Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Larunbatean Ezkabako udal baso-eremuetan ezkurrak ereiteko txangoa egin nahi duten lagunen bila ari da Udala

Larunbatean Ezkabako udal baso-eremuetan ezkurrak ereiteko txangoa egin nahi duten lagunen bila ari da Udala

Boluntarioek basoak berritzeko jardunaldia izango da, Hiri Basoa ekimenaren barruan

Heldu den larunbatean, martxoaren 17an, Iruñeko Udalak aukera emango die herritarrei ingurumen arloko boluntario-lanetan aritzeko: haritz- eta arte-ezkurrak ereingo dira Ezkaba mendiko jabetza publikoko lursailetan, baso-masa leheneratzeko. Jardunaldian parte hartzeko gonbita egin zaie ingurumenaren aldeko kolektiboei, gizarte- zein kirol-erakundeei eta herritarrei, oro har.

Ereite-lana ez da asmo bakarra, eta jardunaldia baliatu nahi da, baita ere, hiritik gertu dauden baso-ekosistemen garrantziaren inguruan kontzientziazio-lana egiteko; izan ere, izugarrizko balioa dute biodibertsitateari dagokionez, aisialdirako gune eta hiriaren landare-hauspo dira, eta kutsatzaile ugari xurgatzen dituzte, CO2-a tartean, berotze globalaren arduradun nagusia. Ezkaba mendian ezkurrak ereiteko egingo den bigarren saioa izango da, lehenbizikoa 2017ko abenduan egin baitzen.

Hitzordua 10:00etan da, Txantrean, psikiatrikoaren atzealdeko zaldainean. Hautatuko tokira igo ostean, bertako ekosistemaren inguruko azalpen laburra emango da, eta izan duen bilakaeraren ingurukoa. Ondoren, parte-hartzaileek 1.000 haritz- eta arte-ezkur inguru landatuko dituzte, iazko udazkenean boluntarioek ere bildutakoak. Jarduera aproposa da familiartean zein lagunartean egiteko, eta ez da aurrez izena eman behar. Jakina, parte-hartzaileei gomendatzen zaie mendian ibiltzeko arropa erosoa janztea eta hamaiketakoa eramatea.

Iruñean, 2018ko martxoaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI