Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Asteazkenean hasiko da ikasturtea Iruñeko Udaleko hamaika haur-eskoletan, non 0 eta 3 urte arteko 909 haur dauden matrikulatuta

Asteazkenean hasiko da ikasturtea Iruñeko Udaleko hamaika haur-eskoletan, non 0 eta 3 urte arteko 909 haur dauden matrikulatuta

Behin-behineko datuen arabera, okupazio-maila % 94,89koa da, eta oraindik izena eman daiteke geratzen diren 49 lekuak betetzeko

Abuztuaren 16an, asteazkenarekin, irekiko dituzte ateak Iruñeko Udaleko hamaika haur-eskolek 2017 - 2018ko ikasturteari hasiera emateko. Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren behin-behineko datuen arabera, 0 eta 3 urte arteko 909 haur daude matrikulatuta, eta 49 leku bete gabe geratzen dira oraindik ere. Hortaz, okupazio-maila % 94,89koa da.

Donibane, Goiz Eder (egonaldi erdia), Hello Buztintxuri, Mendebaldea eta Printzearen Harresi haur eskoletan leku guztiak beteta daude. Beste hauetan, aldiz, badira leku libreak: Goiz Eder (leku bat, egonaldi osoan), Hello Azpilagaña (6 leku, egonaldi erdian), Hello Egunsenti (13 leku, egonaldi osoan, eta leku bat, egonaldi erdian), Izartegi (9 leku), José María Huarte (5 leku), Mendillorri (10) eta Rotxapea (4).

Guztira 226 lagun daude itxaron-zerrendan, eta horregatik izena emateko epea zabalik dago, abuztuaren 16tik aurrera. Kontuan izan behar da haur-eskola berean leku libreak eta itxaron-zerrenda egon daitezkeela, libre geratzen diren lekuak ez datozelako bat haur eskatzaileen adin edo mailarekin (bularrekoak, ibiltariak, ertainak eta nagusiak).

Iruñean, 2017ko abuztuaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI