Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Nbici-Biziz bizikleten doako mailegu-zerbitzua indarrean egongo da berriro ere igandetik aurrera, urtero bezala sanferminetan etenda egon eta gero

Nbici-Biziz bizikleten doako mailegu-zerbitzua indarrean egongo da berriro ere igandetik aurrera, urtero bezala sanferminetan etenda egon eta gero

Ordutegia 07:30etik 22:00etara izango da, eta laguntza-telefono bat egongo da: 900 900 722

Iruñeko Udalak berriz ere abiatuko du Nbici-Biziz bizikleten doako mailegu-zerbitzua uztailaren 16an, igandearekin, urtero bezala sanferminetan etenda egon eta gero. Ekainean abiatu eta urrira arte iraungo duen ordutegi zabalago batekin berrabiatuko da zerbitzua, hots, astelehenetik igandera, 07:30etik 22:00etara. Ekaina baino lehen zerbitzua 20:00etan amaitzen zen. Neguan ordutegia 08:00etatik 20:00etara izango da, hots, bi orduz luzatuko da baita ere arratsaldean. Zerbitzuko 100 bizikletak honako geltoki hauen artean banatuta daude: Gaztelugibel, zezen-plaza, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta Anelier pasealekua. Halaber, ekainean ere abiatu zen erabiltzaileendako laguntza-telefonoa mantenduko da: 900900722.

Udalaren zerbitzu hau doakoa da, eta gehienez ere 4 orduz jarraian erabil daitezke bizikletak. 20 minutu igaro ondoren, beste 4 orduz erabil daitezke berriz. Bizikletak alokatzeko eta sistema aktibatzeko beharrezkoa da erabiltzailea identifikatzen duen akreditazio-txartela izatea. Geltokiko zutabean dagoen irakurgailuak behin txartela aztertu eta gero, pertsona horren datuak jaso eta bizikleta loturatik aske geldituko da.

Zerbitzuan alta hartzeko eskabide bakarra bete behar da, euskaraz zein gaztelaniaz dago, helduendako zein adingabeendako. Joan den hilean izapidea sinplifikatu ondoren, nahikoa da NANaren koloreko fotokopia bat eranstearekin. Ez da banku-kontu bat egiaztatzeko dokumenturik aurkeztu behar, ezta nortasun-agirirako moduko argazkirik ere. Eskabide orria Iruñeko Udalaren erregistro guztietan dago eskuragai. Irailean Mugikortasun Zerbitzuaren webgune bat abiatzea aurreikusita dago, non alta on-line eskatu ahal izango baita.

Iruñean, 2017ko uztailaren 14an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI