1. Hasi
  2. Udala
  3. Udalaren gobernua
  4. Udalaren alorrak
  5. Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna

Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorra

Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema publikoa herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera.

Zeregin nagusiak

  • Herritarren sentsibilizazioa eta elkartasuna sustatzea, gizarte-kohesio handiago bat objektibatzeko tresna gisara. Topaguneak sortu eta iraunaraztea, pertsonek, taldeek eta elkarteek parte zein konpromisoa har dezaten auzoetako biztanleen bizi-baldintzen hobekuntzan.
  • Herritarrek nozitzen edo nozitu ahal dituzten premiazko gizarte-egoerei aurrera hartu eta antzematea, eta harrera egitea herritarrei gizarte-zerbitzuetako eta -orientazioko sisteman, auzo-unitateen bitartez.
  • Mendekotasun-egoeren prebentzioa, norberaren autonomiaren sustapena eta beren kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonendako zein mendekotasuna dutenen arta, Etxez Etxeko Zerbitzuaren bidez edota mendekotasuna duten pertsonendako bestelako prestazioetara bideratuz.
  • Bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko ekintzak, ibilbide pertsonalizatuak osatuta. Prestakuntza- eta enplegu-programen garapena, aipatu pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, eta gizarte-enplegu babestuari buruzko proposamenen formalizazioa, haien gizarte- eta lan-sustapenari begira.
  • Pobreziari eta gizarte-bazterkeriari kontra egiteko ekintzak, batik bat, gizarte-larrialdiko egoerei aurre egitera bideratutakoak.
  • Bizileku-baliabideak gizarte-larrialdi baten edo haien inguruabar sozio-pertsonalen ondorioz gizarte-egoera ahulean dauden pertsonendako (adinekoendako apartamentuak, emakumeendako eta haien seme-alabendako etxebizitzak, etxerik gabeko pertsonendako udal-zerbitzua…), eta gizarte-larrialdiko etxebizitzak.
  • Haurrei eta familiei laguntzeko programak. Prebentzioa, detekzioa eta esku-harmena adingabeen arrisku- edo -babesgabetasun-egoeretan zein gizarte-gatazkakoetan.
  • Arreta intentsiboa, espezializatua eta pertsonalizatua, genero-bortizkeria nozitzen duten edo nozitzeko arriskuan dauden edota beren autonomia berdintasun-baldintzetan baliatzeko gizarte-zailtasunak dituzten emakumeendako eta haien seme-alabendako.
  • Garapenaren aldeko lankidetza eta nazioarteko elkartasuna garatzeko udal-politika.
  • Lankidetza hitzarmenak Nafarroako Gobernuarekin.
  • Kanpoko finantzamendua erakartzea Gizarte Zerbitzuetako programak garatzeko.

Antolaketa-egitura

Zinegotzi ordezkaria: Edurne Eguino

Zuzendaria: María Soledad de la Nava Martín

Idazkari teknikoa: Margarita Moreno Fernández

Helbidea eta harremanetarako datuak

Zapateria k., 40-3. solairua – 31001 Iruña

Telefonoa: 948-420520

Faxa: 948-420540

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI