1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
  4. Udal Plana

Udal Plana

Indarra duen Iruñeko Udal Plana onesteko behin betiko Erabakia 2002ko abenduaren 18an hartu zuen Lurralde Antolamendurako Batzordeak. Hala Erabakia nola Planaren beraren Araudia ere 2003ko maiatzaren 2ko NAOn argitaratu ziren. Orobat, 2003ko ekainaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean Udal Planaren akats-zuzenketa argitaratu zen.

Web gune honetan agertzen diren Udal Planaren agiriak oso baliagarriak dira, baina ez dute balio ofizialik. Agiriak aldatuz joan dira denboran zehar, onetsi diren aldaketak eta garapenak direla bide.

Azterlana

Azterlan izeneko agiriak ondokoak jasotzen ditu: lurraldearen analisia, demografia-azterketa, ekipamenduen, Iruñeko natur ondarearen eta komunikazio-sistemaren deskribapenak eta egungo egoeraren laburpena, Udal Planaz bezainbatean.

Proposamena

Planaren atal honetan jasota daude, baita ere, Planaren hautak eta helburuak. Horrez gain, Planak proposatzen duen antolamendu orokorra aurkezten da, non ondoko zatiketa egiten baita: Goi-lautada (Alde Zaharra, I eta II. Zabalguneak, Milagrosa, Azpilagaña, Donibane, Iturrama eta Mendebaldea), Arga ibaiaren ibarra (hala eraikitako guneak nola espazio publikoak eta garapen berriak), Sadar ibaiaren hego-ekialdeko mendi-hegala (Lezkairu eta Unibertsitate Publikoaren aldea, besteak beste), hego-mendebala (Nafarroako Unibertsitatea, Etxabakoitz, etab.) eta ipar-mendebala.

Halaber, ondoko esparruetan esku hartzeko proposamen sektorialak ere azaltzen dira:

  • Etxebizitzak
  • Jarduera ekonomikoak eta industrialak
  • Natur ondarea
  • Historia eta kultur ondarea: katalogoa
  • Komunikazio-sistema
  • Ekipamendu komunitarioa
  • Hiri-azpiegiturak

Amaitzeko, agiriak Udal Planaren garapena eta exekuzioa aipatzen ditu.

Hirigintzako arau orokorrak

Agiri honetan Iruñeko eremu ezberdinak (unitate integratuak, aldeak, oinarrizko unitateak eta abar), edo lurzoruaren egoera ezberdinak (hiri-lurrak, lur urbanizagarriak, urbanizaezinak eta abar) izendatzeko erabili den nomenklatura jaso da. Nomenklatura hori modu uniformean erabiltzen da agiri osoan.

Agirian, luzoru urbanizaezinean aplikagarri den araudia ere dago jasota, hiri-lurren kasuan ez bezala.

Hirigintzako arau partikularrak

Hona agiriaren egitura:

Lehenengo eta behin, Iruñeko udalerria 24 unitate integratutan zatitua da, zeinak bat baitatoz hiriko auzo edo aldeekin.

Unitate integratu guztiak elkarren segidan daude ordenaturik, eta haien izendapenak jasota, horiek kasu askotan toponimiatik hartuak direlarik. Unitate integratu bakoitzean bertako eremuetan aplikatzekoak diren fitxak agertzen dira. Fitxak alfabetoaren arabera daude ordenaturik, jasotzen duten lurzoru motaren edo egoeraren arabera. Izan ere, lurzoru urbanizaezina agertzen da lehenbizi, A letrarekin identifikatuta; jarraian hurrengo fitxak datoz, non egoera ezberdinak jasotzen baitira, betiere Hirigintzako Arau Orokorretan zer terminologia erabili eta horrekin bat.

Jarduketen programa eta ekonomiaren zein finantzen gaineko azterlana

Udal Planaren atal honek jarduketa-programaren deskribapena jasotzen du, bertan barne harturik hala helburuak eta ildoak nola edukiak, agiriaren egitura eta programazioa. Horrez gain, planaren azterlan ekonomiko eta finantzarioa deskribatzen du, bai eta ondokoak azaldu ere: helburuak eta ildoak, edukiak, agiriaren egitura eta Udalaren jarduteko gaitasuna. Halaber, atal honetan diru-sarreren eta gastuen zerrenda bat ere sartu da.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI