldintzarik gabea.

Nafarroako historia aztertu eta ezagutzeak arrastatu ninduen, hain zuzen ere, politikara. Horrek, eta proposamena egin zidanak jakin izan zuela nire barne-muinetara iristen, nire hiriko alkate hautatua izateko aukera emanda. Horregatik, eta soilik horregatik, utzi nuen lanbideetan ederrena dena, artearen historia irakastearena, non etenaldi bat egin baitut. Bien bitartean, esfortzua eta ilusioa jarrita, Udaletxetik arituko naiz, Iruñeko gauzak hobetzeko ahaleginetan. Eta Iruña bezalako hiri batean, zeinak bere historian hainbat harresi eta zabalgune gogoangarri dituen, ahaleginduko naiz harresirik garaienak eta zailenak eraisten , harresi ideologikoak, eta laugarren eta behin betiko zabalgunea eraikitzen: zabalgune mentala.

Hori bai, ibilbide zirraragarri eta gogor honetan, espero dut inoiz ez ahaztea alkate sartu den ikastola irakasle bat besterik ez naizela. Eta ikastolako irakasle, besterik ez, izan nahi zuen alkatea.

Jar zaitez alkatearekin harremanetan

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI