1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
  4. Udal obrak
  5. Iruñeko Bidegorrien Plana

Iruñeko Bidegorrien Plana


Fitxa

Proiektua: Iruñeko Bidegorrien Plana garatzea.Sustatzailea: Iruñeko Udala. Proiektu Estrategikoetako Alorra eta Mugikortasun Alorra.Proiektuaren egileak: Udal Zerbitzu Teknikoak. Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorra. Koordinatzailea: José Vicente Valdenebro García (arkitektoa, Proiektu Estrategikoetako Alorreko zuzendaria). Udal-arkitektoa: José Ignacio Iribarren Berrade. Aparejadoreak: Rakel Arbizu Armañanzas, Raquel Pérez Villanueva eta Ana Suescun Erro. Obrak gauzatzeko epeak: 1. fasea: 2008-2010. 2. fasea: 2011-2013 Aurreikusitako inbertsioa: 1. fasea: 6.000.000 euro. 2. fasea: 10.000.000 euro.

Iruñeko Bidegorrien Plana

Doi-doi 6 urtetan, bidegorriek Iruñeko auzo guztiak lotuko dituzte. Guztira, herritarrek 103 kilometro izanen dituzte bizikletaz ibiltzeko; bidegorriak hiriko eremu guztietara hedatuko dira eta, horri esker, herritarrek Iruñean bizikletaz eroso eta seguru ibiltzeko aukera izanen dute.

Jarduketa-plan honek bi fase ditu. Lehenbizikoak 2010era arte iraunen du eta bidegorri tarte berriek Iruñeko auzoak lotuko dituzte. Gero, 2011tik 2013ra, auzo bakoitzaren barnealdeko loturak eginen dira. Proiektu honen bidez, bizikletaz ibiltzeko sare handia sortuko da Iruñean; sareari esker, bizikletaz ibiltzea garraiobide erakargarria izanen da hiri barnean mugitzeko.

Gaur egun, Iruñeak, guztira, 41 kilometro ditu bidegorritan. Horietatik, 20 Argaren ibai-parkeko bidexkei dagozkie, eta 5,3 km berriz, Lezkairuko hirigintza garapenarekin bat gauzatzen ari dira. Gaur egun, bidegorri bat dago Gaztelugibelean, Fuente del Hierron eta Nafarroako Unibertsitateko bidean. Bidegorriak ere badaude Ezkabako hirigintza garapen berrietan (Odol emaileen pasealekuan) eta Buztintxurin.

I. FASEA [2008-2010]

Bidegorrien Planaren arabera, sarea hiriaren erdialdean eraikitzen hasi beharko da, erabiltzaile gehiago non eta tarte horietan, eta gero, horren eskari handia ez dagoen eremuetara zabaldu.

Fase honetan, lau korridore nagusi garatuko dira, eta laurak ere egun loturarik ez duten bidegorri tarteak lotzen saiatuko dira. Lau jarduketa aurreikusita daude, eta guztira 23 km dira. Inbertsioak sei milioi euro inguru joko du. Lehenik eta behin, Barañain-Mendebaldea-Ospitale eremua Iturrama auzoarekin eta Unibertsitateekin lotzea bultzatuko da. Tarte berri hori Donejakue bidearekin eta Gaztelugibelarekin lotuko da. Gero, Ezkaba eta Buztintxuri arteko lotura bultzatuko da, Marcelo Celayeta eta Sanduzelaiko etorbideen bitartez.

  • IPARRALDEKO LOTURA (6.504 metro)
    JarduketaMetroak
    Sanduzelaiko etorbidetik, Huder doktorearen kalean, Sandua pasealekuan, Sanduzelaiko etorbidean eta Marcelo Celayeta etorbidean barrena. Bi ibilbidetan banatuko da: horietako batek Atarrabiako etorbidean eta Kanalaren kalean barrena izanen du segida, eta Ezkaban dagoen bidegorriari lotuko zaio; beste ibilbideak, berriz, Aita Adoain kalean barrena segituko du, eta Alemanes aldean dagoen bidegorriari lotuko zaio.3.674
    Bernardino Tirapu kalean barrena, karrika berean dagoen bidegorritik Armendáriz erregeordea kaleraino, eta Rodrigo Ximenez de Rada kalean barrena, Julio Caro Baroja plazaraino, harik eta Antsoaingo udal mugapearekin lotu arte.991
    Sandua pasealekutik, lur azpiko pasabidean barrena, Buztintxuri auzoan dagoen bidegorriraino.577
    Argaren parkean dagoen zaldainarekiko loturatik (Juana García Orcoyen plazan), Biurdana kalean barrena, Bernardino Tirapu zeharkalearen ondotik dagoen zaldaineraino.893
    Bernardino Tirapu kalean dagoen bidegorriarekiko loturatik, Arrotxapeko zubian barrena, eginen den igogailuarekin lotu arte.369
  • DONEJAKUE BIDEAREKIKO LOTURA (3.659 metro)
    JarduketaMetroak
    Pio XII.aren etorbidean (Singular eraikina) dagoen bidegorriarekiko lotura, kale beretik jarraituta, Basotxo kaleraino. Alde Zaharreko oinezkoendako eremuarekin lotzen da (kale Nagusia, S.Saturnino, Udaletxeko plaza, Burgoen plaza, Mañueta k., Aldapa k. eta Karmen k.), Frantziako Portalean eta Vergel kalean barrena jarraitzen du Argaren parkearekin lotu arte.2.253
    Magdalenako zubitik Burlatako mugaperaino.1.406
  • HEGOALDEKO LOTURA (5.434 metro)
    JarduketaMetroak
    Julián Gayarre kalean eta Sebastián de Albero kalean dagoen bidegorriarekiko lotura, Oberenako errotondan lotu eta Blas de la Serna eta Monjardín mendiaren kaleetan barrena, Badostaingo errepideraino.1.686
    Hildakoen Monumentuaren atzealdetik, Mutiloagoiti kalean barrena Sadar kaleraino.1.036
    Media Luna parketik, Eguesibar kalean barrena, Monjardin mendiaren kaletik datorren tartearekin lotu arte.504
    Foruen plazatik, Abejeras kalean barrena, Azpilagaña auzoan dagoen ibilbideraino.818
    Azpilagañako ingurubidean barrena.744
    Nafarroa etorbidea zeharkatuko du Nafarroako Unibertsitateko bide batetik (Teologiako eraikinaren atzealdea) Otsandazubiraino, eta Sadar ibaiaren parkean dagoen bidegorriari lotzen zaio.646
  • MENDEBALDEKO LOTURA (7.335 metro)
    JarduketaMetroak
    Pio XII.aren etorbidean dagoen bidegorriarekiko lotura, etorbide hori zeharkatuta, Barañaingo eta Antso Azkarraren etorbideetan barrena, La Vaguada parkeraino (parkea barne).1.536
    La Vaguada parkearen bukaeratik, Iratxeko monasterioaren kalean, Auzitegi Nagusiaren eraikinaren aurrealdean, Taconera parkean, Portale Berrian eta Ingurabideko pasealekuan barrena, Santo Domingo aldaparaino (eginen den igogailuarekiko lotura barne).2.293
    La Vaguada parkearen bukaeratik, Arcadio María Larraona kalean, Nafarroa etorbidean eta Antso Jakitunaren kalean barrena Azpilagaña auzoan dagoen ibilbideraino.2.672
    Nafarroa etorbidetik, Barañaingo etorbidean barrena Barañaingo mugaperaino.834

FASE 2 [2011-2013]

Behin auzoak lotuta, bidegorrien planaren bigarren fasea gauzatuko da (2011-2013). Bigarren fase horretan, barnealdeko sarea garatuko da, hau da, auzo bakoitzeko korridore nagusien arteko eremua. Guztira, aurreikuspenen arabera, beste 41 kilometro egin eta 10 milioi euro inguru inbertituko dira.

  • TXANTREAKO BIDEGORRIA (4.718 metro)
    JarduketaMetroak
    Ezkaba auzoko bidegorriari lotuko zaio. Alfonso Beorlegui kaletik jaitsi, San Kristobal kalea gurutzatu eta Cascante kalean barrena Magdalenako zubitik Burlatako mugaperaino doan ibilbidearekin lotuko da.1.514
    Ezkaba auzoko bidegorriarekin lotu, Munduaren parkea eta Ezkaba kalea zeharkatu eta Mugazuri kalean barrena Magdalenako zubitik Burlatako mugaperaino doan ibilbidearekin lotuko da.1.976
    Alemanes aldeko bidegorriarekiko lotura (Arantzadiko Irujo etxearen atzealdean dagoen pasabidea), Andre Maria kalean eta Oibar kalean barrena Ezkaba karrikaraino.1.228
  • MENDILLORRIKO BIDEGORRIA (4.709 metro)
    ActuaciónMetroak
    Badostaingo errepidearen errotondako bidegorriarekiko lotura. Mendillorri auzoa zeharkatuko du Ekialdeko ingurubideraino, berdegunean dauden bideetan barrena.1.639
    Ustarrotz kontzejuaren eta Uretako kaleetan barrena doan tartea (aurreko iblbidearekin lotzen da). Erantsus jaurreriaren kalean Aintzirako kaleraino banatzen da.1.822
    Ingurubideko bidegorriarekiko lotura, kale eta toki hauetan barrena: Martin Zalbakoa, ikastetxe publikoaren atzealdea, Etxalazko jaurerria, Badostain kontzejua eta berdeguneko bidea ingurubideraino.1.248
  • LEZKAIRUKO BIDEGORRIA (4.273 metro)
    JarduketaMetroak
    Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Katalunia kalea) Lezkairuko urbanizazio berriarekin lotzea.1.636
    Media Luna parketik datorren ibilbidea Lezkairuko urbanizazioarekin lotzea.2.637
  • ZABALGUNEKO BIDEGORRIA (2.917 metro)
    ActuaciónMetroak
    Erriberri eta Agoitz kaleak.1.528
    Zangoza kalea.1.389
  • ARROSADIAKO BIDEGORRIA (3.139 metro)
    JarduketaMetroak
    Arrosadiako urbanizazio berria eta Arrosadia auzoko ibilbideak.3.139
  • ITURRAMAKO BIDEGORRIA (2.662 metro)
    JarduketaMetroak
    Foruen plazatik, Antso Azkarraren etorbidean barrena Europako plazaraino eta Yamaguchi parkeraino .2.662
  • YAMAGUCHI-OSPITALEETAKO BIDEGORRIA (2.841 metro)
    JarduketaMetroak
    Nafarroa etorbideko errotondatik, Barañaingo etorbidean, Errioxa kalean eta Azella kalean barrena Nafarroa etorbideraino.1.635

AURREKARIAK

Jarduketa horiek aldez aurretik dauden lanak gauzatzeari dagokie. Lan horiek helburuak eta norainokoak zehaztu dituzte hiru agiriotan oinarriturik: Iruñeko Mugikortasunaren aldeko ituna, Antolamenduari buruzko Udal Plana eta Iruñeko Bidegorrien Plana.

Mugikortasunaren aldeko Ituna

Udal honek sustatutako agiria da, eta gizartearen parte-hartzetik abiatuta sortu eta gauzatu zen. Hona, besteak beste, Itunaren printzipioak eta helburuak: Iraunkortasunaren printzipioa: Hiri-espazioaren kalitatea berreskuratzeko estrategia- eta neurri-multzoa nork bere egitea da, betiere natur baliabide gutxien kontsumitu eta ingurumen-kosturik gutxien eragiten dituzten mugikortasun-ereduak bultzatuz, ahaztu gabe oreka bilatu behar dela ereduaren bideragarritasun ekonomikoaren, ereduak gizarteratzeko duen gaitasunaren eta haren ingurumenarekiko errespetuaren artean. Segurtasunaren printzipioa: Mugikortasun-ereduak espazio publikoko segurtasuna bermatu behar du, bide-segurtasunari dagokionez, bereziki garraiobide ahulenen kasuan (oinezkoak eta bizikletak). 3. helburua: Bizikleta garraiobide alternatibo gisa sustatzea.

Udal Plana

Udal-mugapean bizikletendako sare bat osatu behar dela ezarri zuen, eta hori izan da, hain zuzen, Bidegorrien Planaren abiapuntua.

Bidegorrien Plana

Abiapuntu-egoera aztertu zuen, aldez aurretiko bi aurrekariak kontuan hartuta, eta proposamen bat eratu zuen, bidegorrien sarea hobetzeko, bai eta sare berria ezartzeko programa eratu ere. Udal Plana, hirigintzako azken garapenen kontura, sarearen tarte batzuk gauzatzen hasi da, Iruña inguruko auzoetan, eta egiteke daudenak hiri finkatuaren barneko jarduketak dira. Bidegorrien Planaren arabera, sarea hiriaren erdialdean eraikitzen hasi beharko da, erabiltzaile gehiago non eta tarte horietan, eta gero, horren eskari handia ez dagoen eremuetara zabaldu. Berrikitan, lehen jarduketa bat bukatu da Gaztelugibelaren inguruan eta Gaztelugibelaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean dagoen Donejakue bidearen tartean.

Bidegorri baten irudikapena
Bidegorri baten irudikapena

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI