1. Hasi
  2. Udala
  3. Udalaren gobernua
  4. Udalbatzaren Osoko Bilkura
  5. Osoko bilkuren emankizunak

Osoko bilkuren emankizunak

2006ko urtarriletik aitzina, Iruñeko Udalak zuzenean ematen ditu osoko bilkurak; horiek hil bakoitzeko lehen eta hirugarren ostegunetan egiten dira,Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Osoko bilkurak ikusteko, Windows Media Player erabili behar duzu, edo, beste programa bateragarri bat. Jatorrizko soinuaz gain, euskaraz parte hartzen duten zinegotzien hitzen gaztelaniarako itzulpena ere entzun daiteke.

Modu egokian jasotzeko, ADSL konexioa izatea gomendatzen dugu. Zerbitzariarekin konektatzen ezin baduzu, egiaztatu ez ote duzun firewall pertsonalen bat aktibaturik edo horrek streaming portuak irekiak dituen eta irakurgailuak Internetera sartzeko baimenak dituen.

Aurrez grabatutako osoko bilkurak

Udalak jada egin diren osoko bilkurak ikusi eta entzuteko aukera ere eskaintzen du. Horretarako, “Akten eta aurrez grabatutako bideoen bilaketa” aukerara jo behar duzu, ezkerreko menuan. Urtarrilaren 19tik aurrerako osoko bilkurak ikusten ahal dituzu, aurrez grabatutako bideoetan. Horien akta idatziak ere eskaintzen ditugu, beraietan aztertutako gaiak bilduta daudela.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI