Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Babes Zibileko Tokiko Batzordeak badauka festetako zortzigarren egunaren balantzearen berri: salaketa bat, ukituak egiteagatik, eta pertsona bat atxil

Babes Zibileko Tokiko Batzordeak badauka festetako zortzigarren egunaren balantzearen berri: salaketa bat, ukituak egiteagatik, eta pertsona bat atxil

Erakunde eta elkarteek animatu nahi dituzte erasoren bat jasan duten emakumeak eta herritarrak oro har jokabide horiek salatzera, hala bide judizialetik nola sozialetik.

Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur, uztailaren 14an, ostiralarekin, egindako bileraren ondoren, badauka festetako zortzigarren egunaren balantzearen berri: salaketa bat, ukituak egiteagatik, eta atxiloketa bat salaketa horren inguruan, eta beste atxilotu bat aurreko salaketa baten inguruan.

Babes Zibileko Tokiko Batzordea -eraso sexisten kasuetarako informazio-iturri ofizial bakarra- erakunde-arteko organoa da eta bertan parte hartzen dute, baita ere, Nafarroako Gobernuaren eta Gobernuaren Ordezkaritzaren zerbitzu batzuek. Beraz, bertan zentralizatzen da eraso sexisten inguruko informazioa, eta bakarrik iturri hori da baliagarria eraso-kasuak baieztatzeko eta protokoloa abiatzeko, elkar hartuta erantzun dezaten erakundeek, elkarteen ehunak eta herritarrek.

Salaketen ondoren, emakumeen eskura jarri dira halako egoerei erantzuteko Udalak dituen orientazioa eta laguntza judizial zein psikologikoa emateko baliabideak. Horiez gain, badira ere Nafarroako Gobernuaren baliabideak biktimei arreta emateko. Protokolo berria abiaraztearekin, Iruñeko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat biktimei babesa ematea da, hala arta eta laguntza ematearen aldetik nola ikuspegi informatibotik. Abiapuntua da erasoa jasan duen emakumea eta haren ingurunea babesteak eta artatzeak duela muntarik handiena; horrenbestez, inguruabar horiek aintzat hartzen dira salaketei buruz datu zehatzak eta bestelako informazioa ematerakoan. Horren bitartez ekidin nahi da, uneoro, gizarteak edo komunikabideek erasoa jasan duten emakumeak bigarrenez ere biktima bihur ditzaten, eta emakume horiek estigmatizatu edo errudun sentitu daitezen.

Salaketek, poliziaren jardunari bidea emateaz gain, indartu egiten dute Udalaren mezua ("Eraso sexistarik gabe, Iruña aske"), zeinak genero-berdintasunaren aldeko inplikazio soziala eskatzen duen, baita jaien testuinguruan ere.

"Iruñeko hiriak, bertako erakundeek eta herritarrek berretsi egin nahi dute gaitz hau hiritik eta bertako jaietatik errotik kentzeko konpromiso irmo eta argia, bat etorrita aurten abian jarri den kanpainaren leloarekin: "Eraso sexistarik gabe, Iruña aske". Horrenbestez, Udalak animatu nahi ditu erasoren bat jasan duten emakumeak eta herritarrak oro har era horretako jokabideak salatzera, hala bide judizialetik nola sozialetik, konbentzimendu osoa baitugu arbuio aktiboa dela biderik onena jokabide gaitzesgarri horiei amaiera emateko.

Elkartasuna hiri-garraioko gidariekin eta Babes Zibileko laguntzaileekin

Babes Zibileko Tokiko Batzarrak gaurko bileran ere elkartasuna agertu du hiri-garraioko gidariekin eta Babes Zibileko laguntzaileekin jasan dituzten erasoengatik, eta egiten duten lana eskertu die. Halaber, eskerrak eman nahi izan dizkie ere egun hauetan segurtasuna bermatzeko lan egiten ari diren funtzionarioei eta udaltzainei.

Babes Zibileko Tokiko Batzarra. Datuak uztailaren 14an

  • Sexu-erasoengatik jasotako salaketak, guztira: 1. Hor sartzen dira eduki sexualeko delituzko jokabideak, zeinetan larderia edo indarkeria egon den.
  • Sexu-abusuengatik jasotako salaketak, guztira: 12. Hor sartzen dira eduki sexualeko delituzko jokabideak, zeinetan ez den larderia edo indarkeriarik egon.
  • Atxiloketak: 11
  • Zigor Kodeko definizioak gorabehera, Iruñeko Udalak uste du salagarria dela pertsonen sexu-askatasuna hertsatzen duen edo eraso sexista den jokabide oro, eta arbuiorik irmoena merezi duela erakunde honen eta ordezkatzen dituen herritarren aldetik.

Iruñean, 2017ko uztailaren 14an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI