Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak 190.000 euro bideratuko ditu 2018an mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei zuzendutako taxi-bonuetako laguntza-programara

Iruñeko Udalak 190.000 euro bideratuko ditu 2018an mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei zuzendutako taxi-bonuetako laguntza-programara

Deialdia diru-laguntzen atarian dago eskuragarri, eta eskabideak aurkezteko epea bihar, asteazkenarekin, hasiko da

Iruñeko Udalak guztira 190.000 euro bideratuko ditu berriz ere 2018. urtean taxi-bonuetako programara, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonendako diru-laguntza programa bat, xede duena pertsona horiek egokitutako garraiobide bat -taxia- erabiltzea hiri-garraio kolektiboaren alternatiba gisa. Deialdia diru-laguntzen datu base nazionalean dago eskuragarri, gaur eman da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, hortaz, bihar, asteazkenarekin, hasiko da eskabideak aurkezteko epea.

Udal-programa honen helburua da mugikortasun arazoak dituzten pertsonei hiriko joan-etorrietan laguntzea, bizimodu independentea izan dezaten eta, ondorioz, gainerako herritarren eskubide berberak izan ditzaten, baldintza berberetan. 2017. urtean zehar 385 lagun izan dira programa horren onuradun, aurreko urtean baino 96 gehiago, eta hori aurrekontu-partida 30.000 euroan handitzearen ondorioz gertatu da; izan ere, iaz 160.000 eurotik 190.000 eurora igo zen.

Joan-etorriak Iruñerrian

Ekimen honen bitartez banakako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen da, eta taxi-bonu txartelen bidez (diru-txartel elektronikoak) ematen da, hots, diru-laguntza txartel elektroniko batean ematen da, eta onuradunek txartel hori baliatu ahalko dute joan-etorri pertsonaletarako, 2018an.

Taxi-bonuak norberak erabiltzekoak izango dira, eta besterenezinak. Iruñerriko zerbitzu publikoaren edozein taxi-motatan erabiltzen ahalko dira, udalerriaren barneko joan-etorrietarako zein Iruñerriko garraio publikoaren hiriarteko eremuaren barnekoetarako.

Taxia eskatzerakoan, onuradunak diru-txartel hori erabiliko duela jakinarazi beharko du, eta taxi-gidariak hala eskatzen badio, ezinbestean erakutsi beharko du NANa edo norberaren identitatea egiaztatzen duen beste agiri bat. Desgaitasunak aitortzeko zentroak emandako ebazpenean eskatzaileak garraio kolektiboa erabiltzeko duen mugikortasun-zailtasuna jaso beharko da.

Nork eska dezake zerbitzua?

Deitutako diru-laguntzen onuradun izateko Iruñean erroldaturik egon behar da 2017ko urtarrilaren 1az geroztik, eta Udal Erroldan alta emanda segi diru-laguntza jaso bitarte. Horrez gain, % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitorturik izan behar da, eta gutxienez 7 puntu garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak neurtzen dituen baremoan. Horrek guztiak Desgaitasun Agiri Ofizialean jasota egon beharko du. Onuradunak ezingo du gidabaimenik eduki, edo inoiz halakorik izan badu, gidatzea galarazita izan beharko du desgaitasunak eragindako baldintza fisikoak direla medio; 18 urtetik gorako eskatzailearen kasuan, ezingo du eduki mugitzeko desgaitasuna duen pertsona batek gidatzeko moduko ibilgailu egokitu propioa.

Azkenik, familia-unitateak ezingo ditu gainditu oinarrietan ezarritako urteko diru-sarrerak, PFEZen azken aitorpena eta OAEAPa aintzat hartuta, eta ezingo du 150.000 euro baino gehiagoko ondarea eduki, ohiko etxebizitzaren balioa kontuan hartu gabe.

Diru-laguntza hauetan interesa dutenek eskabidea aurkez dezakete Udalaren Erregistro Orokorrean, erregistro osagarrietan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan. Eskabideak aurkezteko epea oinarriak NAOn argitaratu eta biharamunetik aitzina hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoan egongo da zabalik, hau da, 2018ko abenduaren 31ra arte. 2018ko urriaren 31ren ostean aurkeztutako eskabideak 2019ko aurrekontuaren eta deialdiaren menpe geratuko dira.

Jaso daitekeen diru-kopurua

Onuradunek gehienez ere jaso dezaketen diru-kopurua garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasun-mailaren baremoan lortutako puntuazioaren araberakoa izango da (eskatzaileak desgaitasun agiri ofizialean egiaztatutako mugikortasun-zailtasunaren araberakoa). 1971/1999 Errege Dekretuan ezarritako baremoaren A, B eta C ataletako inguruabarretarako diru-laguntzak ezingo du 103 euro baino gehiago jo. D, E, F, G eta H ataletan aurreikusitako inguruabarretan egon eta gutxienez 7 puntu lortzen dituztenek 62 euro jasoko dute, hilean.

Onuraduna egoitza-zentro batean bizi bada, zenbatekoek ezin izanen dute 86 eta 52 € baino gehiago jo, hurrenez hurren. Hala ere, % 25eko gehigarria emanen da (hilean 129 edo 78 € bitarte, kasu bakoitzean) egunero taxia erabiltzeko beharra egiaztatzen bada lantoki batera edo derrigorrezkoaren ondorengo irakaskuntza arautuko ikastetxe batera (Batxilergoa, LH edo Unibertsitatea) joateko, betiere baldin eta zentroak ez badu erabiltzaile mota horiendako garraio egokitua eskaintzen.

Bestalde, diru-laguntza % 10 murriztuko da (hileko gehieneko kopuruak 93 eta 56 €) onuraduna desgaitasuna duten pertsonen aparkatze-txartelaren titularra bada; edonola ere, horrek ez du eraginik izango bizitegi-eremuetan bizi diren pertsonengan, ikasleengan edo langileengan.

Udal taxi-bonuaren erabiltzaileak

Urtea Erabiltzaile kop. Aurrekontua

2012 220 140.000 euro

2013 235 140.000 euro

2014 270 160.000 euro

2015 290 160.000 euro

2016 289 160.000 euro

2017 385 190.000 euro

Programaren fitxa

  • Nori zuzendua: mugitzeko desgaitasun larriak dituzten edozein adinetako pertsonei. Horren barruan sartzen dira gurpil-aulkiak edo makilak behar dituzten herritarrak, hori dela-eta zailtasunak badituzte eskailerak erabiltzeko edo kalean laguntzarik gabe ibiltzeko; halaber, ikusteko desgaitasuna eduki eta halako zailtasunak dituzten pertsonak ere sartzen dira, bai eta adimen desgaitasun jakin batzuk direla medio garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasun handiak dituztenak ere.
  • Helburua: taxia garraiobide alternatibo gisa erabiltzeko diru-laguntzak ematea onuradunei laguntzeko Iruñerrian egin behar dituzten hiriko eta hiriarteko joan-etorrietan.
  • Betekizunak: Iruñean erroldaturik egotea 2017ko urtarrilaren 1az geroztik, eta Udal Erroldan alta emanda segitzea diru-laguntza jaso bitarte; % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izatea -zeinak eragozpen larriak eragiten baititu garraio kolektiboa erabiltzeko- eta hori Desgaitasun Agiri Ofizialean jasota egotea; onuradunak gidabaimenik ez edukitzea, edo inoiz halakorik eduki badu, gidatzea galarazita izatea desgaitasunak eragindako baldintza fisikoak direla medio; 18 urtetik gorako eskatzailearen kasuan, ezingo du eduki mugitzeko desgaitasuna duen pertsona batek gidatzeko moduko ibilgailu egokitu propioa. Azkenik, familia-unitateak ezingo ditu gainditu oinarrietan ezarritako urteko diru-sarrerak, PFEZen azken aitorpena eta OAEAPa aintzat hartuta, eta ezingo du 150.000 euro baino gehiagoko ondarea eduki, ohiko etxebizitzaren balioa kontuan hartu gabe.
  • Laguntzen zenbatekoa: diru-laguntza hauek emateko bi modalitate orokor daude. Lehenengo modalitatean 103 euro ematen dira hilean, eta bigarrenean, 62 euro, betiere eskatzaileak mugitzeko duen zailtasunaren arabera, desgaitasun agiri ofizialean jasota egon behar dena. Badira inguruabar bereziak bizilekuaren arabera edo egin beharreko joan-etorrien maiztasunaren arabera, eta % 10eko murriztapena (hileko gehieneko kopuruak 93 eta 56 €) onuraduna desgaitasuna duten pertsonen aparkatze-txartelaren titularra bada; edonola ere, horrek ez du eraginik izango bizitegi-eremuetan bizi diren pertsonengan, ikasleengan edo langileengan.
  • Funtzionamendua: diru-laguntzak diru-txartel elektroniko batean ematen dira, eta hori erabili behar da, diruaren ordez, taxiaren zerbitzu publikoa ordaintzeko.
  • Nola eta noiz eskatu: programak urtebete irauten du. Interesdunek programaren onuradun izatea eskatu behar dute, edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta. Jada programaren erabiltzaile direnek 15 eguneko epea daukate, oinarriak NAOn argitaratu eta hortik aitzina, eskabidea aurkezteko. Erabiltzaile berriek, ordea, deialdia Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina aurkez dezakete eskabidea, 2018ko abenduaren 31ra arte.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI