Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udaleko herritarrendako arreta zerbitzuek berriz ekingo diote haien jarduerari astelehenean, sanferminen ondoren

Iruñeko Udaleko herritarrendako arreta zerbitzuek berriz ekingo diote haien jarduerari astelehenean, sanferminen ondoren

Udal erregistroak eta Herritarrendako Arreta Bulegoa berriro irekiko dira, eta 010ak udako ordutegiari ekingo dio: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara

Iruñeko Udaleko herritarrendako arreta zerbitzuek berriz ekingo diote haien jarduerari astelehenean. Udal erregistroak eta Herritarrendako Arreta Bulegoa berriro irekiko dira, eta 010ak udako ordutegiari ekingo dio. Iruñeko Udaleko Egoitza Elektronikoak prest jarraitzen du Udalarekin hainbat izapide gauzatzeko, eguneko 24 orduetan, eta urteko egun guztietan.

010 Herritarrendako Arreta Telefonoa (948 420 100 zenbakia, Iruñeaz kanpotik deituz gero, mugikorretik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada) erabili ahal izan da sanferminetan, baina ordutegi murriztuan: 09:30etik 13:30era. Uztailaren 17tik abuztuaren 31ra arte (biak barne), zerbitzuak udako ordutegia izango du, hots, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.

Kondestablearen jauregiko Herritarrendako Arreta Bulegoa ere astelehenean irekiko da berriro, hainbat izapide bertan egin ahal izateko, hala nola errolda-agiriak, agirien erregistroa eta konpultsa. Honako ordutegi hau izango du: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Bulegora jo baino lehen, hitzordua aldez aurretik eskatu behar da telefono bidez 010ean (948420100) edo internet bidez udalaren webgunean (www.pamplona.es).

Udal erregistroak ere zabalik egongo dira berriz ere, sanferminetako etenaldiaren ondoren, ohiko ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Iruñeko Udalak sei erregistro ditu: Erregistro Orokorra (Kondestablearen Jauregia. Kale Nagusia, 2); Hiria Zaharberritzeko Bulegoa (Eslava kalea, 1, behe solairua); Zerbitzu Orokorretako, Giza Baliabideetako eta Toki Ogasuneko alorra (Zapateria kalea, 40); Hezkuntza eta Kultura alorra (Descalzos kalea, 72); Herritarren Segurtasuneko alorra (Iratxeko Monasterioa, 2); eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen alorra (Armada etorbidea, 2, 5. solairua).

Iruñean, 2017ko uztailaren 14an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI