Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Zirika Zirkus konpainiak Ondorengoak aurkeztuko du, San Frantzisko plazan, astelehenean, Udalaren Auzokale programa berriaren barruan

Zirika Zirkus konpainiak Ondorengoak aurkeztuko du, San Frantzisko plazan, astelehenean, Udalaren Auzokale programa berriaren barruan

Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta zuzeneko musika, klakea, malabareak, akrobaziak eta umorea uztartzen ditu

Iruñeko Udalak Civivox sarearen bidez sustatutako Auzokale programa berriak Ondorengoak ikuskizuna eskainiko du astelehenean, San Frantzisko plazan, Zirika Zirkus konpainiaren eskutik. Emanaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librea da, kalean bertan egingo baita, eta zuzeneko musika, klakea, malabareak, akrobaziak, akroporteak eta umorea uztartuko ditu, eta Zirika Zirkusekin ohi bezala, umore asko.

Ikuskizun hau ekainean estreinatu zen, Gayarre antzokiko inguruetan. Lopeztarrak dira protagonistak, betiko zirku-konpainia horietako bat. Bosgarren belaunaldi gazteari -edo horren gaztea ez den belaunaldiari- lekukoa emateko garaia heldu da. Mona, Konfuso, Beto eta Pantxi lau lehengusu-lehengusina dira, primoak zentzu guztietan, senideak eta xaloak baitira. Goitik behera ezagutzen dute zirkuaren teoria, eta ilusioa ere badute, baina maila oso altua da, hor baitaude osaba Patxiku (bala-gizona), izeba maritxu (su-irenslea), Jesuxmari (fakirra), Tere eta Lore izebak (indartsuak)...

Lau lehengusu-lehengusinek haien arbaso Mirenek eta Josunek sortu zuten saio zoragarri bat jaso berri dute jaraunspen gisa, baina gauzak ongi ez egiteko beldur dira. Eta haien osaba batek haien lana gainbegiratuko duelako mehatxua egiten die, ez baita haiengan fidatzen. Lau protagonistak honako aktore hauek dira: Maribel Martínez (Mona), Oier Bravo (Beto), Luis Lainez (Konfuso) eta Ainhoa Juaniz (Pantxi).

Iruñean, 2017ko abuztuaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI